XSLaren edukia

Eskultura Espazioaren Kontzeptuak26889

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26889

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Izenburuak berak dioen moduan, Eskultura Espazioaren Kontzeptuak irakasgai teoriko-praktikoaren helburua, espazioa kontzeptu gisa sakondu eta arte praktika bat aurrera eramatea da, alegia, bere esperimentazioan eta erabileran Espazioa baita oinarrizko ideia Eskulturaren jarduera historikoan, modernoan zein postmodernoan.



Praxi honek kontuan izango ditu gizakiaren espazioarekiko funtsezko erlazioak, besteak beste:hartu-eman topologikoak, bitalak, gizarteratzekoak, gogoetazkoak, eragileak eta sortzaileak, beti ere, eskulturaren jakintza eta egiteko moduen bitartez, bere aspektu estruktural eta teknikoetan arreta jarriz.



Ondorioz, iraskasgai honen garapenerako beharrezkoa izango da gogoan izatea banatu ezinak diren bi alde: materia-espazioan ekintzaren bitartez jazotako jakintza ekoizpena eta Artearen eginbeharrean betidanik ardura izan dena, beste gai batzuetatik igorritako espazioarekiko hausnarketa eta esperientziak.



Irakasgai hau Eskultura: testuinguruak eta tokiak delako minorraren osagaia da eta Arte-ko Graduko diziplina honen enborrezko irakasgaietan, hau da, Eskultura I, Eskultura II eta Eskultura III, egiten den lanaren, sakontzea da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Eskultura eremuaren kontzeptuak irakasgai teoriko-praktikoaren helburua Espazioa-ren kontzeptuan sakontzea da, alegia, bere esperimentazioan eta erabileran, Espazioa baita oinarrizko ideia Eskulturaren jarduera historikoan, modernoan zein postmodernoan. Praxi honek kontuan izaten ditu gizakiaren espazioarekiko funtsezko erlazioak, besteak beste: hartu-eman topologikoak, bitalak, gogoetazkoak, eragileak eta sortzaileak, beti ere, eskulturaren jakintza eta egiteko moduen bitartez, bere aspektu estruktural eta teknikoetan.





IKASLEAK LORTUKO DITUEN GAITASUNAK:



G1. ZEHARKAKOA: Artea jakintza tekniko moduan antzematea

G2. ESPEZIFIKOA: Artista garaikideari gizartearen aldetik eskatzen zaion sormen eginkizunaz eta gauzatutakoaz arduratzea. Konpremezu ahalmena

G8. ZEHARKAKOA: Gertaera artistikoak eta textuinguru sozialen artean ematen diren berezitasunen harremanetaz jabetzea. Bere funtzio eta sentzuak ulertu, ikuspuntu erreflexibo eta kritiko bat izan, bai Arte Historia zein kultura garaikide eta berdintasun balore, diskriminazio kontrako eta pakearen kulturarekikoak.

G10. ESPEZIFIKOA: Ezagupenak transmititu eta arte esparruari dagozkion hezkuntza eta bitartekaritza eginbeharretarako ahalmena izatea ondorengo moduko arloetan:irakaskuntza, museo kudeaketa, erakusketa muntaia, arte kritika, kultur aholkularitza, enpresako sorkuntza eta berrikuntza lan taldetan parte hartzea eta abar.



HELBURUAK:



- Arte teknika indartu

- Sormen gogoa berpiztu

- Experimentazioa sustatu

- Kritika gaitasuna bultzatu

- Lan egiteko modu autonomoa eta antoloera ahalmena bultzatu





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. HELBURUAK:



- Eskultura-espazioa nozioen praktikaren bitartez, eduki, gaitasun eta helburuen arteko formakuntza funtzioa, kontzeptu, lan prosezu eta arte irudikapen teknika desberdinen berezitasunez jabetu.

- Sormen eta arte lanaren izaera experimentala egiaztatu.

- Espazioa eta prosezu sinbolikoen arteko harremanak uztartu ahal izateko kultura eta bereziki arte esparruan, aurkikuntza, ikerketa eta kritika sistematizatu,

- Behar beharrezkoa den norberaren ikasketaren ardura hartzera lagundu.

- Elkarlana eta batez ere lan egiteko modu autonomoa eta antolaera ahalmena bultzatu





1. BLOKE TEMATIKOA: ESPAZIOA ETA OBJEKTUA.

1.GAIA: Espazioaren kontzeptua Artean. ESPAZIO-MASA nozioen bilakaera.

2.GAIA: Espazioa, egitura eta eraikuntza plastikoa.

3. GAIA: Gaia eta egitura.

5.GAIA: Espazioa eta diskurtsoa.

