XSLaren edukia

Laborategia A26882

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26882

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

DESKRIBAPENA

Sail ezberdinen arteko ikasgai praktiko-teorikoa, ikaslearen ekimenean oinarritua, honen lan proposamenak garatu asmoz, eta bakoitzaren joerak kontutan hartuz, disziplinazkoak edota trans-disziplinazkoak diren arabera. Ikasgaiaren norabidea, ikasleak bere sortze prozesuaren behaketa egiten ikastera bideratua dago, denboran zehar emango dena, eta gauzatze zehatzen bitartez norbere sortze artistikoaren eremu eraginkor bat agerraraziko duena, beste ikasleekin batera elkarrizketan eta egiaztapenean. Aldi berean, bakarka nahiz taldeka, hausnarketa bat egingo da edonolako prozesu artistikoetan amankomunean diren oinarrizko gaiak eta funtsezko nozioak aztertuz, arte eremu bakoitzean aurkitzen dutelarik agerpen propio bat, artisten arte-lanen eta testuen bidez, eta Artearen Teoria medio.

Ikasgai hau, Hirugarren Kurtsoko Beharrezkoa da. Beste Laborategi guztiekin harremandua. Laugarren Kurtsoko ikasketa bukaerako Projekturuntz abiatua, mailakako sekuentzian. Aurreko Laborategietan ikasleak izandako esperientzia sakontzen eta areagotzen du, iharduera artistiko pertsonalerako tresneriaren erabilpenean komenigarria den jarraitasuna ahalbidetuz. Arte Ederretako egresatuaren profil profesionalak, metodologien, estrategien, lengoaiaen eta tekniken ezagutza on bat eskatzen du, projektu/ekoizpen artistiko ugari bideratzea posible egingo duen lan prozesu bat garatuz.



KONPETENTZIAK

1.Sortze prozesu pertsonalak, ekite artistikoaren gorputz bertan antzematea. Gertakizun artistikoa, "diskurtsoa" baino haratago (edo honantzago) ezartzea: Lengoaiari ihes egiten dioena, arte-lanaren barne eraketak sinbolizatzen du, hots, bere Inmanentziak. Inmanentzia estatutu hau, edonolako agerpen artistikoan bilatzea: kanpoaldeko fenomenu oro, arte-lanak ber-egokitu egingo du, Forma gisa pregnantea bilakatuz.

2.Disziplina artistiko bakoitzean den funtsa, bere aniztasunean eta elkar-eraginean maneiatzen eta artikulatzen ikastea. Aldi berean, arteaz kanpoko bestelako jakintza ezberdinak osoki erabiltzeko gaitasuna eskuratzea, sortze prozesu pertsonalean landu eta garatuko direnak.

3.Artearen jakintza dioguna, jakintza tekniko gisa ulertzea. Jakintza tekniko hau, aurkikuntza pertsonal/erabakitasun material gisa onartzea, soluzio edo erantzun objektiboen multzo izaki, eta hauen erabilpena, egiteko moduen eta agerpen artistikoen pluraltasunean gauzatuz.

4.Arte lanak, ekintza adierazle gisa baietsiko dira, beraien poiesisean sinbolikotasuna ukituko dutelarik. Praxi artistikoan, aurkako mutur dialektikoak gainditzeko gaitasuna eskuratuko da: pentsatu/sentitu (intuizioa), egia/faltsua (fikzioa), erreala/birtuala (egiantza)¿ Aurrez iada ezarririko kategorien dekonstrukzioa sustatuko da, lengoaiaren eta filosofiaren sistemetatik engainuagarriak liratekeenak artearentzat: Identitate autoritario ororen dekonstrukzioak sor ditzazkeen ondorioak aztertuko dira (norabide bakarreko zentzuak deuseztuz), Arteak Errealitatearengan dislokazioak eragiteko ahalmena dela eta.

5.Materialitatea-Egitura-Errepresentazioa: agerpen artistiko orotan, Zentzua lortaraziko duen Egituraren funtzioa balioan jartzea (Osotasun bat antolatzea, bere kabuz eutsiko dena). Sinbolora bidean, Errepresentazioa, gainditu beharreko estadio gisa lantzea: arte-lanak, Errepresentazioak mugatzen duena baino zerbait gehiago errepresentatzen du. Agerpen artistiko ororen Materialitatea, Dispositibo gisa onestea (eratzaile, irudikatzaile, adierazle¿) Subjektua eta Teknika deituak diren puntu berean.

