XSLaren edukia

Antropologia Fisikoa26834

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Biologiako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
26834

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3550
Gelako p.1020
Laborategiko p.1520

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologiako Graduko 3. mailako nahitaezko irakasgaia da. 6 kreditu ECTS.

Ez dago inolako aurrebaldintza administratiborik irakasgai honetan matrikulatzeko. Irakasgai honetako edukiak Antropologia Fisiko arloko hautazko irakasgaiekin (Giza Eboluzioa eta Antropogenetika) osatzen eta erlazionatzen dira, eta baita Genetika, Biologia Zelularra eta Molekularra eta Paleontologia arloekin.

Irakasgai hau Biologiako Graduko ikasle guztientzako interesgarria den arren, bereziki garrantzitsua da hurrengo arloetan lan egin nahi duten ikasleentzat: biomedikuntza, auzitegi analisiak, giza paleontologia eta eboluzioa.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren HELBURU OROKORRA, ikuspuntu ebolutibo batetatik aldakortasun biologikoari buruzko oinarrizko ezagumenduak eskaintzea da, aldakortasun hau sortu eta moldatu duten mekanismoak analizatuz.



GAITASUN ESPEZIFIKOAK:



1.- Herentziaren mekanismoen ekintza moduak eta eboluzio-eredu orokorrak analizatu, giza-prozesu ebolutiboa ezagutu eta ulertzeko



2.- Homininien leinuaren sorrera. Homo generoaren dibertsifikazioa: Homininoen erregistro fosilaren inguruko informazioa ordenatu, eskematizatu eta memorizatu, espezieen arteko erlazio filogenetikoak ulertzeko.



3.- Egungo giza aldakortasun genetiko eta morfologikoa karakterizatu eta prozesu ebolutiboen ekintzaren ondorioa bezala onartu, gure espeziearen jatorria eta historia ulertzeko.



4.- Gure espeziean eragina duten ingurumen, biologia eta kultura-prozesuak identifikatu.



ZEHARKAKO GAITASUNAK:



1.- Garatu lortutako ezagumendu antropologikoen elaborazio eta zabalkunderako behar diren analizatzeko, sintetizatzeko, antolatzeko eta planifikatzeko ahalmenak.



2.- Ideiak ahoz eta idatziz modu zehatz eta koherentean transmititu, Antropologia Fisikoan erabiltzen den hizkuntza zientifiko-teknikoa erabiliz.



3.- Talde lana faboratuko duten pertsonen arteko harremanetarako gaitasunak garatu, arrazonamendu kritikoan eta ingurugiroko eta giza balioak finkatuko dituen konpromiso etikoan aurrera egin gizartearen ongizaterako.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

TEORIAREN IKASPROGRAMA



I. ANTROPOLOGIA FISIKOAREN OINARRI EBOLUTIBOAK



1. Ikasgaia.- Antropologia Fisikoaren ikasketa. Aldakortasuna, Eboluzioa eta Moldaera. Zientzia eta Eboluzioa. Metodo Zientifikoa. Eboluzioaren teoriaren garapena. Lamarckismoa eta Darwinismoa. Darwinismoaren jatorri soziala.



2. Ikasgaia.- Giza-populazioen genetika eta eboluzio-prozesuen inguruko oinarrizko kontzeptuak. Hardy-Weinberg deritzon oreka: oinarria, erabilpenak eta oreka apurtzen duten faktoreak. Parekatze ez aleatorioak eta odolkidetasuna. Odolkidetasunak giza-populaziotan izan ditzaken ondorio biologikoak. Eboluzio-faktoreak: mutazioa, jito genetikoa, gene-fluxua eta hautespen naturala.



3. Ikasgaia.- Eboluzioaren mekanismoak (I). Mutazioa, Jito genetikoa eta Gene-fluxua. Mutazioa eta giza-dibertsitatean duen eragina. Jito genetikoa. Botila-lepoak eta fundatzaile efektua. Gene-fluxua eta migrazioa. Mutazioa eta jito genetikoaren arteko oreka.



