Funciones Dirección de Estudios de Posgrado

HEZKUNTZARAKO LAGUNTZAREN ARLOKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuko ordezkaria izatea, bai unibertsitatean bertan, bai unibertsitatetik kanpoko erakundeetan, eta zerbitzuaren jarduna koordinatzea, irakaskuntzan laguntzen duten gainerako zerbitzuekin batera.

b) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzua osatzen duten langileak koordinatzea (Irakasle-ikertzaileak eta AZPko langileak) eta lana kide bakoitzaren zereginen arabera banatzea.

c) UPV/EHUren hezkuntza ereduaren diseinuan eta garapenean parte hartzea.

d) Irakasle-ikertzaileentzako prestakuntza eta berrikuntza programak diseinatzea, gainerako langileen laguntzaz, unibertsitatearen helburu estrategikoekin bat etorrita eta haien kudeaketaren ardura bere gain hartuta.

e) Irakaskuntza berrikuntzaren, nazioartekotzearen eta enplegagarritasunaren arloetan tituluen hobekuntza bultzatzea, HELAZen programen bidez, baita irakasle berrien garapen akademikoa ere.

f) HELAZen programak aurrera eramateko beharrezkoak diren euskarriak eta giza baliabideak antolatzea, gainerako langileen laguntzaz.

g) Hezkuntza berrikuntzako eta prestakuntzako programak ebaluatzea, gainerako langileen laguntzaz, baita haien eragina ere ikasleen ikaskuntzan.

h) Zerbitzuaren ebaluazioa ziurtatzea, haren jarduera hobetze aldera, eta urteko memoria aurkeztea.

i) UPV/EHUn garatutako berrikuntza metodologikoaren emaitzak foru profesional eta zientifikoetan zabaltzea.

j) HELAZen egindako ikastaroen eta bestelako jardueren ziurtagiriak igortzea, dagokion errektoreordearen oniritziarekin.

k) ICE/HEZIren dokumentazio ofiziala duen agiritegia zaintzea.

l) Idazkaritza Nagusiari beharrezkoa den informazioa ematea, hartutako akordioen eta ICE/HEZIren dokumentazio ofizialean jasota dauden ekintza edo gertaera guztien ziurtagiriak eman ditzan.

m) Kudeaketa ekonomikoa gainbegiratzea eta aktak sinatzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA

%67

ORDAINSARI OSAGARRIA

2