XSLaren edukia

Kartografia Tematikoa

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Geografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Ordenagailuko p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

GEOGRAFIA ETA LURRALDE ANTOLAMENDUAREN TITULUAREN GAITASUN OROKORRAK ETA OINARRIZKOAK:



CB2: Ikasleek bere lanerako edo bokazioa aurrera eramateko era profesionalaren bidez bere ezaguerak ondo aplikatzea jakin dezatela. Aldi berean, arazoak konpontzeko baita argudioak defendatzeko gaitasun nahikoak izan ditzatela.

CB3: Sozialki, zientifikoki edota etikoki nabarmenak diren gaiei buruzko gogoeta eman daitezkeen iritziak igortzeko eta datu aipagarriak interpretatzeko gaitasunak lor ditzatela.

CB4: Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak bai publiko espezializatu zein ez espezializatutakoarentzako transmititu ahal ditzatela

CB5: Ikasleek, gerora begira, ikasketa berriak modu autonomo baten bidez guztiz beharrezkoak diren ikasi-gaitasunak gara eta lor ditzatela.

G001: Ikasteko eta etengabe eguneratzeko gai izatea.

G003: Autonomiaz eta taldean lan egiteko gai izatea.

G006: Informazio geografikoa Lurraldea antolatzeko, interpretatzeko, analizatzeko eta deskribatzeko erabiltzea. Informazio hori modu kartografikoaren bitartez garatu eta informazio estatistikoa osatu eta interpretatu.

G008: Ezagupen geografikoak azaltzea eta transmititzea eta arazo horiek modu multidimentsionalean ulertzea.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK

- Informazio geografikoaren adierazpen grafikoa eta kartografikoa aztertzeko, lantzeko, biltzeko eta lortzeko teknikak ezagutzea eta aplikatzea (Moduluaren M04CM01 konpetentzia).

- Oinarri estatistikoko azterketa kuantitatiboak eta kualitatiboak egitea; Datu Baseak Kudeatzeko Sistemak diseinatzea eta kudeatzea; eta, Datuen Biltegietako informazio espaziala eta ez-espaziala ustiatzea (Moduluaren M04CM02 konpetentzia).

- Kartografia orokorra, kartografia tematikoa, eta fotointerpretazioa eta teledetekzioa egiteko, aztertzeko eta interpretatzeko beharrezkoak diren oinarriak eskuratzea (Moduluaren M04CM03 konpetentzia).

- Informazio geografikoko sistemak eta ordenagailuz lagundutako kartografia diseinatzeko, garatzeko eta kudeatzeko gai izatea (Moduluaren M04CM04 konpetentzia).





IRAKASTEAREN EMAITZAK

1. Geografiaren zereginean erabili ohi diren kartografia tematiko-sailak ezagutzea eta lurralde antolakuntza eta analisirako duten baliagarritasuna baloratzea.

2. Ezaugarri tematiko dituzten kartografia informazio iturri garrantzitsuenak ezagutzea, baita kartografia irudikatze sistema berriak ere.

3. Helburuzko mapa baten agertu behar diren osagaiak planifikatzea eta diseinatzen ikastea.

4. Mapa tematikoak egiteko behar diren datu baseak prestatzen eta formatu desberdinak bihurtzen jakitea.

5. Semiologia grafikoaren oinarrizko hastapenak ulertzea, mapa tematikoetan erabiltzen diren sinboloak irizpide eta teknika egokiekin egiteko.

6. Datuen atzemanetik helburuzko maparaino, oinarri-mapa osatuz tartean, ordenagailuz lagunduriko kartografia prozesu bat egiten jakitea.

7. Ezagutza teorikoak praktikan ezarriz, kartografia tematikoa diseinatzerakoan sortzen diren arazoei irtenbideak aurkitzeko behar diren ahalmenak eta trebetasunak lortzea.

8. Produktu eta prozesu kartografikoen kalitate estandar nabarmenenak ezagutzea.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKOA. SARRERA.

1.1. Sarrera

1.2. Prozedura

1.3. Tipologiak

1.4. Atlas nazionalak



2.GAIA. SEMIOLOGIA GRAFIKOA.

2.1. Sarrera

2.2. Aldagai bisualak

2.3. Aldagai bisualen ezaugarri pertzeptiboak

Praktikoa. Semiologia grafikoaren hastapenak aplikatzea aplikazio informatiko espezifiko batzuen bitartez



3.GAIA. TIPOGRAFIAREN OINARRIAK.

3.1. Tipografiaren aplikazioa: sarrera

3.2. Letra tipoaren erregela orokorrak

Praktikoa. elementu geometriko ezberdinen semiologia eta tipografia lantzen aplikazio informatiko espezifiko batzuen bitartez.



4.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKO KUALITATIBOA.

4.1. Sarrera

4.2. Kartografia kualitatiboaren iturriak eta datu baseak

4.3. Datuen eskalatzea

4.4. Mapa kualitatiboak: sinbologia

Praktikoa. Hainbat softwarerekin sinbologiaren lanketa.



5.GAIA. KARTOGRAFIA TEMATIKO KUALITATIBOA.

5.1. Sinbolo proportzionalen mapak. Barra mapak eta zirkulu proportzionalak sortzea.

Praktikoa. Teknikak eta aplikazio informatiko espezifikoak.

5.2. koropleta mapak.

