XSLaren edukia

Denboran Oinarritutako Arte Medioak 26900

Ikastegia
Arte Ederren Fakultatea
Titulazioa
Arteko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26900

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Mintegia1522.5
Tailerra4567.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IKASGAI HONETAN ANIMAZIOGINTZA DA LANTEZ DEN ESPARRUA

IKASGAIAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Denboran oinarritutako baliabideak ikasgai teoriko-praktikoa da non irudi mugikorraren nondik norakoak funtsezko gaia da, eta haren muina, fotograma bera arakatu eta tresna moduan hartuta, irudi gelditik irudi mugikorrerako bidea egiten dugun. Horretarako animazio teknikez baliatuko gara, haien aniztasun guztiarekin eta mugimendua sortu ere sortuko dugu.

Gaur egungo animazio bideo zein zinemagintzaren hainbat tresna digital erabilita eta baita ere aurreko mendean bildutako tresna analogikoez baliatuta ere, irudigintza mugikorrarekin esperimentatuko dugu narratibotasunetik abstrakzioraino doan esparruan. Marrazketa paperean zein tableta digitalean, argazki digitalez kamera azpiko animazioa, efektu digitalak eta motion graphiscs direlakoak, guzti horiek eta haien balizko konbinazioak dira gure tresnak. Ikasgaia amaitu eta berehala Gradu amaierako lanari ekingo dio ikasleak eta kontzeptu teorikoak eta praktikoak ondo landuz gero, oso prestatuta ekingo dio lan mardul horri.

Irakasgaiak animazioari lotutako proiektu artistikoen metodoak eta prozesuak aztertzen ditu, eta horiei aurre egiteko metodologia egokiak ezartzen ditu, kontzeptutik hasi eta formalizaziora arte, proiektu kolektiboak nabarmenduz.

Praktika artistikoaren ekoizpena, analisia eta proiektu artistikoaren arteko loturari ematen zaio garrantzia, eta ildo horretan, mugimenduzko irudiak gauzatzea diskurtso-praktikarako eta proiektu artistikoak formalizatzeko tresna dira.



Ikasgai honek animaziogintza garaikidea formalizatzeko tresnak, kontzeptuak eta formatuak hartzen ditu kontuan.



Derrigorrezko jarduerak: Nahitaezkoa da ikasgelan emandako testuak irakurtzea, eta gomendagarria da ezinbesteko oinarrizko bibliografia irakurtzea, bai eta ikasgelan gomendatutako bideoak ikustea ere, irakas-materialaren osagarri gisa.

Bestalde, oso gomendagarria Zinebi eta Animakom bezalako zine jaialdietara joatea, eta baita Guggenheimen eta bestelako galeria zein museoetan egiten diren ikus-entzunezko erakusketak ikustera joatea ere bai. Horretarako eskolaz kanpoko jarduerak antolatuko dira



TESTUINGURUA:



Irakasgai hau Arte Graduaren barruan kokatzen da, non ikusizko, soinuzko eta multimediaren esparruko profesionalak prestatzea planteatzen dugun.



Graduaren Helburu orokorren artean, besteak beste, honako hauek daude:



1.-Ikaslea formatzea artearen diziplinetatik atera diren eta konfigurazio- eta irudikapen-prozeduretan eragina duten oinarriak erabiltzeko.

2.-Artearen historia, teoria eta nozioak eta artisten pentsamendua ezagutzea, haien obren eta testuen bidez.

3.-Artearen jakintza tekniko moduan aitortzea, eta ikasleak gai izan behar du arte-lana sortu, produzitu eta zabaltzeko tresna informatikoak erabiltzeko eta artearen arloko lan-eremuei lotutako materialak, prozedurak, teknologiak eta, oro har, baliabideak erabiltzeko gaituta egotea, Artearen berezko identitate- eta leku-alderdietan moldatzeko.

4.-Zinemagintzaren sistema (plataformak, festibalak, lehiaketak, elkarteak eta beken, diru-laguntzen eta laguntzen esparrua), haren funtzionamendu-mekanismoak eta bertan era profesionalean sartzeko ezagutzea. Egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren inguruko funtzionamendu-moduak eta problematika ezagutzea.

