XSLaren edukia

Pintura I26873

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26873

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra75112.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Derrigorrezko enborreko ikasgai hau pinturaren ezagutzaren eremua definitzen duen eduki teoriko-praktikoen multzorako sarbide esperimental bezala sortzen da. Definizio orokor hau zentzu zabalean ulertu behar da; modu orokorrean mintzaira plastikoen behaketa, balorazio eta gogoeta prozesuetan esperimentazioa bultzatuz, baina bereziki prozedura piktorikoetara bideratuta. Ikasleak ulertuko du Pintura konfigurazio eta adierazpen prozedura eremu espezifikoa dela, beste diziplina batzuekiko zeharkako loturak mantenduta. Helburu hauekin, zenbait ezagutza ezberdin, zeregin zehatz eta esperientziatan antolatzen da ikasturtea.



Fakultatean sartzen diren ikasleek artearekiko eta neurri batean kulturarekiko interesa izan beharko lukete, euren sentikortasun estetikoa garatzeko nahia, ikasketarako jarrera irmoa, malgutasuna, irazkortasuna eta motibazioa.



Pintura I ikasgaiak sarrera izaera duen neurrian, sormen piktorikoaren berezko dinamikan hastea proposatzen du; bere funtsezko ideia teorikoetatik eta, esperimentazio praktikoaren bitartez.



“Artea eta Teknologia 1”, “Irudigintza 1”, “XX. mendeko Artearen Historiarako Sarrera”, “Irudi Laborategia”, “Materialen Laborategia” eta “Eskultura 1” ikasgaiekin erlazio horizontala du; elkarrekin “Artea”, “Sorkuntza eta Diseinua” eta “Kultura ondarearen zaintza eta zaharberritzea” diren hiru graduetarako funtsezko irakaskuntza osatzen dutelarik. Eta, bestalde, “Pintura II” eta “Pintura III” dira 2. eta 3. mailetan Pintura eremuaren edukiei jarraitasun bertikala emango diotenak.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

*** Gaitasun espezifikoak:



1.E: Pintura eta beste disziplina batzuen arteko lotura interpretatzerakoan kolorearen kontzeptu teorikoak kritikoki ulertzea, gertakari bisual eta adierazkor bezala.



2.E : Pintura lanak egitera iristea hortarako behar diren burutazio eta proiektuak garatuz. Pinturarako materialekin eta prozedurekin esperimentatzea.



3. E: Irudikapen lanetan beren ikuspuntu formala eta edukiari dagokiona kontuan hartuz, pinturarako sentsibilitatea eta trebeziak garatzea.



4.E: Analisi eta irudikapen haztapenetan pintura garakidearen mintzairek eskaintzen dizkiguten eredu kritikoak erabiltzea.





*** Zeharkako Gaitasunak:



1.Z: Errealitatea behatuz, ikusizko sormena eta sormen plastikoen bitartez berori birpentsatzeko aukera antzematea.



2.Z: Errealitatea behatuz, egitura eta anekdotikoa bereiztea, eta arte konfigurazioetan parte hartzen duten alderdi hautemangarri ezberdinen arabera, alderdien arteko erlazio modu ezberdinak sumatzea.



3.Z: Sentipen eta adimen asoziazio berriak artikulatzeko artearen material, irudi eta zentzuen inguruko ideia aurre-emanak sumatu eta berrikustea.



4.Z: Artearen esparru ezberdinetako prozesu, prozedura eta materialak ezagutu, esperimentatu eta erlazionatzen hastea.





*** Ikastaroan lantzen diren gaitasunak:



1.G: Errealitatea behatuz, ikusizko sormena eta sormen plastikoaren bitartez berori birpentsatzeko aukera antzematea.



2.G: Errealitatea behatuz, egitura eta anekdotikoa bereiztea, eta arte konfigurazioetan parte hartzen duten alderdi hautemangarri ezberdinen arabera, alderdien arteko erlazio modu ezberdinak sumatzea.



3.G: Artearen material, irudi eta zentzuen inguruko ideia aurre-emanak sumatu eta berrikustea.



