XSLaren edukia

Lanen Plangintza, Antolakuntza eta Kontrola26553

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26553

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Eraikuntza-prozesuak programatu eta antolatzeko, ezinbestekoa da prozesu horiek sakon ezagutzea: prozesuen arteko mendekotasun-maila, taldeen errendimendua, fase bakoitzean behar den denbora, denbora idealaren desbideratze ohikoenak, etab.



Hau dela eta, ikasgai honetan trebetasunez aritu ahal izateko, ezinbestekoa da eraikuntza alorreko ikasgaien konpetentziak menperatuak izatea. Desiragarria izango litzateke 2. mailarteko eraikuntzako ikasgaiak gaindituak izatea (Eraikuntza I eta Eraikuntza II). Era berean, garrantzitsua da segurtasun eta osasunak eraikuntzako obra batean sortzen dituen eskarien inguruko nozioak izatea. Horretarako 2. mailako 'Prebentziorako, Segurtasunerako eta Osasunerako sarrera eta Proiektu Teknikoak' ikasgaia gainditua izatea desiragarria izango litzateke.



Ikasturtean zehar, obra baten faseak aztertuko ditugu. Arreta jarri beharko diegu giza baliabideei (teknikariak, gremioak, etab.), baliabide teknikoei (makineria, eraikuntzako teknologiak) eta segurtasunari eta osasunari lotutako alderdiei. Horretarako, hurrengo aspektuak jorratuko dira:



- Eraikuntza-obra baten exekuzio-prozesuekin lotutako legedia ezagutzea.

- Eraikuntza-obra baten gauzatze materialaren kontrol-prozedura espezifikoak ezagutzea.

- Eraikuntza-prozesuak, obra-taldeak, eta obren exekuzio eta mantentzerako behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak programatzea eta antolatzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

MODULUA

M10-PROZESUAREN KUDEAKETA



GAITASUNAK

M10CM01; Eraikuntza-prozesuak, obra-taldeak eta obren exekuzio eta mantentzerako behar diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak programatu eta antolatzeko gaitasuna.



IKASKUNTZA EMAITZAK

- Obra batean burutu behar diren funtzio desberdinak eta hauen arteko interakzioak aztertzen ditu.

- Obra batean azken emaitzan eragin zuzena izango duten parametro gakoak identifikatzen ditu.

- Beste kideekin taldean lan egiten du.

- Lan taldean edo bakarka sortutako informazioa ulertu, azaldu eta transmititzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Sarrera: Obra baten kudeaketa eta antolamendua

2. Obra baten ezaugarriak eta proiektuen kudeaketa

3. Plangintza metodo eta teknikak

4. Aurretiko lanen eta eraisketak. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

5. Lur mugimenduak.

6. Zimendu eta saneamendu horizontalak.

7. Egitura. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

8. Kanpo itxiturak. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

9. Barne itxiturak. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

10. Instalazioak. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

11. Akaberak. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

12. Urbanizazioa. Plangintza, antolakuntza eta kontrola

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak eskola teorikoak eta irakaskuntza aktiboak konbinatuko ditu. Astero gai bat landuko da. Teoria klaseak ordubeteko iraupena izango dute gehienez, eta proiekzio edo arbeleko eskemen bidez lagunduak egongo dira. Erabilitako irakaskuntza materiala eGela plataformara igoko da klasean azaldu baino lehen. Aktibitate desberdinak kurtsoaren hasieratik programatuko dira. Ikasleen gida kurtsoaren hasieratik egongo da eGela plataforman.



Gai bakoitzeko klaseko praktika bat egingo da, ikasleek eduki teoriko-praktikoak ulertu eta aplikatzeko. Praktika hauek taldean garatuko dira gehienetan, ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiliz, talde lan kooperatiboa eta autonomia bultzatzeko asmoarekin. Klaseko praktikak ebaluatuta itzuliko zaizkie ikasleei epe labur batean. Feedback honetaz aparte, irakasleak praktiketan ikusitako gabeziak (akatsak, sakontasun eza...) komentatuko ditu klasean. Behin feedback-a egina dagoenean, ikasleek klaseko praktiken bertsio hobetu bat entregatzeko aukera izango dute, ebaluazio hezitzailea bultzatzeko.



