XSLaren edukia

Irakasleak

AMAIA IPARRAGIRRE LETAMENDIA

Ezagutza arloa
Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa
Saila
Matematika
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
amaia.iparragirre@ehu.eus

2016an Matematikan graduatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). 2017an Modelizazioa eta Ikerkuntza Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa masterra amaitu nuen unibertsitate berean.



2018ko urrian Matematika eta Estatistikako Doktorego programan matrikulatu nintzen. 2019ko ekainean UPV/EHU-ko ikertzaileak prestatzeko beka lortu nuen, eta ordutik, Matematika Aplikatua eta Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa sailean ari naiz doktoretza tesia egiten eredu aurresaleen garapenean, diseinu konplexuko laginketetan oinarritutako inkestetatik datozen datuekin lan egitean.