6.Jarrerazko konpromezuaren garapenean aurrera egitea (sentsibilitate estetikorako portaera): kuriositatea, behaketa, atentzioa, irekidura, kritika, erizpidea, eraginkortasuna¿

HELBURUAK

1.Ikaslea, duen artearekiko borondatea medio, bizitzan eratu gabe aurkitzen duenari zentzua eta forma emateko prestatuko da. Hezkuntzaren esperientrziak, igorpen kultural baten magalean, eboluzio eta eraldaketa pertsonal bat sortu behar dizkio.

2.Sortze prozesuan ematen den tentsio didaktikoa barneratu eta bizitzeko gai izango da ikaslea: agertuko diren gora-beherekin eta krisialdiekin elkar-eragina onartuz, hauek lagunduko bait diote hazten, sinesten eta sortzen. Azken emaitzak bezain garrantzitsuak dira norbere grina eta arriskua, esperientziaren ibilbidean jokuan jarriak.

3.Ikaslearen gaitasuna, artistikotasun eta sormen haundiko egoerak landu eta konpondu asmoz subjektuak izango duen autonomian islatuko da, estereotipo bakunak saihetsiz (aldez aurretik gogorturiko ideien, irudien, objektuen eta zentzuen gain bereizketa bat egiteko gaitasuna) eta originaltasuna etengabe berreraikiz (Errealitatearenganako begirada bereiztu gisa).

4.Ikaslea, intelektualki burujabetzeko gai izango da, honela, artearen inguruko teorizazio edo diskurtso bat garatu ahal izateko, bakoitzaren praxia egokitzen den genealogia historiko eta artistikoarekiko kontziente izan dadin.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Edukiak ez daude aurrez legokeen jakintza bat asetzeko zerbitzura, klasean emango den eguneroko jardueran oinarrituriko praxian sortuko bait dituzte bere efektuak. Irakasleak, ikerketa lerro batzu eskainiko ditu, "Jokaera Ardatzak" deitu dugunaren barne: ardatz hauek, ikasketaren modelizazio bat bermatuko dute, bakana/unibertsala binomioaren gurutzean, hau da, amankomunaren eta bakarkakoaren elkar-eraginari eta artikulazioari esker, jakintza bat sortzea eta jasotzea posible izango den punttuan. Beraz, "Jokaera Ardatzak" deitu diegu tresna metodologiko haueri, ikasle bakoitzaren kudeaketa, hauen inguruan ibiliko delarik: klaseko dinamika honekin, ikasle bakoitzaren eskari eta behar guztiak —direnak direla— bilduak eta kontutan hartuak izatea nahi da.



JOKAERA ARDATZAK:

1.ERREPRESENTAEZINA: denboran zehar, Artea, ukiezinak eta ez-fenomenikoak diren kategorien zerrenda luze bat sinbolikoki adierazten saiatu izan da (heriotza, denbora, mina...). Mezuz, irudiz eta semantikaz josirik dagoen emaniko Imaginario kultural batetik abiatuz, pentsamendu, sentimendu eta kezka guzti hauek jasoko diren eraikin sinboliko haundi bat altxatzen joan dira artistak¿ giza adimenaren ekoizpen abstraktuak eta munduaren behaketak sorturiko emaitzak izaki. Emaitza hauek, ez dute errealitatearekiko errepresentazio zuzenik, eta hortaz, Arteak Sinbolo maila batera pasatzen ditu.

2.PULTSIODUNA: errepresentaezinaren kontra, ba dira artistak (edo artista bakoitzean uneak) ez direnak abiatzen ezaguturiko estatutoetatik ezta ere garatu beharreko diskurtsoetatik, aldiz, behar zuzen, inkonziente eta pultsional batek bultzaturik, aurkitzen, isolatzen eta bereak egiten dituzten gauza fenomenikoen eraldaketa prozesu bat martxan jartzen dutenak baizik. Ardatz pultsional honen inguruko kodeetan mugituko lirateke, gairik gabe, argudiorik gabe, ideiarik gabe, mezurik gabe, informaziorik gabe, baina arrazoi edo motibo erreal batekin funtzionatzen duten ikasleak.