4. Ikasgaia.- Eboluzioaren mekanismoak (II). Hautespen naturala. Hautespen naturalaren motak. Moldaera-balioa eta hautespen-koefizientea. Heterozigotoen abantaila: malaria eta anemia falziformearen kasua. Heterozigotoen kontrako hautespena: fetua eta amaren arteko elkarrezintasuna.



5. Ikasgaia.- Espeziazioa eta Sistematika. Prozesu makroebolutiboak: Eboluzioaren Teoria Sintetikoa eta Oreka taidunen Teoria. Kladismoa eta Primateen filogenia. Garapenaren Biología ebolutiboa (Evo_Devo).





II. GIZA-LEINUAREN HISTORIA.



6. Ikasgaia.- Erregistro fosilaren analisi-metodoak. Aztarna fosilen datazio-metodoak: datazio erlatiboa eta método kronometrikoak. Paleoklimaren ikasketa. Tafonomia. Aztarnategi baten Paleoingurumenaren berreraiketa.



7. Ikasgaia.- Homininoen ezaugarri ebolutiboak: lokomozio bipedoaren sorrera eta eboluzioa. Zerebralizazioa. Lengoaiaren sorrera eta eboluzioa. Giza bizitzaren zikloa. Moldaera hauek giza-leinuaren "Bizitza-Historia" (life history) deritzon kontzeptuan izan duten eragina.



8. Ikasgaia.- Homininoen leinuaren sorrera. Afrikako Plio-Pleistozenoko erregistro fosila: nomenklatura, kronologia eta taxonomia. Australopithecus generoaren talde lirainak eta sendoak.



9. Ikasgaia.- Homo generoaren dibertsifikazioa. Homo habilis. Plio-Pleistozenoko homininoen filogeniak. Homo erectus: banaketa geografikoa eta kronologikoa.



10. Ikasgaia.- Gizateria "arkaikoa": nomenklatura taxonomikoa eta esanahi ebolutiboak. Atapuerca eta lehen Europarrak. Homo antecessor. Neandertalak: ezaugarri morfologikoak, kultura eta bizimodua. Neandertalen genoma.



11. Ikasgaia.- Homo sapiens espeziearen sorrera. H. sapiens modernoa-ren ezaugarri morfologiko eta kulturalak. H. sapiens espeziearen jatorria eta hedapenari buruzko ereduak eta eztabaida: "Out of Africa" vs "Multierregionalismoa". Ebidentzia paleontologiko eta genetikoak.



III. EGUNGO GIZA-POPULAZIOEN ALDAKORTASUNA IKASTEKO OINARRIAK



12. Ikasgaia.- Giza-aldakortasun genetikoa. Aldakortasunaren neurketa. Giza-dibertsitatearen sailkapena: aldakortasun biologikoa (morfologikoa eta genetikoa). Giza-genoma eta bere bariazioa.



13. Ikasgaia.- Giza-aldakortasun genetikoaren banaketa geografikoa. Giza-populazioen arteko erlazio genetikoak. Adibide-kasua: populazio europarrak eta Euskal Herriko populazioa.







PRAKTIKEN IKASPROGRAMA



I.- Giza-eskeletoaren Anatomia eta Morfologia

1. Praktika. Kranioa eta Eskeleto postkraniala: deskripzio anatomikoa

2. Praktika. Kranioa eta Eskeleto postkraniala: bariabilitate morfologikoa. Aldaketa ebolutiboak eta populazio-dibertsitatea.



II.- Giza-aztarnen analisirako Metodo Osteologikoak

3. Praktika. Sexu eta adinaren estimazioa eskeletoan

4. Praktika. Analisi eskeletikoaren erabilpena auzitegi-ikasketetan



III.- Giza-Paleontologia

5. Praktika. Hominino fosilen Taxonomia eta Filogenia: fosil garrantzitsuenen errepliken azterketa

azterketa

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan zenbait irakaskuntza mota erabiltzen dira:

- KLASE MAGISTRALETAN, eduki teorikoak eta beren aplikazioa ariketen ebazpenerako landuko dira.

