EGINKIZUNAK GIPUZKOAKO CAMPUSEKO EUSKARAREN ETA KULTURAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

GIPUZKOAKO CAMPUSEKO EUSKARAREN ETA KULTURAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

UPV/EHUko Euskararen eta Kulturaren arloko errektoreordetzari eta campuseko errektoreordetzari laguntza emango dio campuseko hizkuntza planetan eta arlo horretako jarduerak bideratzeko. Bere eskumenen artean campuseko Euskara Batzordearen buru izatea eta batzordearen jarduerak zuzentzea eta bultzatzea daga, estatutuetako 119.2. artikuluari jarraituz.

Haren ardura izango da campuseko kultura jarduerak eta programak koordinatzea eta sustatzea, bai eta campusaren irudia kanpoan bultzatzeko xedez antolatutakoak ere. Horretarako, harremanak sendotuko ditu lurraldeko kultur erakundeekin eta unibertsitatearen irudia zabalduko du gizartean.

Horiez gain, bere ardura izango da Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak  eta ikastegiek eta sailek proposatutako kultura jarduerak sustatzea.

Bestalde, UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan antolatzen diren udako ikastaroak koordinatzeko zereginean laguntza emango du.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%50

ORDAINSARI OSAGARRIA

3