XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE RAMON AIARTZA AZURTZA

Ezagutza arloa
Zoologia
Saila
Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
joxerra.aihartza@ehu.eus

Biologian Lizentziatua (1989) eta Doktorea (2001) UPV/EHUn. Euskarazko irakaslea (1979-1985). Ikerketa arduraduna S.A.T. Bolaleku-n (1989-1990). Gidoilaria eta mendi-biologoa Videonor S. A.-n (1992). Zoologiako irakasle asoziatua (1993-2008) eta irakasle agregatua (2008-gaur arte) UPV/EHUko Zoologia eta Animali Zelulen Biologia sailean. Bertan irakasgai nagusiak honakoak izan ditu: Ornogabeen Zoologia (gehipena), Ornodunen Zoologia eta Zoologia Orokorra, Biologiako Lizentziatura eta Gradoan, eta Animali Aniztasuna Ingurune Lehortarretan graduondoko ikastarotan.



Ikergai nagusiak Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa, Zentzumen-Ekologia, eta Kontserbazioaren Biologia ditu, batez ere ugaztunetan, eta partikularki saguzarretan espezializatuta. Landutako teknikak: faunaren laginketarako mendiko metodoak, ultrasoinuen grabazio eta analisia, infragorrizkoabiadura handiko bideoaren grabaketa eta analisia, irrati-telemetria, ekologia molekularreko teknikak, dietaren azterketa morfologiko eta molekularrak, eta modelizazio ekologiko eta espaziala. Jokabidearen Ekologia eta Eboluzioa ikertaldeko kide, eta buru 2018 arte. CNEAIk aitortutako 3 seiurteko ditu, eta orain arte SCI duten 65 artikulu, 6 liburu, 10 liburu atal, eta bestelako zenbait argitalpen plazaratu ditu; 100etik gora komunikazio aurkeztu ditu batzar zientzifikoetan, eta 2017an European Bat Research Symposium-en antolaketa batzordeko zuzendaria izan zen Donostian.