inf_presentacion

Aurkezpena

Gizarte Ekonomiaren gaiaren inguruko ikerketa, irakaskuntza eta sustapena, bere arlo eta zentzu guztietan, unibertsitate arloan behin betikotasunez era definitibo batean barneratzea ezinbestekoa suertatzen da gaur egun.

Izan ere, azken urteotan nagusi den iritziaren arabera, Kooperatibismo eta Gizarte Ekonomia irakasgai programetan modu marjinal ala baztertuan agertzea ez da nahikoa.

Gaur egun, dagoeneko sortu dira hainbat Unibertsitateetan, bere lan eta denbora gai hauetara bideratzen duten ikerlari espezialduen taldeak. Zenbait kasutan talde isolatu eta bakartiak diren arren, badira diziplina ezberdinetatik datozen ikerlariez osaturiko benetako lantaldeak ere. Hau da, hainbat unibertsitate nahiz publiko nahiz pribatuetan Zentro espezialduak sortu dira.

Guzti hau ordea, ez da harritzekoa, Gizarte Ekonomia gure inguruko errealitatea baita, gero eta modu indartsuagoan, aukera, arazo eta helburu ezberdinak sortarazten ari dena. Beraz, kasu honetan giza errealitateak Unibertsitate lanarekin egiten du bat.

Garapen prozesu sendo honetan kokatu behar da gai honetan espezialdutako Institutuen sorrera. Zentzu honetan aipagarria da, EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO GIZARTE EKONOMIA ETA ZUZENBIDE KOOPERATIBOAREN INSTITUTUA, zeina Espainiako Unibertsitate Publikoen artean formalki sortu den gai honetako lehen Unibertsitate Institutua den.