Irakasleak
DAVID LOPEZ JIMENEZ
- Ezagutza arloa
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Saila
- Biokimika eta Biologia Molekularra
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- david.lopezj@ehu.eus

UPV/EHUko ikerlari eta lan kontratadun bitarteko irakaslea naiz. Biokimika eta Biologia Molekularrean lizentziatua (EHU, 2004) eta doktorea (EHU, 2009) naiz. Nire doktorego-tesia mintzen biofisikaren arloan Biofisika Unitatean egin nuen, Alicia Alonso irakaslearen zuzendaritzapean. 2009 eta 2017 bitarteko urteetan, Laminar Pharmaceuticals enpresan eta Balear Uharteetako Unibertsitatean, doktorego-ondorengo ikerlari aritu nitzen. Torres-Quevedo kontratu lehiakorra eskuratu nuen, eta tumore-kontrako ezaugarri dituzten gantz-azido sintetikoekin konbinatutako nanopartikulak ikertu nituen. Geroago, lipido sintetikoetan oinarritutako terapiak aztertu nituen, minbiziari eta gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko.
2017tik 2021era leuzemia mieloide akutua ikertu zuen Biofisika Institutuan (UPV/EHU-CSIC). Geroago, prostatako minbiziarekin lotutako proiektu batean parte hartu nuen (2021-2025). Egun, mikrobioen aurkako erresistentziari aurre egiteko proiektu batean parte hartzen dut, estrategia molekularrak, egiturazkoak, nanoteknologikoak eta sozioekonomikoak erabiliz
2018-19 ikasturtetik ikerkuntzan zein irakaskuntzan parte hartzen dut, eta Biologia, Biokimika eta Bioteknologiako graduetan eskolak ematen ditut.
Guztira, 12 ikerkuntza-proiektutan hartu dut parte (bitan ikertzaile nagusia). 23 artikulu zientifiko, 2 liburu-kapitulu, 2 dibulgazio eta 2 irakaskuntza-berrikuntzazko artikulutan egilekidea naiz. 3 MAL, 18 GrAL eta 43 praktika enpresetan zuzendu/tutorizatu ditut.