XSLaren edukia

Irakasleak

JAVIER ALVEZ GIMENEZ

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
javier.alvez@ehu.eus

Javier Alvez (Donostia, Gipuzkoa, 1978) Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean eskuratu zuen Informatikan Ingeniariaren titulua, 2001ean, eta doktore titulua ere lortu zuen unibertsitate horretan, 2008an (Doctor Europeus aipamenarekin). Doktoretza ondorengo ikerlaria izan da Programazio Deklaratiboko Taldean (Grupo de Programación Declarativa - GPD) Madrilgo Complutense Unibertsitatean, Software Adimenduna arloko proiektu-burua izan da Ideko-IK4 zentro teknologikoan.

2013an hasi zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasle laguntzaile gisa lanean, eta 2022tik irakasle agregatua da Donostiako Informatika Fakultatean. Ikerketa lerro hauetan egin ditu ekarpen nagusiak: programazio logikoa, arrazoibide automatikoa eta zentzuzko arrazoibidea. Diruz lagundutako 15 ikerketa proiektutan parte hartu du, eta ikertzaile nagusi izan da horietako batean. LoRea taldeko ikertzailea da eta Informatika Fakultateko Ixa taldearekin elkarlan egiten du.

Hogei artikulu zientifiko baino gehigoren, 2 libururen eta 10 liburu kapituluren egilekidea da. Zazpi gradu amaierako lanen zuzendaria izan da. Ikertzaile bisitari gisa egonaldia egin du Centrum Wiskunde & Informatica - CWI-an (Holandako Matematika eta Informatika Ikerketarako Institutu Nazionala, 2009).

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) kidea da eta 2017az geroztik UEUko argitalpengintza batzordean parte hartzen du.