Bienvenida_GE3C2014

GE3C-ren XXIV. Sinposiora Ongi Etorriak izan

Irudia

GE3C-ren XXIV. Sinposioa Bilbon antolatuko da 2014ko ekainaren 23tik 26ra. Kongresuaren egoitza Euskal Herriko Unibertsitateak UPV/EHUk Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean izango da. Alvaro Siza arkitektoak diseinatutako eraikin hau Bilboko gune adierazgarrienetariko batean kokatzen da, Abandoibarra etorbidearen erdialdean eta Guggenheim Museotik hurbil.

Hau kristalografiarentzat urte oso garrantzitsua da, izan ere 2012ko uztailaren 3an Nazio Batuen Biltzar Orokorrak 2014. urtea Kristalografiaren Urte Internazionala izendatu zuen 66/284 Erabakian. Kristalografiaren arloko hezkuntza eta bere ezarpena gizartean, gaixotasun eta ingurumen arazoei aurre egiteko ezinbestekotzat hartzen da, izan ere kristalografoek proteinen eta gainontzeko molekula txikien egitura kristalinoa zehazteko gaitasuna dute. Molekula hauek medikuntzan eta osasun publikoan oinarrizkoak diren sendagaien, baita lurzoruaren zein landareen kutsadura konponarazteko materialen diseinuan ere erabiltzen dira.

Euskal Herrian ohikoa den truke eta elkarrekintza zaletasunaz baliatuz, ideien elkartrukea, aurrerapen zientifiko berrienen dibulgazioa, elkarlanen ezartze eta sendotzea eta kristalografiaren alorrean lan egiten duten ikertzaile gazteen sustapena bultzatu nahi da. Hau guztia, bai partaideentzat, bai laguntzaileentzat inguruak eskaintzen dituen aisialdirako aukerak eta bertako kultura ahaztu gabe.

Bilbo 900.000 biztanle baino gehiagoko metropoli baten bihotza da. Sortu zenetik, duela 700 urte baino gehiago, Bizkaiko Golkoaren garapen ekonomiko-sozialaren eta inguruaren funtsezko modernizazio eragile izan delarik.

GE3C-ren kide guztiak, beraien laguntzaileak eta kristalografiaren alorrean ikertzen duen edonorri programa zientifiko eta sozialean gogotsu parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Zuen guztien zain!!

Antolatzaileen batzordearen agur bero bat