- Taldeka lan egiteko IKASGELA ETA LABORATEGIKO PRAKTIKAK. Irakaskuntza modalitate honetan, ikaslea diseinu esperimental eta hipotesien lantzean hasten da, giza anatomiaren identifikazio praktikoa, auzitegi analisi eta giza aztarna fosilen identifikazioan jardungo du.



Gelako praktiketan burutuko dena: galdera teorikoak eta problemak ebatzi, eta bideoak ikusi eta iruzkinak egin.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Test motatako proba (%): 25
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio metodoak ERABAKIA, 2016ko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatekoaren Gobernu Kontseiluarena, Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia onartzeko, 2017ko Martxoaren 13ko EHAAn adierazten dira.



Irakasgaiaren ebaluazioa etengabekoa izango da (II. Kap., 8. Art., 2a. atalean adierazten den bezala) eta ondoko atalak izango ditu:



-Eduki teorikoak eta praktikoak ebaluatzeko proba idatzia (%80)

-Laborategiko praktikak: egindako ariketa eta kasuen taldekako lana (%10)

-Banakako lana: aldizka entregatzen diren irakasgairen edukietan oinarritutako ariketa eta jarduerak (%10).



Idatzizko proban gutxienez 4 atera behar da (4/10 gainean) ebaluazio jarraiko nota aintzakotzat hartua izan dadin azken-notarako.



Erantzun-anitzeko (edo test) proban, galderem erdien erantzun zuzena lortu beharko da.



UKO EGITEA



Indarrean dagoen arautegiaren erabilera (II. Kap., 8. Art., 3. Atala).



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 9 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea*]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.



12. Art., 2. Atala: Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian irakasgaia ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da (Indarrean dagoen araudiaren erabilera, II. Kap., 9. Art., 2. Atala).



Ebaluazioa, teorian (notaren %80) eta laborategiko praktiketan (%20) lortutako ezagumenduen azterketa idatzizkoa izango da.



Deialdiari uko egitea:

Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (Indarrean dagoen araudiaren erabilera, II. Kap., 12. Art., 3. Atala).



Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea*]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badu, ebaluazio ez-presentzial bat aktibatuko da, eta horren berri jakin bezain laister ikasleei emango zaie.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

LABORATEGIKO PRAKTIKEN TXOSTENA: berton jarduera bakoitzeko helburu, oinarri teoriko, garapen tekniko eta ikasle bakoitzak dagokion praktikan zehar edo ostean erantzun beharreko galdera sorta planteatuko dira. Praktiken txostena, praktika aurretik irakurri beharra dago.

Klase magistraletako AZALPEN, ESKEMA ETA IRUDIAK.
Informazio guzti hau ikasleak eskura izango du irakasgaiko gela birtualean (eGela) aurretiaz.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Physical Anthropology. PL Stein & BM Rowe. McGraw Hill (2019)



The Human Species. An introduction to Biological Anthropology. JH Relethford. Mayfield (2006)



Introduction to Physical Anthropology. R. Jurmain, L. Kilgore, W. Trevathan, H. Nelson. Thomson & Wadsworth (2006)



How Humans Evolved. R. Boyd & JB Silk. Norton (2008)



Human Evolution. J. Lewin. Blackwell Publishing (2005)



Gehiago sakontzeko bibliografia

Human Evolutionary Genetics. Origins, People & Disease. MA Jobling, ME Hurles & C. Tyler-Smith. GS Garland Science (2014)

Genes, Culture and Human evolution. J. Stone & PF Lurquin. Blackwell Publishing (2007)

The History and Geography of Human Genes. LL. Cavalli-Sforza, P. Menozzi & A. Piazza. Princeton University Press (1994)

The Human Career: Human Biological and Cultural Origins. R. Klein. The University of Chicago Press (2009)

Human Evolutionary Anatomy. L. Aiello & C. Dean. Academic Press (2002)

Human Biological Diversity. R. Jurmain, L. Kilgore, W. Trevathan, L. Ciochon. Thomson & Wadsworth (2008)

El primate que quería volar. Ignacio Martínez. Ed Espasa. 2012.

