XSLaren edukia

Oinarrizko Programazioa26031

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26031

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4030
Laborategiko p.2060

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau lehenengo urratsa da ikaslea software munduan sartzeko. Konputagailuko programak sortzeko beharrezko diren oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira, eta ikasleak hainbat ariketa eta lan praktikoren bidez menperatu beharko ditu bukaeran. Ez da behar gaiari buruzko aurretiko ezagutzarik.

Titulazio honetan, Oinarrizko Programazioa da aplikazio informatiko konplexuak diseinatzeko eta abian jartzeko ikaslearen prestakuntzaren lehen maila, eta bertan ikusiko dira programazioaren oinarrizko kontzeptuak eta egiturak. Programazio-lengoaia zehatz bat erabiliko da programak exekuzioan ikusi ahal izateko, baina oinarri horiek baliagarriak izango dira gerora behar den edozein lengoaiatarako.

Aplikazio informatiko konplexuak sortzeko gaitasuna lortzeko bidean, irakasgai honen atzetik beste hainbat etorriko dira. Lehen ikasturtean bertan softwarearen alorreko beste bi irakasgai daude: (1) Programazioaren Metodologia eta (2) Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa. Eta bigarren ikasturtean beste hiru: (3) Datu-egiturak eta Algoritmoak, (4) Datu-baseak, eta (5) Software Ingeniaritza.

Aplikazio informatiko konplexuak sortzeko gaitasuna lortzeko bidean, irakasgai honen atzetik beste hainbat etorriko dira. Lehen ikasturtean bertan softwarearen alorreko beste bi irakasgai daude: (1) Programazioaren Metodologia eta (2) Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa. Eta bigarren ikasturtean beste hiru: (3) Datu-egiturak eta Algoritmoak, (4) Datu-baseak, eta (5) Software Ingeniaritza.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren helburu nagusiak hauek dira:

1. Ikasleak ezagutu egin behar du problemen ebazpenerako teknika (metodologia), honako pausotan oinarritzen dena: zehaztapena edo espezifikazioa, algoritmo baten diseinua (“beheranzko diseinu” metodoaren bitartez), proba-kasuen deskribapena eta inplementazioa goi-mailako programazio-lengoaia bat erabiliz.

2. Problemen ebazpena, metodologiaren pausoak jarraituz modu egokian dokumentatzeko gaitasuna lortzea.

3. Listen eta sekuentzien tratamendua behar duten oinarrizko problemak lantzea.

4. Aipaturiko problematarako programazio egituratu eta modularraren oinarrizko elementuak menperatzea, bere diseinuan eta erabileran: (a) kontrol egiturak: sekuentziala, baldintza duna eta iteratiboa, (b) azpiprogramak, eta (c) datu-egiturak.

5. Ikasitako ezagutzak indartzea ahalbidetuko duen programazio-lengoaia bat menperatzea. Gure kasuan Ada lengoaiarekin lan egingo da, oinarrizko programazioa ikasteko bereziki diseinatua.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1- Sarrera

