Ekipamendua
GEIFI taldeak oinarrizko ekipamendua duten lau laborategi ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Sailean: segurtasun-kanpaia, mikroskopioak, balantzak, pHmetroak, hozkailuak, izozkailuak, liofilizagailua, bainu termostatizatuak, berogailuak, ganbera hotza, inkubagailu orbitalak, ELISA plaken irakurgailua, garbigailua eta autoklabeak.
Horrez gain, hazkuntza zelularrerako laborategi bat eta biologia molekularrerako ekipamendua ditu (PCRrako termoziklagailua denbora errealean eta DNAren elektroforesirako eta hibridaziorako ekipoa eta DNAren sekuentziadorea).
Era berean, UPV/EHUko Animalariorako eta Zerbitzu Orokorretarako sarbidea du (Mikroskopia eta Sekuentziazioa).