5.-Gertaera artistikoen eta haien gizarte-testuinguruen arteko loturak ezagutzea, eta haien funtzio eta esanahiek artearen historiaren zein kultura garaikidearen inguruko ikuspuntu kritiko bat eta berdintasunaren, diskriminaziorik ezaren eta bakearen kulturaren balioak eskuratzeko duten garrantzia ulertzea.

6.-Ikerketarako eta zalantza kritikorako baliabideak eta sorkuntza-metodologiak eta/edo metodologia zientifikoak erabiltzea, eta bakarka zein taldean erabakiak hartzeko ekimena eta gaitasuna agertzea.



Graduaren orientazioa:



Arte graduak bi alde ditu, teorikoa eta praktikoa. Ikasgai gehienetan, teoriko soilak salbu, bi alderdiak lantzen dira, batetik ikasleari sorkuntzaren alderdi sozial, kultural eta ekonomikoak aztertu ahal izateko tresnak ematen zaizkio eta bestetik arteari lotutako materialak, prozedurak, teknologiak eta, oro har, baliabideak erabiltzeko gaitasunak lantzen dira. Denboran oinarritutako baliabideak izeneko ikasgai honetan ere alde teorikoa lantzen dugu eta bestalde karga praktiko oso handia izaten dugu.

Derrigorrezko ikasgaietan oinarrituta, Arte eta Teknologia I, II eta III delakoak, 4. Mailako ikasgai honetan ikaslea bideogintzaren teknologia ezagutzen du, irudia zen entzunezko alderdietatik bietatik ere, eta konplexuagoak diren eduki kontzeptualak zein praktikoei aurre egiteko gai izaten da.

4. mailan kokatzen den ikasgai honek beste aukerazko batzuekin bat izaten dute ikasleek, eduki aldetik hurbilenak Erregistro eta praktika artistiko performatiboak eta testuinguruak eta Instalazioak eta soinu espazioa dira, guztietan lantzen baitira gai teoriko sorta aurreratua eta esperimentalismo funtsezkoa izaten dutelako oinarri.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak/ Ikasgaia ikastearen emaitzak:



Programan deskribatutako irakasgaiaren gaitasunak honako hauek dira:

Izena Zama



G1.Artegintza (animaziogintza) jakintza tekniko bezala ezagutzea 10.0%

G5.Ikertze eta galdetze errekurtsoak erabiltzen jakitea, eta baita sorkuntza metodologia, erabakigarria dela erakutsiz bakarka zein taldeka. 20.0%

G7.Artearen Historia (animaziogintza), teoria eta oinarrizko nozioak ezagutzea, eta artisten pentsamendua haien testu zein lanen bitartez. 10.0%

G1.Informatikaren baliabide eta lanabesak ezagutu eta erabiltzen jakitea, bai arte sorkuntzan zein ekoizpen zein zabaltze lanetan ere bai.

20.0%





G3. Materialak, prozedurak eta teknologiak erabili ahal izatea, prozesu ezberdinetan eta artegintzaren lan eremuetan trebea izatea. 10.0%



G4.Proiektu artistiko planteatu eta bideratu ahal izatea.30.0%





Laburbilduz: Eskuduntza guzti horiek gaitasuna ematen diete ikasleei gaur egungo praktika artistikoen kontzeptu teorikoak eta praktikoak ulertzeko eta Gradu Amaierako Lanari aurre egin ahal izateko.



Zinemagintza eta animaziogintza garaikideari lotutako praktika artistikoari buruzko azterketa teoriko eta praktikotik abiatuta, eratorritako kontzeptuak jorratuko ditugu: terminologiaren definizioa, proiektu kolektiboen azterketa kritikoa, sorkuntza-formatuak, formalizatzeko edo erakusteko tresna eta lanabesak eta kontzeptualizazioa edo teorizazioa.

Gaitasun horiek Arte graduko konpetentziekin lotuta daude, eta honako hauek balioesten dituzte: lanerako gaitasuna (indibiduala, elkarlanekoa eta kolektiboa), diziplina anitzeko proiektuak (teorikoak, praktikoak zein teoriko-praktikoak) asmatzeko, ekoizteko eta formalizatzeko gaitasuna.

