XSLaren edukia

Irakasleak

MIKEL AYERBE SUDUPE

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
mikel.ayerbe@ehu.eus

Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean (UB, 2003) eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean (2005). Euskal literatura garaikidea kritika genetikoaren argitan: Aresti, Sarrionandia, Saizarbitoria eta Atxagaren idazlanen sorkuntza prozesua aztergai doktorego tesia irakurri zuen 2016an. 2009tik irakasle ordezkapenak Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika eta Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailetan; 2015-2017 ikasturteetan iraskale laguntzaile Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika sailean; eta egun, irakasle atxikia Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak sailean. Euskal literatura garaikideari buruzko ikasgaiak ematen ditu bereziki, baina baita euskal literaturaklasikoari buruzko ikasgaia ere.



Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertalde kontsolidatuko kide da eta beste 4 ikerketa proiektutan ere parte hartu du. Argitalpen akademikoak direla direla eta, 13 liburu kapitulu eta 10 artikulu argitaratu ditu. Bestalde, Gerra Zibilaren eta egungo gatazka sozio-politikoen inguruko ipuinak biltzen dituzten Our Wars: Short Fiction on Basque Conflicts (2012) eta Nuestras guerras: relatos sobre los conflictos vascos (Lengua de Trapo, 2014) apailatu ditu. Euskal Narratiba Garaikidea: Katalogo bat (Etxepare, 2012) argitalpen hirueledunaren egilea ere bada.



Ikerketa lerro hauek landu ditu nagusiki: Euskal Literatura Garaikidea; Kritika Genetikoa; Memoria Ikasketak; Haur