3.TESTUINGURUKOA: errepresentaezinaren nahiz pultsiodunaren egoerapean sorturiko lanak, intentzio artistikodun objektu gisa ekoiztu ote diren eztabaidatuko duen inguru batean aurkituko dira, eta baita ere objektuok, aurkituko duten inguru hori eztabaidan jarriko dute. Testuinguruko ardatz hau, Artea, esgiaztatze sistema den barne hortako arte-lanen gertakizunaz eta hausnarketaz arduratuko da: erakusketa baldintzak, ikustera ematen duena, Bestearen begirada¿



Beraz, Edukiek, ikasle bakoitzaren sortze prozesuak direnak direla ere, proposamen/erabaki guztiak bere gain hartu eta denetan presente egotea bermatu beharko dute, egite artistikoaren funtsak garatzea ahalbidetuz. Honetarako, bost EDUKI ARLO prestatu ditugu, unibertsalak eta amankomunak edonolako berezitasunen aurrean (egiturazkoak, ez koiunturazkoak), artearen izaeran organikoak, beti daudelako lantzear eta gori-gorian sortze prozesuaren ikasketa ematen den Artearen Irakaskuntza barneko praxian.



EDUKI ARLOAK:

1.ZERGATIA: irakaslearen nahiz ikaslearen partetik proposamenik egonen ba da ala ez, gaikako lanketa (gaiak erabiltzea) aitzakia besterik ez da: gai baten gainetik zergatia da garrantzitsu.

2.PROJEKTUA: gaika lan egiteari buruz diogunak, projektatzeari buruz ere balio du: lanaren eraikuntza bera atzeratzea suposatzen duen jarrera oro, esperientzia erreala zapuztea eta ikasketa berandutzea da. Lanak ez dira "projektu" bat, lanaren objektu bera baizik.

3.ZENTZUA: prozeduren erabilpen logistikoa baino haratago, sortze prozesuan, Zentzua kinka larrian sar daiteke, gertakizun artistikoa behin-behinekoa bihurtuz. Zentzuaren ezegonkortasun honen arrazoia, ahaleginez eutsiriko elkar-eragiten duten hiru errealitatetik dator: Subjektua-Objektua-Testuingurua.

4.SINBOLOA: objektuaren inmanentzian bertan, honen koherentzia formalean, osotasunezko bere barne egituran, ekoizpen artistikoa adierazgarri bilakatzen duena litzateke; arte-lanaren barne logika honek, Artearen kanpoaldeko eragin oro asimilatzen du, kulturalki jasotako edonolako zeinu, irudi eta mezu, artistikoki eraldatuz, honela, artistikotasunean lege propioz bereak diren osagaitzat hartuz.

5.BALOREA: edonolako egoera pedagogiko batean, ekintza eta ekoizpen artistikoa (objektuaren eraketa sentsiblea), baloreen sustatzailetzat ditugu. Baloreak, Subjektua bere adierazleekin harremantzera bultzatzen duen motibotik hasi, eta Subjektu hau giza taldeko Ethos batekin (Bestearen begirada) artikulatzen duen punturainoko tarte horretan azaldu behar dira.

MetodologiaToggle Navigation

Lehenagoko kurtsoetan LABORATEGIEN izaera definitzen joan den einean, denbora eta intentsitate ezberdindun sei iharduera dituen ikasketa metodologia bat eskaintzen dugu:

¿Lantegi Praktikak: banakako edo taldekako lanekin.

¿Landa Lanak: artsiten estudioak bisitatuz, akademiaz kanpoko ekitaldiak, etab.

¿Klase Teorikoak: ikasgaiek behar dutenaren arabera, eta irakasleen erabakipean banatuak.

¿Seminarioak: testuen, irudien eta bestelako lekuko didaktikoen azalpenak eta hausnarketa.

¿Aurkezpenak eta Amankomuneko Azalpenak: kasuen analisia eta ikerketa (lanak in situ).

¿Idatzizko Lanak: teorikoki jasotakoaren Dossier, Portafolio edo Kuaderno modukoak.