-Bere ezagutzak espezializazio-arloaren antzeko diziplina anitzeko proiektuen kudeaketa- eta produkzio-zereginetan aplikatzeko gai izatea, arreta berezia jarriz teknologia berriak aplikatzera bideratutakoetan.

-Animaziogintza garaikidearen konplexutasuna aztertzeko, baloratzeko eta interpretatzeko gai izatea, baita teknologia berriak eta estrategia performatiboak inplikatuta dauden sormen-proiektu baten berezko alderdi ugariak ere.

-Publiko espezializatu eta orokorren azpiko proiektu eta ideiak eraginkortasunez zabaltzeko eta komunikatzeko gai izatea.



-Ingurune berrietan edo gutxi ezagutzen direnetan banaka eta taldean (diziplina anitzeko taldeak eta diziplina artekoak) lan egiteko gai izatea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gai zerrenda: eduki teoriko-praktikoak.

- Lan esparruaren definizioa: Zinemagintza eta animaziogintza, marrazkia eta marrazki biziduna, pintura eta animazio abstraktua, eskultura eta 3 dimentsioko animaziogintza.

- Mugitzen garen esparru artistikoaren definizioa: teknika anitzen artegintza, ikusi eta entzuten den marrazkia, arte kontzeptuala eta beste arte esparruak zeharka gurutzatzen dituen baliabidea.

- Ariketa analogikoen funtsa. Mugimenduaren errepresentazioa. Fotograma unitate gisa eta fotogramen arteko harremana. Mugimenduaren pertzepzioa.

- Mugimendu motak. Mugimendu leuna eta traketsa, erabilpen esanguratsua. Orriaren ariketa analitikoa.

- Grabitatearen errepresentazioa azelerazio eta dezelerazioak: Pilotaren ariketa. Estilo kontuak eta historian zehar izandako bilakaerak: Europa eta Amerika.

- Aldibereko mugimendua eta espazio hirudimentsionala: Solidoen ariketa.

- Malgutasuna eta filmaketa erritmoak. Uraren portaera anitzak: Uraren ariketa analitikoa. Uraren errepresentazioa Asian.

- Gizakiaren eta animaliak, zenbait portaera. Ariketa analitikoak errotoskopia erabilita.

- Kamera azpiko animaziogintzaren programak eta praktikak: errotoskopiatik abiatuta objektuen animazioa, plastilina eta hondarrezko animazioa.

- Kamera aurreko animaziogintza: light motion, pixilazioa eta arkitektura animazioa.

- Kamera mugimenduak nola irudikatu eta horretarako ditugun baliabide analogiko zein digitalak.

- Motion graphics animazio konplexuak sortzeko eta artegintza esparruan erabiltzeko.

- Pitching for animation. Nola defendatu zure proiektua deialdi baten markoan.

- Animazio proiektuak nola eratu hasierako ideiatik, edizio eta sonorizarioa eta banaketa artean.

- Sareak eta ikus-entzunezko lanen banaketarako tresnak: plataformak .



MetodologiaToggle Navigation



Ikasgaia 4 orduko 15 eskoletan antolatzen da. Eskola bakoitza unitate didaktiko moduan egituratzen da, non arestian aipatutako 15 gaietako bana jorratuko da.

Mugimenduaren errepresentazioa ikasten egiteko eskola teoriko eta praktikoez aparte, eskola bakoitzean maisu handien lanak ikusteko parada izango dugu eta baita munduko animazio estiloen lagin garrantzitsuenak.



12. eskolan ikasleek pitching-a praktikatzeko aukera izango dute eta haien proiektu finala aurkeztu eta defendatu klase osoaren aurrean.

Hortaz, ikasgaiaren metodologia honako formatu hauetan oinarri hartzen du:



- Prozesu eta proiektu artistikoen erreferentzia dokumentalak aztertzea eta kritikatzea

-Ikasgelan garatzeko proposatutako dinamika eta praktika esperimentalak,

-Erreferente metodologiko moduan beste artisten lanak ezagutzea.

-Gai espezifikoak tratatzeko saio bereziak



Ikasgaiko irakasleak ikasleen eskura egongo dira zalantzak argitzeko, erreferentzia eta dokumentazio osagarria emateko eta ikasleen proiektuen tutoretza banaka zein taldean egiteko.



