XSLaren edukia

Irakasleak

Leire Diaz de Gereñu Lasaga

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
leire.diaz@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna, Euskal Herriko Univertsitateko doktore eta Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakasle. Hainbat gradu eta masterretan egindako irakaskuntzaren irakasgaien artean hauek nabarmendu daitezke: Euskararen Didaktika; Euskararen Pragmatika eta Berbaldia; Hizkuntza Bariazioa eta Barietateak; Hizkuntzalaritza Aplikatuaren Oinarriak II; Eleaniztasuna eta Irakaskuntza. Egonaldiak atzerrian: doktoregoa Bretainiako Rennes 2-Haute Bretagne Unibertsitatean (1998-2000) ; Faculté de Psychologie et des Sciences de l'Education Genevako Unibertsitatean ikerketa egonaldia (2006-2007).

17 ikerketa proiektutan parte hartzea. Egun “Hizkuntzaren Irakaskuntza, Jabekuntza, eta Erabilerak. Euskara, erdara, elebitasuna eta eleaniztasuna” ikerketa proiektu egonkortuan dihardu eta ELEBILAB laborategiko kidea da. Ikerlerro nagusiak: ahozko hizkuntzaren azterketa linguistiko-diskurtsiboa eta euskararen didaktika eleaniztasunean. Bi liburu argitaratu ditu ; 9 liburu kapitulu ; 8 artikulu zientifiko ; 16 hitzaldi gonbitu ; 27 komunikazio kongresuetan. Soziolinguistika Klusterrararekin kolaboratzen du 2017. urtetik. Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kide da.