Kurtso guztian zehar ikasleek praktika nagusi bat (ordenagailu praktika) egingo dute. Lan hau taldeka egingo da. Praktika nagusi honetan obra baten eraikuntza-prozesuen, obra-taldeen eta obren exekuzio eta mantentzerako behar diren baliabide teknikoen eta giza baliabideen programazioa eta antolakuntza egingo dute. Praktika hau fase desberdinetan bananduko da, gai bakoitzean ikasitakoa gradualki aplikatzen joango delarik. Fase bakoitzak entrega egun bat izango du. Tarteko entrega hauek ebaluatuta itzuliko zaizkie taldeei epe labur batean. Feedback honetaz aparte, irakasleak lanetan ikusitako gabeziak (akatsak, sakontasun eza...) komentatuko ditu klasean. Behin feedback-a egina dagoenean, taldeek fase hauen bertsio hobetu bat entregatzeko aukera izango dute, ebaluazio hezitzailea bultzatzeko. Kurtsoko azkeneko astean fase guztiak bilduko duen memoria tekniko bat entregatu eta egindako lanaren aurkezpen sintetiko bat egingo da.



Klaseko praktikak eta Praktika nagusiaz gain, irakasgaiak banakako proba idatzi bat izango du, azterketa garaian egingo dena.



Osasun baldintzek irakaskuntza aktibitatea edo/eta ebaluazio presentziala burutzea eragotziko balute, modalitate ez presentziala aktibatuko litzateke, ikasleak informatuko direlarik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgai hau bi atal izango ditu: atal TEORIKOA ETA PRAKTIKOA. Irakasgaia gainditzeko ikasleak atal guztiak gainditu beharko ditu.



Irakasgai honek ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA bultzatuko du. Ebaluazio mota hau GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIAK (EHAA 50. zk, 2017ko martxoaren 13a) arautzen du. Osasun baldintzek irakaskuntza aktibitatea edo/eta ebaluazio presentziala burutzea eragotziko balute, modalitate ez presentziala aktibatuko litzateke, ikasleak informatuko direlarik.



GRADUKO TITULAZIO OFIZIALETAKO IKASLEEN EBALUAZIORAKO ARAUTEGIAK (EHAA 50. zk, 2017ko martxoaren 13a) arautzen duen bezala, bi ebaluazio modalitate ezartzen dira OHIKO DEIALDIAren barruan.





1. A MODALITATEA: ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMA



1.1. Ikasleak, ETENGABEKO EBALUAZIOA betetzeko, praktika nagusia eta klaseko praktika GUZTIAK egin behar ditu. Lan hauek ezarritako epeetan eta derrigorrez entregatu edo aurkeztu behar ditu.



1.2. KLASEKO PRAKTIKEK irakasgaiaren %20 balioko dute. Lan hauetan lortutako batezbesteko nota 5 puntu edo gehiagoko puntuazioak (10 puntutatik) bakarrik emango dio ikasleari OHIKO DEIALDIko azterketa egiteko eskubidea.



1.3. PRAKTIKA NAGUSIAK irakasgaiaren %40 balioko du. Lan honetan lortutako nota 5 puntu edo gehiagoko puntuazioak (10 puntutatik) bakarrik emango dio ikasleari OHIKO DEIALDIko azterketa egiteko eskubidea.



1.4. Banakako AZTERKETA irakasgaiaren %40 balioko du. Proba honetan ikasleak 5 puntu edo gehiagoko puntuazioa (10 puntutatik) lortu beharko du irakasgaia gainditzeko.



