Graduondoko Batzordearen osaera
Graduondoko Batzordearen burua errektorea izango da, edo horretarako eskuordetza daukan pertsona, eta batzordeko kide izango dira: unibertsitatearekin lotura iraunkorra daukaten irakasle edo ikertzaile doktoreen taldeko hamabost lagun, hiru jakintzaren adar bakoitzeko, irakaskuntzaren edo ikerketaren arloan gutxien dela hamar urteko esperientzia eta graduondoko ikasketa ofizialen gestioan esperientzia dutenak; eta master edo doktoregoko bost ikasle. Gobernu Kontseiluak, aparteko kasuetan eta behar bezala arrazoituta, handitu ahal izango du batzordeko kide kopurua, betiere, proportzioa gordeta; era berean, batzordeko kideak izendatzeko prozedura
eta funtzionamendua arautu ahal izango ditu. Kideak izendatzeko prozeduran neurriak zehaztuko dira emakumezko eta gizonezko kideen kopuruak orekatuak izan daitezen.
Idazkari teknikoa Graduondoko ikasketen Zerbitzuko burua izango da, eta ahotsa izango du, baina ez botorik. Kargua utzi, gaixotu edo kanpoan balego, Akademi Gestioko Zerbitzuko buruak beteko du haren lekua.
Graduondoko Batzordean ikasleek erraztasuna izan dezaten beren eginkizunak betetzeko, ordezkari titularrek zein ordezkoek hartu ahal izango dute parte.
Gehienez ere segituko bi agintaldi bete ahal izango dira UPV/EHUko Graduondoko Batzordean.
OSAERA
-
BATZORDEBURUA
- Ainhoa Berasaluze Correa
IRAKASLE ETA IKERTZAILEEN ORDEZKARI GISA
-
Arte eta giza zientzien jakintza arloan
- Susana Jodra Llorente
- Alvaro Arrizabalaga Valbuena
- Esteban Anchustegui Igartua
-
Zientzien jakintza arloan
- Begoña Bazan Blau
- Asier Fullaondo Elordui-Zapaterietxe
- Javier Cepeda Ruiz
-
Osasun zientzien jakintza arloan
- Mª Begoña Ruiz Larrea
- Edurne Alonso Arana
- Teresa Morera Herreras
-
Gizarte eta lege zientzien jakintza arloan
- Mari Paz Moral Zuazo
- Amaia Inza Bartolomé
- Arkaitz Lareki Arcos
-
Ingeniaritza eta arkitekturaren jakintza arloan
- Aitor Josu Garrido Hernández
- Victoria Laura Barrio Cagigal
- Alexander Mendiburu Alberro
IKASLEEN ORDEZKARI GISA
- Eneritz Gómez Micolta (Arte eta Giza Zientziak)
- Aitor Guisasola Serrano (Zientziak)
- Lidia Maeso Aragón ( Osasun Zientziak)
- Itziar Altuzarra Alonso ( Gizarte eta Lege Zientziak)
- Markel Ferro Postigo ( Ingeniaritza eta Arkitektura)
IDAZKARI TEKNIKOA
- Amaia Landera López
Eguneratua 2026/02/11an