XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN MIRARI ANTXUSTEGI BENGOETXEA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
mirari.antxustegi@ehu.eus

M. Mirari Antxustegi doktorea, University of Strathclydetik (E.B.) Sc (Hon.) eta PhD Kimika Aplikatuan eta UPV/EHUtik Kimikan Lizentziatua da. Irakasle Agregatua da 2011tik.

Bere ikerkuntza ibilbidea Fuel Chemistry Laboratoryan, University of Strathclyden, hasi zuen ikatz desberdinetan disolbatzaileekin egindako tratamenduen eragina beraien egituran aztertzen. Hortik tratamendu hauek karbono hauen egitura porotsuan zuten eragina ikertzera pasatu zan. Beste lankide batzuekin batera, Contrast-Matching Small-Angle Neutron Scattering (CM-SANS) izeneko teknika garatu zuen matrize karbonotsuetan gasifikazio edota konbustio prozesuetan ematen diren aldaketak aztertzeko. Horretarako, IPNS (Argonne National Laboratory, EEUU) eta ISIS (Rutherford Appleton Laboratory, R.U.) zentruekin kolaboratu zuen bere esperimentuak egiteko. Ikertzaile postdoktorala izan da Brown Universityn (EEUU), Fluid and Thermal Process Engineering, Division of Engineeringen. UPV/EHUn ikerkuntza talde desberdinekin lan egin du, konbustio katalitikozko prozesuetan eta, gehien bat, energia sorkuntzarako materiale karbonotsuen diseinu, ekoizpen eta karakterizazioan. Gaur egun "Biorefinery Processes" (BioRP) ikerketa taldeko kidea da.



https://www.ehu.eus/es/web/biorp

Scopus Author ID: 7801528866

ORCID ID: 0000-0003-3188-5887