XSLaren edukia

Irakasleak

LETICIA GASPAR GARCIA

Ezagutza arloa
Margolaritza
Saila
Margolaritza
Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Posta elektronikoa
leticia.gaspar@ehu.eus

Leticia Gaspar García Arte Ederretan doktorea da UPV/EHUn (2000). Irakaskuntza, ikerketa eta praktika artistikoa uztartzen ditu.

"Artea, Ikerketa eta Feminismoak" UPV/EHU ikerketa-taldeko kolaboratzailea da 2017tik, eta "Arte Garaikideko Ikerketa" UPV/EHU taldean parte hartu du, 2011-16.

UPV/EHUren FPI beka jaso du eta ikertzaileen mugikortasunerako laguntza beka. Horri esker, hiru hilabeteko egonaldia egin zuen New York University Steinhardt School of Culture, Education, and Human Development unibertsitatean. Egonaldi horrek Edinburgh College of Art liburutegian egindako aurreko egonaldi bat osatu zuen.

2018an "Artea, Ikerketa eta Feminismoak" erakusketa eta jardunaldiak antolatzen parte hartu zuen eta baita ere hizlari gisa, EHU/UPVan. 2010ean "Imágenes en tensión: sobre la ausencia y la presencia del cuerpo en las problemáticas de género" jardunaldian hitzaldia eman zuen, unibertsitate berean.

Pinturari dagokionez, hainbat beka jaso ditu, hala nola BilbaoArte Fundazioak proiektu artistikoa egiteko emandakoa (2018) edo Bizkaiko Foru Aldundiak arte modalitatean emandakoa (2015).

Hainbat sari jaso ditu, batez ere pinturaren arloan.

Horien artean, Cerveirako XX. Arte Bienalean ( 2018) eta “XLIX Concurso de Pintura y Dibujo Ciudad de Tomelloso” lehiaketan (2017), non bere lanak erosi zituzten, edo lehengo saria “XLVIII Premios Ciudad de Alcalá Artes Visuales 2017” lehiaketan.