XSLaren edukia

Grafika Teknologikoa26891

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26891

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Deskribapena

Grafika teknologikoa eremu teknologiko berriek ematen duten ikuspegitik proiektu grafikoak garatzean oinarritzen da. Ikasgai honetan teknologikoa dena hausnarketa eta praktika artistikoaren erdigunea bilakatzen da.

Grafika Teknologikoak sormen prozesuan parte hartzen duten teknika, sistema eta estrategia grafiko guztiak biltzen ditu, bai asmatze edo proiekzio esparruan eta gauzatzea ere, tresna analitikoa bezala dituen gaitasunak edo ahalmena ahaztu gabe.

Grafika teknologikoa beste hainbat eremuekin konektaturik planteatzen da: pintura, ilustrazioa, grabatua, bideoa, diseinu grafikoa, objektuen diseinua, infografia, argazkigintza, eta marrazketa. Gainera, prozedura grafiko digitalak eta euskarri materialak dituzten loturak aztertzen ditu, sentsu zabalean inprimaketako prozesuei arreta berezia eskainiz: inprimaketa digitala, teknika grafikoak, mozketa eta laser grabaketa, ea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak3ºk

C1 Helburu pertsonalak ezagutzea eta lan metodologia zehatzak mugatzea

C2 Praktikaren bitartez esperimentazio artistikoarekin batera doazen sinbolizazioren edo sentsua ematearen oinarrizko eragiketetan trebatzea, hau arte lanean bilakatzeko beharrezkoa izanik.

C3 Gertaera artistikoak eta hauek sortzen diren testuinguru sozialaren artean dagoen erlazioa modu kritikoan ulertzea.

C4. Teknika bakoitzarentzat prozedurazko beharrezko baliabideak erabiltzea: Pinturako, Eskulturako, Irudigintzako, Argazkigintzako, Ikus-entzunezko eta Baliabide Teknologikoko eremuetan propioak diren prozesuak, prozedura eta materialak.

C5. Proiektu artistiko jakintza-alor bakanekoak eta jakintza-alor anitzekoak planteatzeko eta garatzeko gai izatea



Ikasketako Helburuak

Jakintza alor bakaneko edo anitzeko proiektu artistikoak produkzio esperimentalen oinarri bezala, non helburu pertsonalak gauzatu eta lan metodologia bereziak mugatzen diren (Gaitasunak, C3C1, C3C5)

-Inpresio analogiko eta digitala konbinatuz, irudiak edo marrazkiak aukeratzen, eraldatzen eta sortzen ikastea.

-Material eta baliabide analogikoak (inprimaketa, estanpazioa) eta digitalak erabiltzea

- Materialak beren inpresio edo errejistroaren arabera sailkatzea

Eremu artistikozko produkzio artistikoak, non teknika bakoitzarentzako beharrezkoak diren baliabideak erabiliz, sinbolizatu edo sentsua ematen dioten oinarrizko eragiketak sintetizatzea eta gauzatzea: prozesuak, prozedurak, artearen materialak, irudigintza, Pintura, Eskultura, Argazkigintza, Ikus-entzunezkoak eta Dispositibo Teknologikoak. Aurkikuntza pertsonalak, emaitza material objetiboak, sinbolizazioa, sentsua eta irudiak eratzeko garapen metodologikoak eta prozesualak egiteko modu desberdinak agerian jartzen dituztenak (Gaitasunak, C3C2, C3C4)

- Irudiaren teknologien arteko konekzioetan oinarritutako lan sistema pertsonala ezartzen gai izatea.

- Sarrerako eta irteerako ohizko dispositiboen erabilerak ezagutaraztea, baita dagokien programa informatikoak eta erabilera pertsonaletara egokitzea

- Irudiaren euskarri desberdinak (materiala, elektronikoa, digitala) identifikatzea eta manaiatzea, baita birmoldatzea

- Irudiaren izate desberdinak (argia, materia, datua) identifikatzea eta manaiatzea, baita bere birmoldatzea

- Irudiaren egoera edo estatutua (begizkoa, fotolitoa, matrizea) desberdinak identifikatzea eta erabiltzea

- Tonukera jarraia, lerrozkoak eta tramazko irudiak identifikatzea eta erabiltzea, bere birmoldaketa barne.

- Irudiaren tratamoldearen arabera matrize egonkorrak eta ez-egonkorrak bereiztea

- Irudi baten trukaketan eraldaketa faktoreak erlazionatzen jakitea

- Matrize baten burutzean egokiak diren prozesuak ezagutzea eta erabiltzea ; tailazko prozesuak, erliebezkoak, lauak eta iragazkorrak.

