Izendapen bibliografiko bakarra

Ikertzaileen eta horien lantokien izenak argitalpen zientifikoetan eta datu-base bibliografiko nagusietan normalizaturik ez egoteak egileen eta erakundeen ikusgarritasuna murrizten du, eta, hortaz, hori ikertzaile eta lantoki horiek jasotzen dituzten aipuak eta argitalpenak berreskuratzearen eta politika zientifikoa helburu duten datuak aztertzearen kalterako da.

Dokumentu honen xedea UPV/EHUko ikertzaileei zenbait arau eskaintzea da, izen-abizenen eta erakunde-afiliazioaren sinadura formalizatua egiteko formulak sustatze aldera.