1.1 Programazioaren helburuak

1.2 Algoritmoa

1.3 Programazioaren faseak (zehaztapena, algoritmoaren diseinua, programaren idazketa eta probak)

1.4 Programazio-lengoaia desberdinak aurkezten dira ere.

2- Programazioko oinarrizko kontzeptuak

2.1 Adierazpenak

2.2 Datuak manipulatzeko oinarrizko aginduak (esleipena, sarrera-irteera)

2.3 Kontrol-egiturak (baldintzazko egiturak eta iterazioa)

2.4 Oinarrizko algoritmoak sekuentziak tratatzeko

3- Azpiprogramen diseinua

3.1 Funtzioak eta prozedurak

3.2 Parametro formalak eta parametro errealak

3.3 Aldagaien esparrua eta ikusgarritasuna

3.4 Azpiprogramen erabilera

4- Oinarrizko datu-egiturak

4.1 Bektoreak, Matrizeak

4.2 Erregistroak

4.3 Lista estatikoak

4.4 Lista dinamikoak

4.5 Problema desberdinak ebazteko datu-egitura egokiaren aukeraketa.

MetodologiaToggle Navigation

Gelako saioetan irakaslearen aurkezpenak hainbat ariketarekin tartekatzen dira. Ariketa horiek irakasle eta ikasleen artean egingo dira gelan. Ariketa horiek eta laborategian ordenagailuan martxan jarri beharko direnak aldez aurretik landu behar ditu ikasleak, gelatik kanpo. Laborategi-saioetan irakasleak ikasleen lana tutorizatuko du, ikasleak izango dituen arazoak konpontzen laguntzeko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Azpiko atalean adierazitako azalpenak ikusi (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

• Jarraikako ebaluazioa:

o Proba idatzia (hainbat ariketa, garatzeko): %70

o Laborategiko lanak eta testak: %30

• Ebaluazio globala:

o Proba idatzia (hainbat ariketa, garatzeko): %100

OHIKO DEIALDIA:

Bi bide daude ikasgaia gainditzeko: ebaluazio globala eta ebaluazio jarraitua.

Ebaluazio jarraitua defektuzkoa da. Ebaluazio jarraitutik globalerako pausoa ikaslearen borondatezkoa izan daiteke (aurretik jakinarazi egin beharko du eta data muga bigarren azterketaren nota jakin ondorenekoa izango da), edo bestela ebaluazio jarraituak eskatzen dituen minimoak betetzen ez direlako (irakaslegoak ikasleari era indibidualizatuan jakinaraziko dio). Kasu horretan, une hori arte garatutako laborategiak ez dira kontuan hartuko.

Ebaluazio jarraitua. Ebaluazio jarraituak ikaslearen parte-hartze aktiboa eskatzen du; beraz, ikasleak eskoletara eta laborategietara etorri beharko du, haietan parte hartu, eta proposatutako jarduerak (ariketak, lanak, praktikak, azalpenak...) egin beharko ditu, lehen egunetik hasita. Azaldutako kontzeptu guztietan ezagutza egokia erakustea, burututako proba eta ebaluaketa guztietan, gomendatzen da.

* AZTERKETA IDATZIAK: Hiru azterketa idatzi burutuko dira %20+%30+%20.

* LABORATEGIKO LANAK ETA TESTAK: %30.

Aurreko azterketak eta testak, banatutako plangintzan ezarritakoak izango dira. Ebaluazio jarraituan irakasgaia gainditzeko azterketak (burutzen diren hirurak) gainditzea beharrezkoa da.



Ebaluazio globala. Ebaluazio mota honek ikaslearen aldetik klasetara asistentzia jarraitua edo lanen/ikasketen segimendua eskatzen ez duen arren, irakasgaiaren eskakizunak bete ahal izateko klase guztietara joatea biziki gomendatzen da.

* AZTERKETA IDATZIA: azterketa proba bakarra, idatzia, burutuko da %100 (azterketen egutegian ezarritako datan).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiko materia guztia hartzen duen azterketa bakar batean oinarritzen da (%100). Azterketa hori aprobatu beharra dago irakasgaia gainditzeko.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

eGela plataforman ikasgaiarekin lotutako hainbat material jaso ahal izango ditu ikasleak: ariketa ebatziak, ikasgelako gardenkiak, laborategiko ariketen enuntziatuak, softwarea, foroa, etab.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- ADA. Lengoaia eta metodologia.(1997) Watt D.A., Wichmann B.A., Findlay W. EHU, 1997. ISBN: 978-84-75

- Oinarrizko programazioa: ariketa bilduma (1999). Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza.; Sarasola, Kepa

Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380025 http://www.buruxkak.eus/liburua/oinarrizko programazioa-ariketa-bilduma/1945

- Fundamentos de la programación. Algoritmos y Estructuras de datos. L. Joyanes Aguilar. MacGrawHill, 2ª edición 1996;

- Una Introducción a la programación. Un enfoque algorítmico. J.J.Garcia, F.J. Montoya,J.L Fernandez, M.J. Majado Thomson Ed. 2005.