Ikasleek aurrez aurreko denbora osatu beharko dute planteatutako ariketak, lanak eta azken proiektua osatzeko. Horretarako eskolaz kanpoko ordutegian ere ikasgela erabiltzeko aukera izango dute.



Ikaskuntza-estrategiak:

- Eskola magistralak

- Ikaskuntza autonomo gidatua

- Kasuak aztertzea

- Egoerak aztertzea

- Talde-ikaskuntza.

- Proiektuetara bideratutako ikaskuntza



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 5
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio-sistema jarraitua izango da, lanak eta bukaerako proiektu bat ikasturtearen amaieran aurkezteagatik (banakakoa edo taldekoa).



Gelako talde-dinamikak ebaluatuko dira eta baita ere bertako lanak, banakakoak zein kolektiboak.



Bertaratzea eta parte hartzea funtsezkoak dira ikasturtean irakaskuntza-ikaskuntza prozesua behar bezala garatzeko, eta kontuan hartuko dira ebaluazioan.



Irakasgaia gainditzeko, ikasleek ebaluazio-tresna bakoitzean ezarritako puntuazioaren erdia lortu beharko dute gutxienez.



Ikasleek azken ebaluazioaren sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute, ebaluazio jarraituaren sisteman parte hartu duten edo ez kontuan hartu gabe, betiere araudian adierazitako moduan ebaluazio jarraituari uko egiten badiote. Horietakoren bat ez badago, ezagutzak egiaztatzeko beste modu batzuk zehaztuko dira, ikasleak prestakuntza teoriko praktikoko beharrezko maila duela egiaztatzeko.



Ebaluazio-sistemari uko egitea



Deialdiari uko egiteko, ikasleek idatziz aurkeztu beharko diote ukoa irakasgaiaren ardura duen irakasleari, irakasgaiaren azterketa-data ofiziala baino hilabete lehenago.



Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute. Horretarako, ebaluazio jarraituko sistemari uko egitea idatziz aurkeztu beharko du, eta 9 asteko epea izango du lauhileko irakasgaietarako, eta 18 astekoa urteko ikasgaietarako, lauhileko edo ikasturtearen hasieratik aurrera, hurrenez hurren.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek azken ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatzeko eskubidea izango dute. Horretarako, ebaluazio jarraituko sistemari uko egitea idatziz aurkeztu beharko du, eta 9 asteko epea izango du lauhileko irakasgaietarako, eta 18 astekoa urteko ikasgaietarako, lauhileko edo ikasturtearen hasieratik aurrera, hurrenez hurren.



Ebaluazio ezohikoari dagokionez, ebaluazioa arruntean eskatzen diren ariketa eta lan berdinak eskatuko zaizkio aikasleari, betiere irakaslearen aurrean jakintza maila erakusteko beharrezkoa izango duen azterketarako ordutegi egokia behin jarrita.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaian erabili beharreko materialak honako hauek dira: lehen fasean, zenbait ariketa analitikoren bidez ikasiko dugu; paper gaineko marrazketari dagozkionak izango dira; eta formatuak eta kalitateak zehaztuko dira irakasgaia ematen den lehen egunean. Ondoren ariketak egiteko beharrezkoa denari dagokionez (stop motion animaziorako materialak, 2D animazioa hainbat metodo grafikotan, hala nola software egokia, kamerak eta irudiak grabatzeko gainerako materialak), gure tailerrak eta irakasgaia atxikita dagoen sailak material horiek emango dizkie ikasleei, beharrezkoak diren unean.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bakedano, José Julián. Norman Mclaren obra completa 1932-1985. Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1987.

Bendazzi, Giannalberto. Cartoons. Le cinéma dánimation, 1892-1992. Liana Levi, 1991.

Bendazzi, Giannalberto. Definir la animación – Una Propuesta, 2004.

Cook, Benjamin y Gary Thomas. The animate! Book: rethinking animation. Lux, 2006.

Crafton, Donald. Before Mickey. 1898 – 1928. Chicago: University of Chicago Press Edition, 1993.

De la Rosa, Emilio. “Cine de animación en España”, cap. 29 en Cartoons. 110 años de cine de animación. Ocho y medio, 2003.