- Irudi digitalak eraldatzeko euskarri eta periferiko egokiak ezagutzea eta aukeratzea.

- Mozketako laserrean irudiak eraldatzeko euskarri egokiak ezagutzea eta aukeratzea.

- Euskarri desberdinetan irudiak transferitzea eta produzitzeko edo editatzeko gai izatea

- Irudi analogikoak eta digitalak elkartzea eta hibridatzea

- Testua eta irudia elkartzea eta hibridatzea

- Proiektuaren ebazpenean medioak desberdintzea, aukeratzea eta aurreztea.

Idatzizko adierazi-moldezko, ahozko eta ulermen kritikozko lanak, non gertaera artistikoak eta hauek sortzen diren testuinguru sozialak aztertu, ezagutu eta erlazionatzen diren (Gaitasunak, C3C3)

- Proiektua burutzeko dokumentu eta material egokiak bilatzea, ezagutzea eta aukeratzen jakitea

-Dossier profesionala garatzen ikastea eta argudiatuz klasekideei aurkezteko gai izatea.

-Espazio konkretuetan, barru aldekoetan zein kanpo aldekoetan, proiektuei testuinguru egokia ematen jakitea.

-Ingurune birtualean proiektuari testuinguru egokia ematen jakitea.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gaia. Teknologia grafiko garaikideak

1.1- Esparru gafikoan teknologia berriak digitalen, analogikoen eta hibridoen arteko konekzioak. Infografia, argazkigintza, grabatua, bideo, irudigintza, pintura.



2. Gaia. Proiektua eta medio teknologikoak artea, ilustrazioa eta diseinuko esparruan.

2.1. Prozesuak, faseak eta metodologiak

2.2. Hausnarketa ekintza eta komunikaziorako medio eta euskarri garaikideak



3. Gaia. Grafikoki digitalki prozesatzeko eta harrapatzeko sistema teknologikoak

3.1. Sistema eta dispositibo digitalizatzaileak

3.2. Prozesatzeko programak: bitmap tratamoldea, marrazki bektoriala eta bideoa editatzea



4. Gaia. Grafikoki iraultzeko sistema eta dispositiboak

4.1. Inprimaketako sistemak (neurriak eta euskarriak)

4.2. Grabatuko sistemak eta laser mozketa

4.3. Estanpatzeko sistemak eta transferentzia (offset, serigrafia, fotopolimeroa, ea.)

4.4. Irudien sistemak ez-materialak diren euskarrietan (proiekzioak, bideoa, sarea)

MetodologiaToggle Navigation

Gai teorikoak, ikasgaian inplikaturiko kontuen ikuspegi panoramikoen inguruan arituko diren sesioetan aurkeztuko dira. Teknologia desberdinen inguruko gaiak orokorrean landuko dira, teknika eta prozedura guztiak ez dira modu zehatz batean ikasiko. Era honetan, tekniken ikasketan eta aplikazio handiago bat lortuko nahi da, gaur egun eskura dagoen ezagupen zabala oinarri bezala izanik. Era berean prozeduren gaineko gehiegi finkatzea eragotzi nahi da, pertsonalizaturiko prozedurak eskuratzean eta ikerketan sakontzeko.



Klase praktikoak ariketa praktiko puntualak egi eta proiektu pertsonalak garatu eta burutzeko erabili ahal izango dira. Proiektu pertsonalerako honako pausuak proposatzen dira: hausnarketa, materialen bilketa, aurre proposamen eta irudiak egitea.

Era berean, aplikatu nahi diren tekniken ikerketa praktikoa eta eskuragarri dauden medio teknikoen erabilerari buruzkoa. Bigarren fase batean, bideragarritasun teknikoa, sormen interesa eta grafikoa edo produkziozkoa ezarri ondoren, proiektua garatuko da.



Klase teorikoetan ppt aurkezpenak eta bestelako baliabideak erabiliko dira. Gai bakoitzarentzat kontsultarako ikusentzunezko materiala, bibliografia eta web orrialdeak eskura izango dira



Lanerako taldeak, bai POI ekintzetarako bai praktiketarako, lauhilekoaren hasieran eratuko dira eta kurtsoan zehar mantenduko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Proiektu pertsonala, asitentzia eta parte hartzea, dossierra, ahozko aurkezpena. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAKETA SISTEMA

-Asistentzia, parte hartzea 5%

-Bakarkako praktikak burutzea (ariketak edo problemak)20%

-Taldeko lana 20%

-Proiektuaren garapena 40%

-Dossierra garatzea eta ahozko aurkezpena 15%



Ebaluaketa jarraia izango da. Ebaluaketarako parametro nagusiak honako hauek dira:

-Ikasgaian azaldutako elkar ekintzetan parte hartzea. Ikasgaian aktiboki parte hartzea eta lankide aritzea.

