ARABAKO CAMPUSEKO ONGIZATE ETA JASANGARRITASUN ZUZENDARITZA

ARABAKO CAMPUSEKO ONGIZATE ETA JASANGARRITASUN ZUZENDARITZA

EGINKIZUNAK

a) Lanera, ikastera eta Campuseko zerbitzuetara joatean, unibertsitateko kideen mugikortasun jasangarria ahalbidetzeko eta sustatzeko jarduerak bideratzeaz eta bultzatzeaz arduratuko da.
b) Era berean, gerenteordearekin koordinatuta, ikasleen garraio zerbitzua hobetzeko aukeren kudeaketan lagunduko du, zerbitzua ematen duten enpresen bitartez.
c) Gainera, jasangarritasuneko beste neurri batzuk bultzatuko ditu campusean, hala nola birziklatze prozesuak hobetzea edo berdeguneak sustatzea.
d) Unibertsitateko kideen ongizatea areagotzeko programak eta jarduerak koordinatzeaz eta sustatzeaz arduratuko da.
e) Eginkizun izango ditu, halaber, unibertsitateko kide guztien jarduera fisikoa sustatzea, campuseko kirol jarduerak koordinatzea eta, osasuneko eta ongizateko programak koordinatuta, bizimodu osasungarria sustatzea.
f) Campus bakoitzean ongizateko eta zaintza integraleko zerbitzua sortzen elkarlanean eta koordinatuta arituko da Koordinazio eta Konpromiso Sozialeko Errektoreordearekin.

 

IRAKASKUNTZAREN SALBUESPENA:

% 67

ORDAINSARI OSAGARRIA:

2