4.GAIA: Objetua eta Gauza. Sortze prozesuan espazio eta materiaren antolatze ondorio desberdinak.



2. BLOKE TEMATIKOA: GAUZA ETA TOKIA.

1.GAIA: Eskulturan, gauza eta espazioa eraikitzearen garrantziaz. Kokapena eta egiturazko zentzua.

2.GAIA: Erdigune kontzeptuaren galera eta mugen gainditzea. Oinarriaren erabileren berpiztea. Oinarria, zorua eta espazioa.

3.GAIA: Erakuste tokia. Hizkuntzen, baliabideen eta euskarri adierazkorren gurutzaketa. Minimal espazioa.

4.GAIA: Espazioa eta tokia. Denbora eta dinamikotasuna. Eszenaratzea.



3. BLOKE TEMATIKOA: ESKULTURA ETA ESPAZIO PUBLIKOA.

1.GAIA: Arte publikoa. Monumentuaren logikaren gainditzea. Eskultura eta memoria: monumentua eta modernitatea.

2.GAIA: Eskultura publikoaren ezaugarriak. Irudikapenaren krisia eta postmodernitatea.

3.GAIA: Eskultura eta hiria: naturaren eraiketa kulturala eta paisaiaren ideiaren eraiketa. Kontextuak, kokapenak eta imaginarioak.

4.GAIA: Hiri dispositiboak. Interbentzioak espazio publikoan. Lurraldetasuna, bitarteak eta eskalak.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaia honen irakaste-ikaste prosezuaren saioetan ZEREGIN PRAKTIKOARI EMANGO ZAIO LEHENTASUNA, hau izanda nozio teorikoak barneratzeko herraminta. Ikasgai honen helburuak eta gaitasunak, teoría eta praktikaren uztarketan eta banakako ikasle lanaren jarraipenean irakaste metodologian eskuratuko dira.

Praxian oinarritutako eginkizun partizipatibo eta zeharkako ezagutza bultzatuko den metodologi honetarako ezinbestekoa izango da ikaslearen konpromezua.



Helburu hauek lortzeko, lan praktikoa gidaria izanda, honako tresnak erabiliko dira:



A)Saio teoriko-dokumentalak:

Aldika, gai, baliabide edo lantzen ari den kontzeptuari lotuta dauden arte lanen irudi, dokumentu edo testu lagungarri aztertuko dira.

B) Bakarkako ariketa plastikoak:

Norberaren lan praktikoaren lagungarri izateko eta irakasgaiaren edukietan azaldutako nozio eta problematikari erantzun plastikoa emateko asmoz, unitate tematiko bakoitzari dagokion zenbait bakarkako ariketa praktiko.

C) Testu irakurketak eta iruzkinak:

Unitate tematiko bakoitzaren hasieran textu sorta bat aurkeztuko dugu. Testu hauek, liburuen atalak, artikuluak eta arte katalogoen izkribuak, estu erlazionatuta daude aztertu nahi diren gai eta kontzeptuekin. Lauhilabetekoaren erdialdean hausnarketa idatzi bat eskatu ahal da.



OHARRAK BEGIRATU (OBSERVACIONES)

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 5
    • Ahozko defentsa (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 25
    • Banakako lanak (%): 35
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

ARGIPENAK:



. Ebaluaketa sistima iraunkorra den neurrian, sortzen ari den astean behingoko zein bukatutakoan, irakasle eta ikaslearen arteko jarraipen eta balorazioa behar beharrezkoa izango da. Proposamenaren helburuak era egoki batez ez betetzekotan, lana derrigorrez errepikatuko da.

. Lan bakoitzak behin behineko kalifikazioa izango du. Kalifikazio guztien bataz-bestekoak, ikasle bakoitzaren garapenak eta klasearekiko jarrerak azken kalifikazioa osatuko dute.

. Kurtso bukaeran, lanez-lan irakasgaia gainditu ez dutenek, lan guztiak berriz aurkeztu eta lauhilabetekoan landutako arte-eskulturako edukien idatzizko froga bat egin beharko dute.



EBALUAKETARI BURUZKO OHARRAK.

Ebaluaketa iraunkorran sartzeko nahitanahiezkoa da ikasgaiaren edukiak gainditzea. Era berean derrigorrezkoa izanda gutxienez kurtsoko 80%-ko ordu presentzialetara etortzea.



EBALUAKETA SISTEMARI UKO EGITEA.

