XSLaren edukia

Irakasleak

ANDONI RAMIREZ GARCIA

Ezagutza arloa
Mikrobiologia
Saila
Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
andoni.ramirez@ehu.eus

Andoni Ramirez-Garcia UPV/EHUko Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia saileko irakasle titularra da eta bertan doktoregoa jaso zuen 2009an Bikain Cum laude izanik. Bioteknologiako Graduko Batzordeko kidea ere bada 2. Mailako koordinatzaile gisa.



Bere ikerketa lerroak immunologia eta mikrobiologiari buruzkoak dira, ostalari-patogenoen elkarreraginak eta onddo patogenoen birulentzia faktoreak, hain zuzen ere.



Azken 5 urteetan 15 artikulu baino gehiago argitaratu ditu, gehienak Q1. Gainera, 100 komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu kongresuetara, horietako zenbait hizlari gonbidatu gisa. Gainera, hiru patente eta ikerketa proiektu ugari lortu ditu.



Hiru doktorego tesi zuzendu ditu, horietako bat doktorego sari berezia jasoz, eta master eta graduko amaierako lan ugari ere bai. Gaur egun, beste lau doktoregai zuzentzen ditu.



Hurrengo kongresuetako batzorde antolatzaileetako kidea izan zen: Congreso Nacional de Micología (Bilbao, 2014), International Society for Human and Animal Mycology-k antolatutako (ISHAM) Scedosporium generoko onddoek egindako infekzioei buruzko Workshopa (Bilbao, 2016) eta Mikrobiogune: 1st Basque Microbiology meeting (Bilbao, 2018).



Nazioarteko aldizkarien ebaluatzailea izan ohi da eta doktorego tesien eta master eta graduko proiektuen epaimahaian egon ohi da. Sociedad Española de Microbiología (SEM), Asociación Española de Micología (AEM) eta ISHAM elkarteen kidea da.