4.G: Arte lanaren funtsa den heinean materiaren potentziala antzematea.



5.G: Artikulazio sentikor eta adimenekoak sortuz, materiala eta irudiaren eremuan esperimentatzeko gai izatea.



6.G: Pintura, Eskultura, Marrazkia, Argazkigintza, Ikus-entzunezkoak eta teknologi

dispositiboen eremuetan prozesu, prozedura eta materialak ezagutu eta esperimentatzen hastea.



7.G: Artearen teoria eta historiaren ulermen kritikoan sartzea.



8.G: Ekintza eta erlazio artistikoen baldintza eta balore antropologiko eta soziala aztertzea.





*** Ikasketaren ondorioak (ikaslearen gaitasunak):



1.O: Kromatismoa, bere morfologia eta sintaxiaren kontzeptu eta eduki esperimentalak ulertu eta era burutsuan maneiatzea proiektu piktorikoen garapen pertsonalean.



2.O: Balore formal eta espazialen errepresentazio piktorikoan prozedura eta materialen esperimentazioa.



3.O: Pinturako oinarrizko hiztegi, kontzeptu eta erreferentziak maneiatzea, Artearen historia eta teoriaren ulermen kritiko hobea izateko.



4.O: Garrantzizko kontzeptuak ikasteko, lengoaia piktorikoetan proiektu pertsonalak diseinatzeko eta egungo plastikako arlo desberdinekiko lotura sortzeko abileziak garatzea.



5.O: Bakarka edo taldean ekimenak nola garatu erabakitzeko gaitasunak lantzea.



1.E: Pintura eta beste disziplina batzuen arteko lotura interpretatzerakoan kolorearen kontzeptu teorikoak kritikoki ulertzea, gertakari bisual eta adierazkor bezala.



2.E: Arte proiektu eta lan piktorikoetan ideiak sortu eta garatzeko, pinturaren material eta prozedurekin esperimentatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA:

Kolorearen izaera. Argia, Kolorea eta Materia. Espektro elektromagnetiko eta kromatikoa. Ikusmen aparatua eta kolorearen hautemana. Zirkulu kromatikoa.

Morfologia eta sintesi kromatikoa: gehigarria, kentzailea eta partitiboa. Errepresentazio

kromatikoak. Kolorearen funtsezko dimentsioak: Tonua (Tonalitatea), Balorea

(Argitasuna) eta Garbitasuna (Saturazioa).



Lanak eta jarduerak:

Kolorearen prozesu fisiko eta pertzepzioaren azterketa.

Kolore, argi eta pigmentu nahasteen izaerak eta ezberdintasunen analisi eta esperimentazioa.

Zirkulu kromatikoaren errepresentazio piktoriko “eraginkor eta kontrolatua” (12-24 kolore bitartean) bere funtsezko koloreetan eta Tonalitate, Argitasun eta Saturazio modulazioekin.



Gaitasunak:

1. E, 2. E, 3. E, 1. Z, 2. Z, 3. Z, 4. Z.



2. GAIA:

Kolorearen sintaxi eta dinamika. Harmonia eta kontraste kromatikoak. Egitura eta interakzio kromatikoak. Nahaste eta printzipio harmonikoak. Lekuko kolorea, tonuzkoa, atmosferakoa, isla. Ehundura kromatikoa.



Lanak eta jarduerak :

Adierazgarritasun baloraziorako konposizio piktorikoen aukera harmoniatsuen garapen esperimentala.

Programatutako praktiketan erabiltzeko, prozedura piktorikoen analisi eta esperimentazioa.



Gaitasunak:

1. E, 2. E, 3. E, 1. Z, 2. Z, 3. Z, 4. Z.



3. GAIA:

Material eta prozedura piktorikoak eta haien aprobetxamendu eta garapena proiektu plastikoetan. Lan piktorikoaren konposizio eta antolaketa plastikoa.

Konposizio piktorikoaren forma eta harmonizatze irizpideak. Koloreen Psikologia eta Sinbologia. Zentzu kromatikoaren Garapena eta Historia.



