HIZKUNTZA PLANGINTZARAKO ZUZENDARITZA

HIZKUNTZA PLANGINTZARAKO ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Ikasleen, irakasle-ikertzaileen eta TEKAZELen hizkuntza-gaitasunei, hizkuntza-jarrerei eta erabilerei buruzko datuen bilketa, lanketa eta azterketa zuzentzea.

b) Europako beste unibertsitate batzuetako hizkuntza-politikei buruzko datuen bilketa, lanketa eta azterketa zuzentzea.

c) Sailek irakaskuntza hizkuntza ofizialetan eta ez-ofizialetan emateko dituzte baliabideei eta zailtasunei buruzko informazioaren bilketa, lanketa eta azterketa zuzentzea.

d) Hizkuntza ofizialak eta ez-ofizialak kontuan hartzen dituen hizkuntza-plangintzaren garapena zuzentzea.

e) Ikasleak euskaraz matrikulatzeko eta lan akademikoak (GrAL, MAL, DT) euskaraz egiteko kanpainak eta ekimenak koordinatzea.

f) Irakasle-ikertzaileen eta TEKAZELen plazen hizkuntza-profilak finkatzea, Euskara Batzordeari, Euskalduntze Batzordeari eta Gobernu Kontseiluari proposatzeari begira.

g) Irakasle-ikertzaileek irakaskuntza hizkuntza ofizialetan eta ez-ofizialetan eman ahal izateko egiaztatze-sistemak ezartzea.

h) TEKAZELentzako hizkuntza-egiaztatzerako sistemak ezartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko araudia kontuan hartuta.

i) Hizkuntza ofizialetako ikastaroak antolatzea ikasle, ikertzaile eta irakasle bisitarientzat, eta atzerriko hizkuntzenak bertako ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat.

j) Errektoreak edo Euskara eta Hizkuntza Plangintzarako Errektoreordeak eskatutako bestelako zereginetan parte hartzea.

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:

% 67

ORDAINSARI OSAGARRIA:

2