Praktikoa. Klase tarteen hautaketa eta datuen klasifikazioa aplikazio informatiko espezifiko batzuen bitartez.

5.3. Diagrama mapak.

Praktikoa. gazta eta barra diagramak sortzea aplikazio informatiko espezifiko batzuen bitartez.

5.4. Isolinea mapak.

Praktikoa. GIS tresna baten bitartez isolinea mapak sortzea.

5.5. Kartogramak. Oinarri kartografikoa eta datu tematikoaren arteko erlazioa.

5.6. Fluxu mapak. Datu motak, sinbolizazioa eta legenda.



6. GAIA. KONPOSIZIO ETA DISEINU KARTOGRAFIKOA.

6.1. Maparen elementuak. Hierarkia.

6.3. Egitura. Irudia/ atzealdea eta kontrastea.

6.2. Konposizioaren arauak.









MetodologiaToggle Navigation

Klasean oinarri teorikoak azalduko dira, mapa tematikoak irakurtzen eta erabiltzen diren bitartean. Jarduera praktikoan gai teorikoekin elkarturik garatuko dira, oinarrian ordenagailu-praktikak izanik. Helburua ikasleak mapa tematikoak egiteko metodo eta teknika ezberdinak bereganatzea izango da. Bestalde, ikasleek aplikatu beharko dituzte klasean ikusitako gai teorikoak eta ekintzak proiektu kartografiko oso bat eratuz: plangintzan hasita emaitzaren iruzkinean bukatuz, datuen bilaketa, datu-base digitalaren prestaketa, oinarri-maparen eraketa eta eduki tematikoen eransketa tartean.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ebaluazio Sistema Jarraitua: praktika ezberdinen garapenak ikaslearen progresioa baloratzea ahalbidetuko du lauhilekoan zehar, azken kalifikazioaren %70eko pisua izango duelarik. Alde teorikoa aldiz, test bidezko froga baten bitartez (%30) egingo da azterketa egunean.



Irakasgaia gainditzeko bost puntuko kalifikazioa eskuratu beharko da eta bi atalak (praktikoa zein froga teorikoa) gainditu beharko dira.



Ikasleek deialdiari uko egin dezakete, betiere irakasleari honen berri ematen badio irakasleari. Hau idatziz gauzatu beharko da irakasgaia bukatu baino 30 egun lehenago. Deialdiari uko egiteak Ez Aurkeztua bezala kalifikatzea ekarriko du.



Hala ere, ikasleek azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko eskubidea izango dute. Kasu honetan azterketa ebaluazio jarraian egindakoaren desberdina izango da, praktiken eta lanen bidez lortutako gaitasunak neurtzeko asmoz. Eskubide horretaz baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango du lauhilekoaren hasieratik (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, 8. artikulua). Azken ebaluazioaren kasuan, frogara ez aurkezteak deialdiari uko egiten zaiola ulertzea ekarriko du (12. artikulua).



Ebaluazio sistema jarraian irizpideak hurrengoak izango dira: denbora mugatuko test bidezko froga eta praktika ezberdinen entrega. Azken ebaluazio sistema aukeratuz gero, froga teoriko-praktikoa burutuko da konpetentzia guztiak baliosteko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

USB memoria
Dropbox

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Brewer, Cynthia A. (2016). Designing better maps:a guide for GIS users. ESRI Press.

Cebrián de Miguel, J.A., & García Ferrández, M. (1984). Cartografía temática y representación gráfica mediante ordenador. Instituto Geográfico Nacional.

Dent, B.D., Torgusson, J.S., & Hodler, T.W. (2008). Cartography: Thematic map design. WCB/McGraw-Hill.

Le Fur, A. (2000). Pratiques de la cartographie. A. Colin.

Martín López, H. (1997). Cartografía temática. Universidad Politécnica de Madrid, Escuela Universitaria de Ingeniería Técnica Topográfica.

Robinson, A.H. (1987). Elementos de cartografía. Omega.

Taylor, D.R.F. (1991). Geographic information systems: the microcomputer and modern cartography. In Modern Cartography Series, (1), 1-20.

Velasco Tirado, A., Pastor Martín, C., Sevilla Sánchez, C., Rodríguez Cano,C.I. & Sánchez Fanjul, J. (2018). Visualizadores de cartografía temática colaborativa del Instituto Geográfico Nacional. Revista MAPPING, (27), 192.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bosque Sendra, J. & Zamora, H. (2002). Visualización geográfica y nuevas cartografías. GeoFocus, (2), 61-77.
Brunet, R. (1987). La carte, mode d´emploi. Fayard-Reclus.
Cauvin, C., Escobar, F., & Serradj, A. (2007). Cartographie themátique. Hermes.
Joly, F. (1979). La Cartografía. Ariel.
Vázquez Maure, F. (1989). Lectura de mapas. Instituto Geográfico Nacional.

Aldizkariak

GeoFocus. http://www.geo-focus.org
Cybergeo. http://www.cybergeo.eu
Meppemonde. http://mappemonde.mgm.fr
Mapping interactivo. Revista internacional de Ciencias de la Tierra http://www.mappinginteractivo.com

TaldeakToggle Navigation

01-31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00

09:00-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - .
  • ANEJO 0.08 - .

01-31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - .

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:00-11:00

09:00-09:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - .
  • ANEJO 0.08 - .

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • ANEJO 0.08 - .