Lanak eta jarduerak :

Mintzaira piktoriko eta eremu grafiko ezberdinetan konposizio aukeren garapen esperimentala.

Konposizio piktorikoetan aukera semantiko, adierazkor eta sinbolikoen garapen esperimentala.

Programatutako praktiketan erabiltzeko, prozedura piktorikoen analisi eta esperimentazioa.



Gaitasunak:

1. E, 2. E, 3. E, I. Z, 2. Z, 3. Z, 4.Z.



4. GAIA:

Errealitatea eta haren errepresentazioa. Kolorea eta espazio plastiko eta espazio naturalaren errepresentazioa. Argi-iluna eta sakontasunaren klabeak. Forma eta espazio baloreen errepresentazioan prozedura eta teknika piktorikoak.



Lanak eta jarduerak :

Kolorea eta bere modulazioa. Garapen esperimentala espazio naturalaren adierazpenean.

Lengoaia piktoriko modernoen analisi eta garapen esperimentala.



Gaitasunak:

1. E, 2. E, 3. E, 4. E, 1. Z, 2. Z, 3. Z, 4. Z.



5. GAIA:

Egungo pintura eta prozedurak. Egungo lengoaia eta prozeduretan oinarritutako esperientzia piktorikoen garapen eta eboluzioa.



Lanak eta jarduerak :

Egungo prozedura eta materialen adierazpen aukeren garapen esperimentala.



Gaitasunak:

1. E, 2. E, 3. E, 4. E, 1. Z, 2. Z, 3. Z, 4. Z.

MetodologiaToggle Navigation

Mintegiak (0,5 ordu/aste x 30 aste -irakaskuntza markoak dioen bezala. Ez du ekintza askotarako beta ematen): ikasle kopuru txikiarekin egingo dugu lan. Irakaskuntza mota honek ikasleen curriculum zorrotzean eduki eta abileziak eransteko banakako prozesuan laguntzea errazten du. Lanen emaitzak elkarrekin komentatu, ikasturtearen dinamikan sortutako problematikak eztabaidatu, agindutako lanen inguruan talde txikietan eztabaidak izan eta lan prozesuei buruzko ondorioak ekartzeko espazio egokiak izango dira.



Tailerrak (2,5 ordu/aste x 30 aste - irakaskuntza markoak dioen bezala): Modulu bakoitza hastean kasu bakoitzari dagozkion funtsezko kontzeptu teorikoak azalduko dira, egin beharreko lanak aurkeztu eta ikasleen zalantzak argituko dira. Behin lan modulua aurkeztuta, ikasle bakoitzak proposatutako problematikarekiko lanaren doitasunaren inguruan orientatuko dion irakaslearen presentzian modu pertsonalean egingo du lan, zalantzak edo zailtasun pertsonalak argituz. Tailerretan ikasleek egindako lanak jarraikako saioetan zehar luzatzen dira. Proposamen bakoitza lantzen den artean, lanaren aurrean edo/eta lanak amaitzean, ondorioen saio batean, bakarka zein taldean, eztabaidarako eta lanei buruzko ekarpenetarako aldiak izango dira.



Tutoretzak (6 ordu/aste x 30 aste - irakaskuntza markoak dioen bezala): Ikasleei agindutako gelatik kanpoko lanorduetako emaitzak kontsultatu eta egiaztatzeko laguntza eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzeko dira. Analisia, informazio bilketa eta proiektu edo/eta dosierren egoerari buruzkoak tutoretzen eremuan kontsultatzen dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 80

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Kurtsoa erabat hezigarria den ebaluaketa jarraian oinarritzen da. Ikasturtean zehar, ariketak egin eta gero, bere ikasketa prozesuaren bilakaera jakinaraziko zaio ikaslegoari eta bere emaitzen hobekuntzari buruzko informazioa eta orientazioak emango zaizkio. Ohiko deialdian agertuko dena ebaluaketa jarraiaren kalifikazioa da. Ikasgaiaren gaitasun bakoitzeko, hala nola burututako banakako nahiz taldeko jarduera eta ataza guztien garapenean, ebaluaketa irizpideak honako hauek izango dira:

- Emandako erantzunen zuzentasuna eta egokitasuna.

