Funciones Dirección de Estudios de Grado

GRADUKO IKASKETEN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Graduko Batzordean parte hartzea eta batzordeari aholku ematea, eta batzordeburua ez dagoenean edo gaixorik dagoenean haren ordezkoa izatea.

b) Graduaren arloko zerbitzuetako lana koordinatzea, arlo hauetan: gradu ikasketei buruzko araudiak, titulu bikoitzeko ikasketak eta gaiari lotutako beste zeregin batzuk.

c) Graduko ikasketen proposamenetan aholkularitza ematea eta haiek baimentzeko espedienteak aztertzea, eta graduko tituluen jarraipenean, egiaztapenean, akreditazioan eta aldaketetan parte hartzea.

d) Graduko ikasketei buruzko araudiak berrikusteko eta eguneratzeko aholkularitza ematea.

e) Graduko ikasketei buruzko informazio akademikoa ematea, eta UPV/EHUko ikastegi, sail eta institutu propio nahiz atxikien arteko harremanak koordinatzea, baita graduko ikasketetan lankidetzan diharduten bestelako unibertsitate eta erakundeekiko harremanak ere.

f) Graduko ikasketen praktikak arautzen dituzten hitzarmenak berrikustea, Eusko Jaurlaritzarekin batera.

g) Graduko tituluen ebaluazioa koordinatzea, indarguneak eta hobekuntza arloak hautemateko.

h) Euskal gizartean dauden prestakuntza behar berriak identifikatzea, eta, hala behar bada, graduko ikasketen proposamen berriak bultzatzea; era berean, UPV/EHUrekin lankidetzan diharduten Europako unibertsitateekin baterako graduak gomendatzea eta bultzatzea.

 

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2