Orígenes. El Universo, la vida, los humanos. C. Briones, A. Fdz Soto y JM Bermudez de Castro- Ed. Crítica (2016)

Dibulgaziorako liburuak:
- A. Rosas. Los primeros homininos(2015). Ed.Catarata
- A Rosas. La evolución del género Homo. Ed. La catarata (2016)
- A. Rutherford. Breve historia de todos los que han vivido. Ed. Pasado y Presente (2017)
- D Reich (2018) Who We Are and How We Got Here. Ed. Penguin Random House (2018)

Aldizkariak

Nature
American Journal of Physical Anthropology
Current Anthropology
Proceedings of National Academic of Sciences
Evolutionary Anthropology
Journal of Human Evolution
Human Biology
Annals of Human Genetics
American Journal of Human Genetics

Web helbideak

http://www.amnh.org/exhibitions/permanent/humanorigins/
http://www.mnh.si.edu/anthro/humanorigins/
http://www.pbs.org/wgbh/evolution/humans/humankind/j.html
http://www.becominghuman.org
http://www.talkorigins.org/faqs/homs/
http://johnhawks.net/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • IZAGIRRE ARRIBALZAGA, NESKUTS
  • PEÑA GARCIA, JOSE ANGEL
  • REBATO OCHOA, ESTHER MATILDE

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-13:00 (1)

1-15

09:30-10:30 (2)

10:30-11:30 (3)

7-8

12:00-13:00 (4)

10-10

12:00-13:00 (5)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-6

12:00-13:00 (1)

9-9

12:00-13:00 (2)

11-14

12:00-13:00 (3)

15-15

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-4

15:00-18:00 (1)

5-5

15:00-18:00 (2)

6-6

15:00-18:00 (3)

11-11

15:00-18:00 (4)

13-13

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-18:00 (1)

3-3

15:00-18:00 (2)

7-7

15:00-18:00 (3)

11-11

15:00-18:00 (4)

13-13

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-13:00 (1)

1-15

09:30-10:30 (2)

10:30-11:30 (3)

7-8

12:00-13:00 (4)

10-10

12:00-13:00 (5)

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-6

12:00-13:00 (1)

9-9

12:00-13:00 (2)

11-14

12:00-13:00 (3)

15-15

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-18:00 (1)

6-6

15:00-18:00 (2)

7-7

15:00-18:00 (3)

10-10

15:00-18:00 (4)

12-12

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-18:00 (1)

5-5

15:00-18:00 (2)

8-9

15:00-18:00 (3)

12-12

15:00-18:00 (4)

Irakasleak

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

15:00-18:00 (1)

4-4

15:00-18:00 (2)

9-9

15:00-18:00 (3)

11-11

15:00-18:00 (4)

12-12

15:00-18:00 (5)

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-13:00 (1)

1-15

09:30-10:30 (2)

10:30-11:30 (3)

7-8

12:00-13:00 (4)

10-10

12:00-13:00 (5)

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-6

12:00-13:00 (1)

9-9

12:00-13:00 (2)

11-14

12:00-13:00 (3)

15-15

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-6

15:00-18:00 (1)

6-10

15:00-18:00 (2)

14-14

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

61 Laborategiko p.-2 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-3

15:00-18:00 (1)

4-4

15:00-18:00 (2)

8-8

15:00-18:00 (3)

10-10

15:00-18:00 (4)

12-12

15:00-18:00 (5)

Irakasleak