De Vries, Tjitte. They Thought It Was a Marvel: Arthur Melbourne-Cooper (1874-1961), Pioneer of Puppet Animation. Pallas Publications, 2009.

Faber, Liz y Helen Walters. Animación ilimitada. Cortometrajes innovadores desde 1940. Ocho y medio, 2004.

Furniss, Maureen. Art in Motion. Animation Aesthetics. John Libbey Publishing, 2007.

Keefer, Cindy y Jaap Guldemod. Oskar Fischinger 1900 – 1967. Experiments in Cinematic Abstraction. Thames & Hudson, 2013.

Reynaud, Paul. Émile reynaud. Peintre de Films. Cinémathèque Franҫaise, 1945.

Russet, Robert y Cecile Starr. Experimental animation. Origins of a New Art. Da Capo Press, Inc, 1988.

Selby, Andrew. Animación - Nuevos proyectos y procesos creativos. Parramón Ediciones, 2009.

Rondolino, Gianni. Storia del cinema d'animazione. Giulio Einaudi editore,1974.

Sifianos, George. Esthétique du cinema dánimation. Editions Cerf – Corlet, 2012.

Wiedemann, Julius. Animation now! Taschen, 2007

Whitney, John. Digital Harmony. On the Complementarity of Music and Visual Art. Mcgraw – Hill. Inc., 1980.

Wells, Paul. Understanding Animation. Routledge, 1988.

Wells, Paul. The Fundamentals of Animation. AVA Publishing, 2006.

Zinman, Gregory. Making Images Move: Handmade Cinema and the Other Arts. University of California Press, 2020.





Webgune interesgarriak



Animatzaile independienteak:

http://www.acmefilmworks.com/

http://www.acmefilmworks.com/directors



Nacional Film Board Canada:

https://www.nfb.ca/animation/

https://www.nfb.ca/directors/



Musica bisual (webs, timeline, etc.):

http://www.centerforvisualmusic.org/

https://rhythmiclight.com/videos/

https://rhythmiclight.com/timeline/

https://rhythmiclight.com/websites/



kamerarik gabeko zinea:

https://handmadecinema.com/?v=full



Animazo abstraktoa:

https://www.puntoyrayafestival.com/es/

http://www.iotacenter.org/



TimeLapse eta Hiperlapse:

http://www.robwhitworth.co.uk/index.html

http://timelapses.tv/timelapse-en-la-red/

https://vimeo.com/mindrelic





Stop Motion, Pixilazioa, etab.:

http://animationhome.net/works/

http://www.acmefilmworks.com/directors/yuval-and-merav-nathan/ https://vimeo.com/user5863896

https://pesfilm.com/



Arte mugimenduan (Award Winners):

https://artanimated.org/



Animazio esperimentala:

http://www.edgeofframe.co.uk/

http://www.animateonline.org/



Publikazio eta Aldizkariak:

https://conadeanimacion.upv.es/

https://www.awn.com/ http://www.asifa.net/news/category/magazine-articles http://www.stopmotionmagazine.com/



Software 2D Animazioa:

https://opentoonz.github.io/es/indexhtml

https://www.pencil2d.org/

https://krita.org/es/

(Bideo esportazio Codec-ak: Krita eta OpenToonz): https://opentoonz.readthedocs.io/es/latest/using_ffmpeg_with_opentoonz.html https://www.ffmpeg.org/download.html



Software 3D Animazioa:

https://www.blender.org/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • OÑEDERRA AGIRRE, AITOR
  • OÑEDERRA ARAMENDI, ISIBENE
  • VICARIO CALVO, BEGOÑA

TaldeakToggle Navigation

01 Mintegia-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-16:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • Labotario animación - . (1)

01 Mintegia-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • Labotario animación - . (1)

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • Labotario animación - . (1)

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:00-09:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • AC20 Aula teórica 2 - . (1)

31 Mintegia-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-10:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • AC20 Aula teórica 2 - . (1)

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 08:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • AC20 Aula teórica 2 - . (1)

61 Mintegia-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 10:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • AC20 Aula teórica 2 - . (1)

61 Tailerra-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:15-14:15 (1)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2024-01-08 10:00
  • Ekain : 2024-06-10 10:00

Ikasgela(k)

  • AC20 Aula teórica 2 - . (1)