- Garapen kontzeptualaren argitasuna.

- Arrazoitze egokia eta argudiatze eta interpretatze zuzenak.

- Lanaren originaltasuna, kreatibotasuna eta bitarteko expresiboen aberastasuna eta kontrola.

- "Eraginkortasun" estetikoa.

Horiek guztiak, gaikako bloke bakoitzean lortutako formakuntza helburuen (kontzeptualak nahiz esperimentalak) barneratze mailaren ebaluaketa kritiko eta partehartzailea erdiestekotan.



Ebaluaketa jarraiari uko egiten dioten ikasleek azken azterketara aurkeztu ahal izango dira behean azaltzen den prozedura jarraituz. Proba honek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu, eta biak gainditu beharko dira bien arteko batezbestekoa atera ahal izateko, alde teorikoak gutxi gorabehera %20koa eta alde praktikoak %80ko balioa izango dutelarik eta esleitutako irakasle bakoitzak neurtuko dituelarik. Azken proba honetara ikasleak praktika ezberdinen osagarria aurkeztu beharko du, ikasgaiaren izaera eta edukia direla eta, dagokion ikasgai-taldean garatutako eta emandako egitarauaren bere ulerpen maila eta ikasgaiaren gainditzea egiaztatzeko balioko dutenak.



Ebaluaketa jarraia sistemari uko egiteari dagokionean:

Ikaslegoak eskubidea du azken ebaluaketa sistemaren bidez ebaluatua izateko. Horretarako bere taldeko irakasleari ebaluaketa jarraia sistemari uko egitea idatziz aurkeztu beharko dio; hori egiteko 9 asteko epea izango du lauhilekoko ikasgaien kasuan eta 18 astekoa urte osokoetan, beti ere lauhilekoaren hasieran edo ikasturteko hasieran zenbatzen hasita hurrenez hurren (II kap., 3. Art.)



Deialdiari uko egitea:

Ikasleek ebaluaketa jarraiari uko egin ahal diezaiokete irakaskuntz epea bukatu baino lehen gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin idazki bat aurkezten badiote ikasgaiaren irakasle arduradunari, “ez aurkeztua” kalifikazioa edukiko dutelarik ohiko deialdian. Azken ebaluaketa sistemetan ikaslearen ez aurkezte hutsak deialdiari uko egitea eta “ez aurkeztua” kalifikazioa ekarriko du (12. art)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Deialdi honen azken ebaluaketarako proba bat egin beharko da. Proba honek zati teoriko bat eta zati praktiko bat izango ditu, eta biak gainditu beharko dira bien arteko batezbestekoa atera ahal izateko, alde teorikoak gutxi gorabehera %20koa eta alde praktikoak %80ko balioa izango dutelarik eta esleitutako irakasle bakoitzak edo epaimahaiak neurtuko dituelarik. Azken proba honetara ikasleak praktika ezberdinen osagarria aurkeztu beharko du, ikasgaiaren izaera eta edukia direla eta, dagokion ikasgai-taldean garatutako eta emandako egitarauaren bere ulerpen maila eta ikasgaiaren gainditzea egiaztatzeko balioko dutenak.



Ebaluaketa sistemari uko egiteari dagokionean:

Nahikoa izango da ikaslea proba horretara ez aurkeztea “ez aurkeztu” gisa ebaluatua izateko eta uko egitea automatikoa izateko (12. art).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Olioak eta akrilikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARHEIM, R. Arte y percepción visual. Alianza Ed., Madrid,1979.

FABRIS-GERMANI. Color, proyecto y estética en las artes gráficas. D.Bosco,B.,1973.

DERIBERÉ, M. El color en las actividades humanas. Tecnos, Madrid, 1964.

DOERNER, M. Los materiales de la pintura y su empleo en el arte. Reverte, 8.,1975.

GERRITSEN, F. Color, Blume, Barcelona,1976.

HAYES, C. Guía completa de pintura y dibujo. Blume, Barcelona. 1980.

JENNIGS, S. Manual del color para el artista. Blume. Barcelona.