1.5. ETENGABEKO EBALUAZIOAren prozesua behar den moduan betetzen ez duen ikasleak, bai praktika guztiak entregatu ez dituelako edota batezbesteko nota 5 puntu edo gutxiago (10 puntutatik) duelako, EZINGO DA OHIKO DEIALDIKO AZTERKETARA AURKEZTU. Ikasle horiek ETENGABEKO EBALUAZIOAn gutxiegi kalifikazioa izango dute eta EZOHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIO bidezko ebaluatze sistemara pasatuko dira.



1.6. Ikasleek ETENGABEKO EBALUAZIO SISTEMAri bere kabuz uko egin diezaiokete. Ukatze hau lauhilabetekoaren lehenengo bederatzi asteen barruan egin behar da, irakasleari idazki bat entregatuz. Ikasle horiek OHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIOA SISTEMAra pasatuko dira.



1.7. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta azterketara aurkezten ez diren ikasleak, EZ AURKEZTUAK bezala agertuko dira OHIKO DEIALDIan.



1.8. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta OHIKO DEIALDIko azterketa gainditzen ez duten ikasleek, ikasgaian gutxiegi kalifikazioa izango dute, azterketan lortutako notarekin.



1.9. Klaseko praktikak eta praktika nagusia GAINDITU dituzten eta OHIKO DEIALDIko azterketa gainditzen duten ikasleek, ikasgaia gaindituta izango dute, atal desberdinen arteko batezbesteko nota lortuz.





2. B MODALITATEA: AZKEN EBALUAZIO SISTEMA



2.1. Ikasleek ETENGABEKO EBALUAZIOAri uko egiteko eskubidea dute. Ukatze hau lauhilabetearen lehenengo bederatzi asteen barruan egin behar da, irakasleari idazki bat entregatuz. Ikasle horiek AZKEN EBALUAZIOA SISTEMAra pasatuko dira.



2.2. AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bi zati izango ditu: AZTERKETA eta LAN GEHIGARRIA. Irakasgaia gainditzeko ikasleak 2 zatiak gainditu beharko ditu.



2.3. LAN GEHIGARRIA irakasgaiaren %30 balioko du. LAN GEHIGARRI honetan obra baten eraikuntza-prozesuen, obra-taldeen eta obren exekuzio eta mantentzerako behar diren baliabide teknikoen eta giza baliabideen programazioa eta antolakuntza egingo da. LAN GEHIGARRI honen memoria AZTERKETAREN EGUNEAN entregatuko da. LAN GEHIGARRIA entregatzen ez badu, ikasleak ezingo da AZTERKETAra aurkeztu eta EZOHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIO bidezko ebaluatze sistemara pasatuko da.



2.4. AZTERKETA irakasgaiaren %70 balioko du. Proba honek bi zati izango ditu: zati TEORIKOA, %40 balioko duena, eta zati PRAKTIKOA, %30 balioko duena. AZTERKETA gainditzeko ikasleak bi zatiak gainditu beharko ditu.



2.5 AZTERKETAra ez aurkezteak ikasleak deialdiari uko egiten diola esan nahiko du eta EZ AURKEZTUAK bezala agertuko dira OHIKO DEIALDIan.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Osasun baldintzek irakaskuntza aktibitatea edo/eta ebaluazio presentziala burutzea eragotziko balute, modalitate ez presentziala aktibatuko litzateke, ikasleak informatuko direlarik.





1. AZKEN EBALUAZIOA



1.1. EZOHIKO DEIALDIAN ikasle guztiak AZKEN EBALUAZIO sistemarekin ebaluatuak izango dira, OHIKO DEIALDIAN aukeratutako modalitatea edozein izanda ere.



1.2. ETENGABEKO EBALUAZIOA uko egin gabe parte hartu duten ikasleek, PRAKTIKA NAGUSIA edo/eta KLASEKO PRAKTIKEN atalak gainditu badituzte, baina OHIKO DEIALDIKO azterketa ez badute gainditu, EZOHIKO DEIALDIKO azterketan gainditu gabe duten edukiari buruzko AZTERKETA egingo dute, kurtsoan zehar lortutako emaitza positiboak mantenduko zaielarik. Ikasgaiaren kalifikazioa gainditutako atal praktikoen eta proba idatziaren noten arteko batezbestekoa izango da.



