XSLaren edukia

Irakasleak

MANUEL PADILLA MOYANO

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
manuel.padilla@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziadun ezohiko sariarekin (UPV/EHU, 2009), Euskal Ikasketetan doktore (Université Bordeaux Montaigne & UPV/EHU, 2017), eta master Linguistic Theory and Language Description programan (Moskuko HSE unibertsitatea, 2021).

Euskararen lehen corpus diakroniko etiketatuaren garapenean lan egin dut Baionako IKER UMR 5478 zentroarentzat (2018-2020). Ondoren Eusko Jaurlaritzaren doktorego ondoko beka irabazi dut, euskararen kasu-sistemaren bilakaera ikertzeko (2021-2023). 2017-2023 bitartean egonaldi luzeak bete ditut Vinogradov Institutuan (Errusiako Zientzien Akademia) eta Linguistic Convergence Laboratory izeneko unitatean (HSE Mosku).

Interes berezia dut, besteak beste, hizkuntzalaritza historikoan, hizkuntzen arteko ukipen fenomenoetan eta euskal testuen ediziogintzan.