KUPPERS, H. Fundamentos de la teoría de los colores. G.Gili. Barcelona., 1980.

MAIER, M. Procesos elementales de proyección y configuración. G. Gili Barcelona,

MORENO, T. El color, Historia teoría y aplicaciones. Ariel, Barcelona, 1996.

TRUAN LAKA, M., Introducción a la Pintura a través del Color, S.E. UPV-EHU, Bilbao,2013







Gehiago sakontzeko bibliografia

A.A.V.V. Manual del artista, equipo, materiales y técnicas. Blume, Barcelona, 1982.
El gran libro del Color. Blume, Barcelona 1982.
La práctica de la pintura. G.Gili. Barcelona, 1978.
ALBERS, J. La interacción del color. Alianza ed., Madrid,1979.
ARGAN, J.C. El arte moderno. Akal, Madrid, 1991.
BERGER, R. Bl conocimiento de la pintura, 3 vols. Noguer, Barcelona,1979.
BERMEJO PIZARRO, S.G. Código Forma/Color. Oriens, Madrid, 1980.
BERRY, S. y MARTIN, J. Diseño y color. Blume, Barcelona, 1994.
BRUSATIN,M. Historia de los colores. Paidós estética. Barcelona 1987.
GARAU, A. Las armonías del color. Paidós, Barcelona, 1982.
GONZÁLEZ CUASANTE, J.M., et alt., Introducción al Color, Akal, Madrid, 2005.
ITTEN, J. Couleur. Dessain et Tolra. Paris,I97l.
KOBAYASHI, S. Color. Image Scale. Kodansha, 1991.
LUSCHER,M. Test de los colores. Paidós. Buenos Aires 1974,(reed. Barcelona 1986.)
MARX, ELLEN. Les contrastes de la couleur. Dessain et Tolra, París,19J2.
PAWLIK, J. Teoría del Color. Paidós, (Colección Estética, n'23) Barcelona, 1996.
PEDROLA, A. Materiales, procedimientos y técnicas pictóricas. Ariel, Barcelona, 1998.
RANDILLAC, B. Ver y comprender la pintura. Ed. Del Prado, Madrid 1992.
SANZ, J.C. El lenguaje del color. Blume, Barcelona, 1985'
Et libro del Color. Alianza (bolsillo), Madrid, 1993.
SUREDA, J La trama de lo moderno. Akal/Arte y estética. Madrid, 1987.
VALERY.H.EI Gran libro del Color. Blume, Barcelona, 1982.
VILLAFAÑE, J. Principios de Teoría General de la Imagen. Pirámide, Madrid, 1996.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GASPAR GARCIA, LETICIA
  • OÑEDERRA ARAMENDI, ISIBENE
  • SAGASTI RUIZ, JANIRE

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 12:00
  • Ekain : 2023-06-14 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:00-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 12:00
  • Ekain : 2023-06-14 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 12:00
  • Ekain : 2023-06-15 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:00-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 12:00
  • Ekain : 2023-06-15 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

03 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

11:00-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-19 08:30
  • Ekain : 2023-06-16 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

03 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-19 08:30
  • Ekain : 2023-06-16 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

04 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

11:00-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

04 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 08:30
  • Ekain : 2023-06-12 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

05 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

11:00-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 08:30
  • Ekain : 2023-06-14 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

05 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 08:30
  • Ekain : 2023-06-14 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

17:45-18:15 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 15:15
  • Ekain : 2023-06-12 15:15

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:15-17:45 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 15:15
  • Ekain : 2023-06-12 15:15

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

14:30-15:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 12:00
  • Ekain : 2023-06-12 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:00-14:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-15 12:00
  • Ekain : 2023-06-12 12:00

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

33 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

18:00-18:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 15:30
  • Ekain : 2023-06-14 15:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

33 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

15:30-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 15:30
  • Ekain : 2023-06-14 15:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

34 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

11:00-11:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

34 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

08:30-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-16 08:30
  • Ekain : 2023-06-13 08:30

Ikasgela(k)

  • MARGOLARITZA GELA 00A6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)