XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA OLATZ ARREGUI URIARTE

Ezagutza arloa
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Saila
Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia
Ikastegia
Informatika Fakultatea
Posta elektronikoa
olatz.arregi@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Informatika fakultatean lizentziatua 1986an eta doktorea 1991ean (Sari berezia). 1986tik Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia (KAT) sailean irakasle, 2008az geroztik agregatua kategorian.

Hasiera batean KAT saileko arkitektura taldean egin zuen lan, 10 bat ikerketa proiektutan parte hartuz eta beste hainbeste artikulu argitaratuz. 2002. urtean, Ixa ikerketa taldean hasi zen lanean, eta ikerketa jarduera handiena bertan egin du.

CNEAIk aitortutako ikerketa seiurteko bat du eta 30 urteko irakats-esperientzia (6 bosturteko). Urte hauetan, hizkuntza naturalaren prozesamenduaren alorreko 40 ikerketa proiektu edota kontratu baino gehiagotan hartu du parte eta 35 artikulu baino gehiago publikatu ditu aldizkari eta arloko kongresuetan. Hiru doktore-tesi zuzendu ditu gai horien inguruan.

Gaur egun, ikerketa-lerro hauek jorratzen ditu: ikasketa automatikoa (machine learning) eta ikasketa sakona (deep learning); korreferentziaren ebazpena eta rol semantikoen eta denborazko gertaeren etiketatzea, besteak, beste.

1998tik hainbat I+D+i ekintzen antolaketan hartu du parte (Paralelismo jardunaldiak, IEB…). 2008tik EKAIA aldizkariko (Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria) erredakzio batzordean dago.

2012. urtetik 2019ra, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua / Language Analysis and Processing masterreko koordinatzailea izan da, eta 2019tik 2022ra KAT saileko zuzendaria izan da.