LABORATEGIEN ispiritua dela eta, ikasle lanak, gertakizunak edo ezusteak onartzeari irekirik egongo dira, eraldaketen aurrean malgu agertuz. Irakaslea, ikasketaren koordinatzaile, zuzendari eta laguntzaile izango da: ikerketa lerroak bideratuko ditu, iharduera ereduak eta balore artistikoak non diren seinalatuz. Ikasle bakoitzari, iradokizun, aholku eta zuzenketa multzo bat igorriko dio. Garrantzizkoa izango da ikasleen projektuak "esakizun profesional" gisa kokatzea, eta honek, Fakultatean, edo kanpoan, erakustareto bat edukitzea suposatzen du. Metodologia, ikaslearen lanari egingo zaion jarraipenean oinarritzen da; klaseko lanak artikulatuko du problematika teotiko-praktiko propioa, eta honek, ikaslearen iharduera autonomoa finkatuko duen lan prozesua eragingo du. Ezinbestekoa da LABORATEGIAN biziki parte hartzea, estudio/lantegi haundi batetan bihurtuz, non emaitzak eta ezagutzak elkar-partekatu. Lan metodologia berri honek, ezagutza sortzeko moduen ber-planteaketa bat dakar, ikaslegoak eta irakaslegoak elkar-laguntza giro batean lan egin dezaten. Interesgarria izango da lanen erritmoak ikustea, nola planteatzen den projektuen ikuspena eta kokapena, ekoizpen denborak analizatzea¿ kontziente izanik hezkuntza, ekoizpenarekin eta aurkezpenarekin elkartzen dela, eta ikerkuntza, eztabaidarekin eta elkarrizketarekin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 10
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Emaitzak ebaluatzea ez da helburu bat, Edukiak eta Meodologia hobetzen lagunduko digun bitartekari didaktiko bat baizik: ikaslearen ikasketa ikusgai bilakatzeaz gain, gure hezkuntza estrategien multzoa berreraikitzen lagundu behar digu. Ebaluaketa, jarraia eta kualitatiboa izango da, sortze prozesuko pausoak, azken emaitzak bezain garrantzitsu izaki. Ikasgai esperimentala denez, beharrezkoa izango da ikasleak (bakoitza bere ekimenarekiko konpromezuz) klase guztietara etortzea. Eta sortze prozesuan parte hartu ez duen beste elementu bitartekarik ezingo du ordezkatu emaitza sentsiblea. Lanen aurkezpen egoera oso kontutan hartuko da (objektua/espazioa). Trebeziak ez du izanen garrantzirik, ez da egonen tresneriaren sofistikaziorik, baina erremintak egoki erabiltzea exigituko da. Kurtso bukaeran DOSSIER TEORIKO bat eskatuko da.



Ikasle bakoitzak taldeari zer ematen dion ere baloratuko da, bakoitzaren lana uneoro zuzenki besteengandik aztertua izan daitekeelarik. Lanak, praktikoak zein teorikoak, jarririko epeen barruan aurkeztuko dira, eta honela ez ba da, egin gabeko lantzat hartuko dira, amaierako noten puntuaketa gutxituz.

Noten neurketan jokatuko duten aspektuak:

1.Asistentzia, kurtsoan eraginkor aritzea eta parte hartzea.

2.Lanen aurkezpen puntuala.

3.Garapen ebolutibo pertsonala.



Iharduera moteri buruz:

1.Landa Lanetan, dedikazio sakona, metodologia, sormen haundiko zentzua eta zorroztasuna kontutan hartuko dira.

2.Dossier grafikoetan eta narratiboetan, espazioaren bi dimentsiozko irudikapena eta diskurtso artistikoa, poetikoa, artikulatzeko eta formalizatzeko gaitasuna baloratuko da.

3.Lan artistikoetan, kualitate plastikoak eta ikusmenezkoak balioztatuko dira, eta materialekin, teknikarekin eta prozedurekin erlazionaturiko aspektu oro.

4-Lan Teorikoa: zentzuzko artxibo baten eraketara bideraturiko dokumentazioaren lorpenerako eta gestiorako gaitasuna baloratuko da.



Deialdiari uko egiteari buruz:

1.- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken  kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa,  deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ez da izanen beharrezko materialik, egoera pedagogiko trans-disziplinar batean egongo bait gara, hots, azpiegitura aldakorra izango duen baldintzapean: honek, ikasle bakoitzaren gestioari aurre egiteko, medioen multzo zabal baten ekarpena exigitzen duelarik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Dorfles, Gillo. EL INTERVALO PERDIDO. Lumen, 1984.

