XSLaren edukia

Irakasleak

LORENA UGARTE SORALUCE

Ezagutza arloa
Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
Saila
Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
lorena.ugarte@ehu.eus

Ingeniari Teknikoa Industria Kimikan (2008, UPV/EHU) eta Ingeniari Industriala (2011, Mondragon Unibertsitatea). UPV/EHU-ko doktorea (2016) Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Doktoretza Programaren barnean, bikaintasun aipamena duen doktoretza programa. Bikain Cum Laude kalifikaziodun Doktore Tesia eta Doktoretza Sari Bereziduna 2016/2017 deialdian.

Hirueledun profila duen Irakasle Atxikia Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak Sailean 2017geroztik, irakaskuntza emanez Adierazpen Grafikoa eta Proiektuen Kudeaketa irakasgaietan Ingeniaritza Mekanikoa, Ingeniaritza Elektrikoa, Ingeniaritza Elektronikoa eta Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Graduetan. ‘Materialak + Teknologiak’ Ikerketa Taldeko kidea 2012-tik, Euskal Unibertsitate sisteman A talde gisa aitortua (IT-776-13). Gaur egun, bere ikerketa ildo nagusia fabrikazio aditiborako nanokonposite eroankorren garapenean, scaffolden diseinuan eta urtze bidezko deposizio nahiz xiringa bidezko estrusio inpresio tekniken bidezko fabrikazioan zentratzen da. Gainera, plastikoen birziklapen prozesuetan eta ekonomia zirkularrean ikertzen du. Deialdi publikoetan finantzaturiko hainbat I+G ikerketa proiektutan parte hartu du. Aldizkari zientifikotako 15 lanen autorea, hauetatik 14 Q1 bezala sailkatuak JCR-ren arabera. 26 biltzar zientifikotan parte hartu du, gehiengoa nazioarteko izaeraduna eta 3 nazioarteko biltzar zientifikoren antolakuntza batzorderen kidea izan da.