Aurkezpena

Ongi etorri Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Aplikatua Sailari atxikitako Kimika Ez-organikoa Taldearen webgunera.

Kimika Aplikatua Saila diziplina anitzeko saila da, eta hainbat jakintza-arlo hartzen ditu barne: Ingeniaritza Kimikoa, Kimika Ez-organikoa, Kimika Analitikoa, Mikrobiologia, Geokimika eta Biokimika Molekularra. Gure sailaren egoitza Donostiako Kimika Fakultatean kokatuta dago, eta bertan dugu idazkaritza.

Kimika Ez-organikoa taldeak prestakuntza- eta ikerketa-lanak egiten ditu, nola kimika organometalikoaren arloan, hala koordinazioaren kimika arloan, eta kimika ez-organikoaren arloko irakasleek osatzen dute. Arduraduna Montserrat Barquin Muga doktorea da: montserrat.barquin@ehu.es

Kimika Ez-organikoa Taldea

Kimika Fakultatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
Manuel Lardizabal pasealekua, 3
20.018 Donostia