2. Focillon, Henri. LA VIDA DE LAS FORMAS Y ELOGIO DE LA MANO. Xarait Ediciones, 1983.

3. Gádamer, Hans-Georg. LA ACTUALIDAD DE LO BELLO. Paidós.

4. Krauss, Rosalind E. LA ORIGINALIDAD DE LA VANGUARDIA. Alianza, 1996.

5. Levi-Srtauss, Claude. EL PENSAMIENTO SALVAJE. Fondo de Cultura Económica, 1994.

6. Ortega y Gasset, José. La Desumanización del Arte y otros Ensayos de Estética. REVISTA DE OCCIDENTE, Alianza Editorial, 1998.

7. Oteiza, Jorge. LEY DE LOS CAMBIOS. Ediciones Tristan-Deche Arte Contemporaneo.

8. Pessoa, Fernando. SOBRE LITERATURA Y ARTE. Alianza Editorial 1987.

9. Pirson, J. François. LA ESTRUCTURA Y EL OBJETO. Promociones y Publicaciones Universitarias, 1988.



Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Barthes, Roland. LO OBVIO Y LO OBTUSO. Ediciones Paidós, 1986.
2. Bozal, Valeriano. MÍMESIS: LAS IMÁGENES Y LAS COSAS. La balsa de la Medusa, Visor, 1987.
3. De Paz, Alfredo. LA CRÍTICA SOCIAL DEL ARTE. Gustavo Gili, 1976.
4. Deleuze, Gilles ¿ Guattari, Félix. ¿QUÉ ES FILOSOFÍA? Anagrama1997.
5. Derrida, Jaques. LA DECONSTRUCCIÓN EN LAS FRONTERAS DE LA FILOSOFÍA. Ediciones Paidós, 2001.
6. Enaudeau, Corinne. LA PARADOJA DE LA REPRESENTACIÓN. Paidós, 1999.
7. Jiménez, José. IMAGENES DEL HOMBRE. FUNDAMENTOS DE ESTETICA. Tecnos, 1986.
8. Kristeva, Julia. EL LENGUAJE, ESE DESCONOCIDO. Fundamentos, 1999.
9. Lyotard, Jean-François. El imaginario posmoderno y la cuestión del otro en el pensamiento y la arquitectura. PENSAR-COMPONER/CONSTRUIR-HABITAR. Arteleku, 1993.
10. Pardo, José Luis. SOBRE LOS ESPACIOS. PINTAR, ESCRIBIR, PENSAR. Ediciones del Serbal, 1991.
11. Paris, Diana. JULIA KRISTEVA Y LA GRAMÁTICA DE LA SUBJETIVIDAD. Editorial Campo de Ideas, 2003.
12. Rosset, Clément. LO REAL. Pre-Textos, 2004.
13. Rubert de Ventós, Xavier. TEORÍA DE LA SENSIBILIDAD. Península, 1988.
14. Virilio, Paul. LA MÁQUINA DE VISIÓN. Cátedra, 1989.

Web helbideak

http://a.desk.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ARRAZOLA-OÑATE TOJAL, MARIA ROSARIO
  • GARRO LARRAÑAGA, OIHANA
  • RODRIGUEZ BORNAETXEA, ARTURO

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:15
  • Ekain : 2024-06-14 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:45 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:15
  • Ekain : 2024-06-14 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:00 (1)

11:15-12:45 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-12 11:15
  • Ekain : 2024-06-14 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:45-13:45 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:15
  • Ekain : 2024-06-10 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:15
  • Ekain : 2024-06-10 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:15-12:45 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 11:15
  • Ekain : 2024-06-10 11:15

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-11 15:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-11 15:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-18:30 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 15:30
  • Ekain : 2024-06-11 15:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

32 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-15:30 (1)

14:30-15:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 13:30
  • Ekain : 2024-06-11 13:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

32 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

13:00-14:30 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-09 13:30
  • Ekain : 2024-06-11 13:30

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:15-10:45 (1)

10:15-10:45 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:45
  • Ekain : 2024-06-10 08:45

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)

61 Tailerra-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:45-10:15 (1)

08:45-10:15 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:45
  • Ekain : 2024-06-10 08:45

Ikasgela(k)

  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA DOCENCIA 00B5 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)