-Ariketa eta praktiken kalitate teknikoa. Egitean emaitza egokia eta originala gauzatzea

-Proiektuaren kalitatea eta interesa:

.Kalitate artistikoa: dentsitatea, sorkuntza, konekzioak, argudioak.

.Kalitate teknikoa: zabalera, aniztasuna, medioaren ezagupena, konplexutasuna.

Argibideak

Ebaluaketa jarraia izango da. POI erako ekintzak azken notaren %20 suposatzen du; ariketa hauetako batzuk bakarka eta beste batzuk taldeka ebaluatu daitezke. Ikaslearen gidan ekintzen zehaztasunak adierazten dira. Praktikei beste %20 dagokie. Azkenik taldeko lana ez zuzenki ebaluatuko da, taldeko ekintzei zuzenketen faktorea aplikatuko zaielarik. Ikasturtearen hasieran ikasleen esku ebaluaketa prozesuaren informazio zehatza jarriko da.



Deialdiari uko egitea

Deialdiari uko egiteko, ikasleak idatzia aurkeztu beharko dio irakasgaiko ardura daukan irakasleari azterketa egiteko data ofiziala baino hilabete lehenago.”

Ebaluazio sistemari uko egitea



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasturtean zehar burututako ariketa praktikoak zein teorikoak aurkeztu beharko dira

Proiektu pertsonala aurkeztea

Dosierra garatzea eta burututako lan guztiaren ahozko aurkezpena egitea

Ebaluaziorako erabiliko diren parametro nagusiak honako hauek izango dira:

- Praktiken eta ariketen kalitate teknikoa. Ongi burutzea eta originaltasuna.

- Proiektuaren kalitatea:

Kalitate artistikoak: sakontasuna, gaitasun sortzaileak, loturak, argudiatzeko gaitasunak

Kalitate teknikoa: zabalera, aniztasuna, medioen ezagupena, zailtasuna.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Izatekotan irakasleak ikasgaiaren hasieran aipatuko luke.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BREA, J.L. La era postmedia. Salamanca: CASA, 2002. 162 p. ISBN: 84-95719-05-3

ELLIOT, P. Comtemporary art in Print. London: Booth-Clibborn. 2001.

978-84-614-7535-3

ESTRADA, S. Basic Promo. Barcelona: Index Book, 2012. 309 p. ISBN: 978-84-92643-90-5

MANOVICH. L. El lenguaje de los nuevos medios de comunicación. Barcelona: Paidós. 2005. 432 p. ISBN: 9788449317699

SHANKEN, E. Art and Electronic Media. London: Phaidon Press, 2009. 304 p. ISBN 978-0-7148-4782-5

TALA, A. Installations & Experimental Printmaking. London: A&C Black Publishers, 2009. 112 p. ISBN: 978-07136-8807-8

WHALE, G. & BARFIELD, N. Digital Printmaking. London: A&C Black Publishers, 2001. 128 p. ISBN: 0-7136-5035-4

Gehiago sakontzeko bibliografia

Izatekotan irakasleak ikasgaiaren hasieran aipatuko luke.

Aldizkariak

Izatekotan irakasleak ikasgaiaren hasieran aipatuko luke.

Web helbideak

www.gusgsm.com
www.manovich.net
www.printeresting.org
www.vectoralia.com
http://beliomagazine.com
http://etudesphotographiques.revues.org/index.html
http://www.infosthetics.com
http://netescopio.meiac.es/index.php
http://ubu.com
http://esteticayteoriadelasartes.org/paginas/materiales

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALVAREZ GAINZA, IZASKUN
  • JODRA LLORENTE, SUSANA
  • REQUEJO MEZO, UNAI

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 09:00
  • Ekain : 2024-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 09:00
  • Ekain : 2024-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

09:00-12:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-24 09:00
  • Ekain : 2024-06-14 09:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

17:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-22 14:00
  • Ekain : 2024-06-12 14:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

02 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

14:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-22 14:00
  • Ekain : 2024-06-12 14:00

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-22 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-22 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-32

08:30-10:00 (1)

08:30-10:00 (2)

Irakasleak

Azterketa

  • Maiatz : 2024-05-22 08:30
  • Ekain : 2024-06-12 09:30

Ikasgela(k)

  • AULA DIBUJO 00C4 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (1)
  • AULA GRABADO 1H6 - ARTE EDERREN FAKULTATEA (2)