1.3. Aurreko puntuaren barne ez dauden ikasleek EZOHIKO DEIALDIKO ikasgaiaren notaren %100 balioa izango duen proba bat egin beharko dute, bi zati izango dituena: AZTERKETA eta LAN GEHIGARRIA. Irakasgaia gainditzeko ikasleak 2 zatiak gainditu beharko ditu.



1.4. LAN GEHIGARRIA irakasgaiaren %30 balioko du. LAN GEHIGARRI honetan obra baten eraikuntza-prozesuen, obra-taldeen eta obren exekuzio eta mantentzerako behar diren baliabide teknikoen eta giza baliabideen programazioa eta antolakuntza egingo da. LAN GEHIGARRI honen memoria AZTERKETAREN EGUNEAN entregatuko da. LAN GEHIGARRIA entregatzen ez badu, ikasleak ezingo da AZTERKETAra aurkeztu



1.5. AZTERKETA irakasgaiaren %70 balioko du. Proba honek bi zati izango ditu: zati TEORIKOA, %40 balioko duena, eta zati PRAKTIKOA, %30 balioko duena. AZTERKETA gainditzeko ikasleak bi zatiak gainditu beharko ditu. Proba honen ebaluazioa era presentzialean edo ez presentzialean burutuko da.



1.6. Edozein kasutan, EZOHIKO DEIALDIKO AZKEN EBALUAZIOra ez aurkezteak EZOHIKO DEIALDI horretara uko egitea esan nahiko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation


eGela

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

García Valcárcel, Antonio (2004). Manual de dirección y organización de obras. Madrid: C.I.E. Dossat 2000.



García, Gonzalo (2001). Precio, tiempo y arquitectura: mediciones, presupuestos y planificación para edificación y obra civil. Madrid: Celeste.



Martínez Montes, Germán; Pellicer Armiñana, Eugenio (2007). Organización y gestión de proyectos y obras. Madrid: McGraw-Hill.



Mateos Perera, Jesús (2003). La programación en la construcción: el PERT en versión completa. Madrid: Bellisco, ediciones técnicas y científicas.



Moneo Martín, Marisol (2005). La dirección de obra. Madrid: Fundación COAM. Pomares



Martínez, Juan (1977). Planificación grafica de obras. Gantt-C.P.M.-P.E.R.T-ROY. Barcelona: Gustavo Gili.



Valderrama, Fernando (2010). Mediciones y presupuestos: para arquitectos e ingenieros de edificación. Barcelona: Reverte.



Zaragoza, Javier (2009). Planes de Obra. Alicante: Editorial Club Universitario

Gehiago sakontzeko bibliografia

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DIAZ DE ILARRAZA ARAMBERRI, MIKEL
  • ITURBE MARTIN, ZIGOR
  • LUENGAS CARREÑO, DANIEL

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

10:30-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-12:30 (1)

11:30-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

10:30-12:30 (1)

4-4

10:30-12:30 (2)

6-6

10:30-12:30 (3)

8-8

10:30-12:30 (4)

10-10

10:30-12:30 (5)

12-12

10:30-12:30 (6)

14-14

10:30-12:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:30-11:30 (1)

11:00-12:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-12:00 (1)

12:00-12:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.6 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

10:30-12:30 (1)

3-3

10:30-12:30 (2)

5-5

10:30-12:30 (3)

7-7

10:30-12:30 (4)

9-9

10:30-12:30 (5)

11-11

10:30-12:30 (6)

13-13

10:30-12:30 (7)

15-15

10:30-12:30 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (3)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (4)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (5)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (6)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (7)
  • eLABORATORIO ORGANIZACIÓN INDUSTRIAL - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (8)