XSLaren edukia

Irakasleak

UNAI BELAUSTEGI BEDIALAUNETA

Ezagutza arloa
Historia Garaikidea
Saila
Historia Garaikidea
Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Posta elektronikoa
unai.belaustegi@ehu.eus

Historia Garaikidean doktorea da (2014). Doktoretza aurreko eta doktoretza osteko bekak lortu ditu Eusko Jaurlaritzan eta UPV/EHUn. Doktoretza aurreko bekari esker, Amerikar Estatu Batuetan ikerketa egonaldia egin ostean (UNR, Nevada), tesia euskaraz eta ingelesez idatzi zuen. 2016an sari berezia lortu zuen tesiak UPV/EHUn. Tesiaren lehendabiziko emaitzak 2014ko liburuan kaleratu zituen. Ordutik, hainbat artikulu akademiko eta beste bi liburu ere idatzi ditu, espainiar Bigarren Errepublikari eta Gerra Zibilari buruz, eta Euskadiko emakumeen historiari buruz.

Egun, Gasteizko Letren Fakultatean irakasle atxikia plaza betetzen du. Irakasle lanetan gradu eta ikasgai ezberdinetan irakatsi du: Lan Harremanetan, Antropologian, Geografia eta Lurralde Antolakuntzan, Artearen Historian, Soziologian, Zientzia Politikoetan eta Historian. Gizarte demokratikoak, Estatua eta Zuzenbidea Masterrean ere eman irakatsi du (Natal, Brasil).

Biography & Parliament Ikerketa talde kontsolidatuaren barnean lan egiten du. Bere ikerketa lerroak, errepublikanismoa eta kultura politikoak orokorrean, biografiak eta parlamentuen historia, espainiar errepublikak, Berrezarkuntza eta Gerra Zibila, Trantsizioa eta Memoria Publikoa, eta Historia Publikoa dira. Ikerketa egonaldiak egin ditu unibertsitate hauetan: UCSB (University of California, Santa Barbara), Messina (Italia), eta La Sapienza (Roma, Italia).