Gehiago sakontzeko bibliografia

(1) Programming in Ada 2012. JGP Barnes. Cambridge University Press. 2014.
(2) Ada 2012 rationale: The language, the standard libraries. JGP Barnes. Springer. 2013.(ebook)
(3) Ada 2012 reference manual: language and standard libraries. International Standard ISO/IEC8652/2012.(ebook)
(4) Beginning Ada Programming: From Novice to Professional. AT Shvets. APress. 2020.(ebook)
(5) Ada for Software Engineers. M Ben-Ari. Springer Verlag. 2009. (ebook)
(6) Programming in Ada 2005 with CD (International Computer Science). JGP Barnes. Addison-Wesley. 2005.
(7) Ada Language and Methodology. DA Watt, BA Wichmann, W Findlay. Prentice-Hall. 1987.
(8) Ada Problem Solving and Program Design. MB Feldman, EB Koffman. Addison-Wesley.1993.
(9) Programming and Problem Solving with Ada. N Dale, C Weems, J McCormick. Heath. 1994.
(10) La práctica de la programación. BW Kernighan, R Pike. Prentice Hall. Ed, 2000.
(11) Code Complete: A Practical Handbook of Software Construction. Steve McConnell. Microsoft Press, 2004.
(12) Introducing to Computing and Algorithms. Shackelford, R.L. Addison-Wesley. 1998.
(13) ADA 95 from the Beginning. Skansholm, J. Addison-Wesley. 1996.
(14) Konputagailuen programazioa turbo Pascal bitartez. Romo, J.M. UPV-EHUko Bilboko Ingeniarien Goi Eskola Teknikoa. 1999.
(15) Programazioaren Oinarriak. Goirizelaia, I.. UPV-EHU.1999.
(16) Ada for Software Engineers. John Wiley & Sons, 1998. ISBN 0-471-97912-0. . https://link-springer-com.ehu.idm.oclc.org/content/pdf/10.1007/978-1-84882-314-3.pdf

Web helbideak

Programaziokoak eta Ada lengoaiari buruzkoak
- http://es.wikibooks.org/wiki/Fundamentos_de_programación
- https://link-springer-com.ehu.idm.oclc.org/content/pdf/10.1007/978-1-84882-314-3.pdf
- http://d.feneuille.free.fr/enseignerada.htm (Hainbat material frantzesez)
- http://en.wikibooks.org/wiki/Ada_Programming#Ada_2005_textbooks

Informatikako apunteak eta materialak euskaraz
- Python programazio-lengoaia bloga eta liburua
- UEUren Otarrea:
http://www.unibertsitatea.net/otarrea/ingeniaritza-eta-teknologia-1/informatika
Informatika fakultatean argitaratutako liburuak

Informatikako blogak eta berriak
- http://slashdot.org/h
Aurrekoaren antzekoak, baina informatikaz gain beste hainbat gai ere jasotzen dituzte. (Sustatu eta Hiru euskaraz, Hiru eta Meneame espainieraz)
- http://sustatu.eus/
- https://www.hiru.eus/eu/ciencias-y-tecnologia
- https://www.meneame.net/m/tecnología

“Zientzia eta Teknologia” atalak Aurki.com-ek biltzen dituen euskarazko blogetako artikuluetan.
- http://www.aurki.com/jarioa/taldea/21
- http://www.aurki.com/jarioa/taldea/16

Entziklopediak
- http://zthiztegia.elhuyar.org/
- http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Informatika
Ikus hauek: konputagailu, programazio, Programazio-lengoaia ,
Programazio-lengoaien_arteko_konparazioa...

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:25 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak