XSLaren edukia

Datu-egiturak eta Algoritmoak26016

Ikastegia
Informatika Fakultatea
Titulazioa
Adimen Artifiziala Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26016

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4040
Laborategiko p.2050

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Oinarrizko programazioaren ohiko jarraipena da irakasgai honetan lantzen dena. Problema konputazionalak ebazteko garatzen diren programei, zuzenak eta ondo egituratuak izateaz gain, eraginkorrak izatea ere eskatuko zaie irakasgai honetan, horretarako datu-egitura eta algoritmo egokiak diseinatzeko gaitasuna landuta. Izan ere, nahiz-eta hardwarearen ahalmena etengabe handitzen ari den, hori ez da aski egungo software-aplikazioen eskakizunei aurre egiteko. Hain zuzen, algoritmo eraginkorrak exekutatzen dituztenean dira emankorrak hardware aurrerapenak; aldiz, algoritmo desegokiak erabiltzen direnean, hardwareak ezin du berez eraginkortasun-arazoa konpondu.

Datu-egiturei eta algoritmoei buruzko ikerketa etenik gabekoa izan da azken hamarkadetan. Urtetan sortu eta finkatu den ezagutza horren jabe izatea oinarrizko baldintza da informatikarientzat. Oinarri horrek eskainiko dio profesionalari ebazpen algoritmikoak analizatzeko modua, eta, aldi berean, baliabideen kontsumoa (bereziki programen exekuzio-denbora) hobetuko duten ebazpenak garatzeko aukera.

Irakasgai hau lehen mailako Oinarrizko Programazioa, Programazio Modularra eta Objektu Orientazioa, eta Programazioaren Metodologia irakasgaien jarraipen naturala da, bai Informatika Ingeniaritzako Graduan bai Adimen Artifizialeko Graduan, eta hurrena lantzen diren programazio-irakasgai aurreratuagoetarako oinarriak ezartzen ditu datu-egiturei eta algoritmoei dagokienez.

Ikasleak oinarrizko programazioarekin, objektuei orientatutako programazioarekin eta Java lengoaiarekin aurrez trebatuta egotea komeni da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Eskuratuko diren gaitasun nagusiak:

1. Datu-egituren eta algoritmoen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea, horiek behar bezala aplikatu ahal izateko informatikako problema ohikoen ebazpenean.

2. Konplexutasun ertaineko algoritmoak diseinatzea eta programak sortzea, eta horretarako programazio-lengoaien ezaugarriak baliatzen jakitea, objektu-orientazioa barne, hala dagokionean.

3. Problemak eraginkortasunez ebatziko dituzten algoritmo eta datu-egitura egokienak programazio-lengoaia batean nola inplementatu behar diren jakitea. Programa baten eraginkortasun-ezaren iturriak identifikatzen asmatzea.

4. Erabilitako datu-egituretan, besteak beste, atzitzeko, txertatzeko eta ordenatzeko algoritmoak ezagutu eta erabiltzea. Problemen ebazpenean diseinu errekurtsiboa erabiltzea datu-egitura egokiekin.

5. Ikasleak berak proposatutako eta garatutako irtenbideen denbora- eta memoria-kostua ebaluatzen jakitea. Softwarea garatzeko tresna eta ingurune batzuen erabileran trebatzea.



Irakasgaiaren gaitasunez gain, http://www.ehu.es/documents/340468/516505/Gaitasunak.pdf helbidean dagoen dokumentuko T1, T5, T6, T8, T9 eta T10 gaitasun orokorrak, eta informatika adarreko IA1, IA6, IA7 eta IA8 gaitasunak landuko dira.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKO-PRAKTIKOAK

1. gaia. Algoritmoen analisia

1.1. Notazio asintotikoa. Kostu-funtzioa

1.2. Hazkuntza-funtzioen konparazioa

2. gaia. Egitura linealak. Ezaugarriak eta inplementazioak

2.1. Pilak eta ilarak

2.2. Listak

2.3. Iteradoreak

2.4. Bilaketa- eta ordenazio-algoritmoak

3. gaia. Diseinu errekurtsiboa.

3.1. Errekurtsioa programen diseinuan

3.2. Bilaketa- eta ordenazio-algoritmo errekurtsiboak

4. gaia. Zuhaitzak

4.1. Datu-egitura ez-linealak

4.2. Zuhaitzen izaera errekurtsiboa

4.3. Bilaketa-zuhaitz bitarrak

4.4. Beste zuhaitz motak

5. gaia. Hash taulak

6. gaia. Grafoak

6.1. Definizioak. Grafo zuzenduak eta ez-zuzenduak

6.2. Grafoak korritzeko algoritmoak

MetodologiaToggle Navigation

Gaiak ikasgelako aurkezpenetan eta laborategiko saioetan landuko dira, eta in situ ez diren beste jarduera batzuekin osatzen dira.

Ikasgelako saioetan, batetik, edukiak aurkeztu eta azaldu egingo dira, eta, bestetik, proposatutako ariketak ebatzi eta eztabaidatu egingo dira. Laborategiko saioak alderdi praktikoetan sakontzeko erabiliko dira.

Irakas-metodologiak aurkezpen-saietako asistentzia bultzatzen du, proposatutako ariketen ebazpenak lantzea, eta saioetan aktiboki parte hartzea.

Programazio-proiektu bat garatzea ere eskatzen da, eta ikaskuntza-prozesuaren atal garrantzitsua da. Ikasleak irakasmaterialarekin eta emandako erreferentziekin modu autonomoan lan egiteko gai izatea da xedea.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio-modu daude: (1) ebaluazio jarraitua edo (2) azken ebaluazioa.



(1) Ebaluazio jarraitua (10 puntu)

Irakasgaiaren azken nota kalkulatzeko, bi lan mota ebaluatzen dira:

(a) Banakako proba idatziak (7 puntu gehienez), eta

(b) Programazio-jarduerak (3 puntu gehienez)



Irakasgaia gainditzeko ikasleak puntuen erdiak (% 50) lortu behar ditu gutxienez (a) eta (b) atal bakoitzean.

Ebaluazioari dagokionez, gaitegia hiru bloketan zatitzen da. Hiru bloke horiek hiru edo bi banakako azterketen bidez ebaluatuko dira, eta beren pisua %25-%25-%20 edo %50-%20 izango da hurrenez hurren. Azterketa horiek ordutegi trinkoko asteetan eta irakasgaiaren azken ebaluaziorako Fakultate-Batzarrak izendatzen duen egunean egingo dira. Banakako azterketen azken kalifikazioa azterketa partzial horien batura izango da.

Programazio-jarduerak astero egingo dira, bakarka edo taldean, laborategian edo proiektu baten markoan.

Ebaluazio jarraitua egiteko aukera izango dute irakasgaia modu erregularrean landu dezaketen ikasleek, eskola eta laborategietako saioetara joan eta proposatutako ariketen emaitzak garaiz entregatzen dituztenek. Baldintza horiek bete ezean, ikaslea ebaluazio jarraitutik kanpo utz daiteke. Ebaluazio jarraituaren behin betiko hautua 11. astearen inguruan berretsiko da, ordura arte egindako probak eta lanak ebaluatuta. Ikaslea ebaluazio jarraituari eusteko gutxienekora ailegatzen ez bada, ebaluazio globalera pasatuko da.



(2) Ebaluazio globala (10 puntu)

Irakasgaiaren azken nota kalkulatzeko, bi lan mota ebaluatzen dira: idatzizko azken azterketa eta programazioko lan praktikoa.

a) Idatzizko azken azterketak 10etik 7 puntuko pisua izango du (azken kalifikazioaren %70), eta ikasleak horietatik erdiak lortu beharko ditu gutxienez, hau da, 3,5 puntu, irakasgaia gainditu ahal izateko.

(b) Programazioko lan praktikoak 10etik 3 puntuko pisua izango du (azken kalifikazioaren %30), eta ikasleak horietatik erdiak lortu beharko ditu gutxienez, hau da, 1,5 puntu.

Azken azterketara aurkezten ez bada, ikasleak ebaluazio globalari uko egiten diola ulertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdiko azken ebaluazioa egiten den moduan egingo da: idatzizko azken azterketa eta programazioko lan praktikoa eskatuko da. Azterketak 7 puntu balioko ditu (horietatik erdiak lortu beharko dira, gutxienez 3,5 puntu) eta praktikak 3 (horietatik erdiak lortu beharko dira, gutxienez 1,5 puntu).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- eGela plataforma.
- Eclipse programazio-ingurunea.
- Java programazio-lengoaia

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- "Algorithms", 4th edition. Robert Sedgewick and Kevin Wayne. Addison Wesley, (2011).

- "Java software structures : designing and using data structures" John Lewis, Joseph Chase. 4th edition. Addison Wesley (2014).

Gehiago sakontzeko bibliografia

- "Introduction to Algorithms" Cormen, Leiserson, Rivest & Stein. 3rd edition. 2009. MIT press.
- "Data Structures and Algorithm Analysis in Java" (Third edition). Mark Allen Weiss. Pearson (2012).

Web helbideak

Interneteko helbide interesgarriak
- Algorithms, 4th edition (R. Sedgewick):
http://algs4.cs.princeton.edu
- Dictionary of Algorithms and Data Structures:
http://xlinux.nist.gov/dads/
- JavaTM Platform, Standard Edition 6, API Specification:
http://download.oracle.com/javase/6/docs/api/overview-summary.html
- Eclipse.org

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak

16 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:30 (1)

10:30-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 1.2 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

Irakasleak

66 Teoriakoa (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

14:00-15:30 (1)

15:30-17:00 (2)

Irakasleak

66 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:30 (1)

Irakasleak