Ikasleak EBALUAKETA BUKAERAKO SISTEMAren bidez ebaluatua izateko eskubidea du. Horretarako, IDATZIZ, EBALUAKETA JARRAIKOR SISTEMARI UKO EGITEAREN NAHIA AURKEZTU behar izango du, 9 asteko epea izanez lauhilabeteko ikasgaietan eta 18 aste urte osokoetan. Epe hori bai lauhilabetekoen zein kurtso osokoen hasieratik kontatuko da.

DEIALDIARI UKO EGITEA.

Euskal Herriko Unibertsitate/EHU-ren araudi orokorrak dioen moduan eta EBALUAKETA IRAUNKOR SISTEMA honen erizpideen arabera, ikasleak eskubidea du EZ AURKEZTU moduan kalifikatzeko ikasgaian. Horretarako, azterketa data baino hilabete bat lehenago, irakasleari zuzendutako IDAZKI BATEN BIDEZ, ikasleak kurtsoko ebaluaketari UKO EGITEKO asmoa azaldu behar du, ostera esandako araudiaren arabera kalifikazioa suspentsoa izango da.



OHARRAK BEGIRATU (OBSERVACIONES)



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZOHIZKO DEIALDIARI BURUZKO OHARRAK



Lehenengo eta behin esan ezohizko deialdiak duten zailtasuna arte eta bereziki eskulturaren helburuak betetzeko (prosezuarekiko, hausnarketa, taldelana eta espazio berarekikoak). Hau kontutan hartuta, aukeztu egiten diren lanak ikasgaiaren eduki-praktikaren baliokideak izan beharko dira.



OHARRAK BEGIRATU (OBSERVACIONES)

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

...

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBRECHT, Hans Joachim

Escultura en el siglo XX. Conciencia del espacio y configuración artística

Barcelona, Blume, 1981.



BADOS, Ángel

Oteiza. Laborategi experimentala.

Jorge Oteiza Fundazio Museoa (FMJO), Alzuza, Navarra, 2008



AUGE, Marc

Los "no lugares". Espacios del anonimato. Una antropología de la sobremodernidad, Barcelona, Gedisa, 1994.



KRAUS, Rosalind

La originalidad de la vanguardia y otros mitos modernos

Madrid, Alianza, 1996.



LACY, Suzanne

Mapping The Terrain. New Genre Public Art

Seattle, Washington, Bay Press, 1995.



MOURE, Gloria

Configuraciones urbanas

Barcelona, Polígrafa, 1994.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AA.VV. Minimal Art, Koldo Mitxelena Kulturgunea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 1996.
AA.VV. ¿Qué es la escultura? Del objeto a la arquitectura, Fundación Cultural Mapfre Vida, Madrid, 2003
AA.VV., MATZNER, F. (ed.) Public Art. A Reader, Ostfildern-Ruit, Germany, Hatje Cantz Verlag, 2004.
AA.VV., Modos de hacer. Arte público, esfera pública y acción directa, Salamanca, Universidad de Salamanca, 2001.
DUQUE, Félix Arte público y espacio político, Madrid, Akal, 2001.
SENIE, Harriet F., Contemporary Public Sculptur. Tradition, transformation and controversy, Nueva York, Oxford, Oxford University Press, 1992.
MADERUELO, Javier, El espacio raptado, Madrid, Mondadori, 1990.
SOBRINO MANZANARES, Mª Luisa, Escultura contemporánea en el espacio público, Madrid, Electa, 1999.
VAN DE VEN, Cornelis, El espacio en arquitectura, Madrid, Cátedra, 1981.

Aldizkariak

Exit Press,
Exit,
Lápiz,
Art Press,
Art Forum,
Art Rewiew,
Arte y Parte,

Web helbideak

www.culturageneral.net/arquitectura
www.arte10.com
www.ifema.es/ferias/arco/default.html
www.guggenheim-bilbao.es
www.gipuzkoa.net/kultura/km/castella/01kmkc.htm
www.macba.cat/controller.php
www.museoprado.mcu.es/prado/html/home.html
www.museoreinasofia.mcu.es/default.htm
www.louvre.fr
www.tate.org.uk
www.moma.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • GARRO LARRAÑAGA, OIHANA
  • LEKERIKABEASKOA GAZTAÑAGA, AMAIA
  • MACARENO RAMOS, JON

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

16:30-17:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 13:30
  • Ekain : 2023-06-14 13:30

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA 00B2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:30-16:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-17 13:30
  • Ekain : 2023-06-14 13:30

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA 00B2 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 10:00
  • Ekain : 2023-06-15 10:00

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:15-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2023-05-18 10:00
  • Ekain : 2023-06-15 10:00

Ikasgela(k)

  • ESKULTURA GELA 0B9 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)