XSLaren edukia

Euskal Testuak II25670

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25670

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Testuak I-en XVIII.-XX. mendeetako testuak lantzen badira, Euskal Testuak II-n XVI.-XVIII. mendeetakoak landuko dira. Funtsean prozedura berdintsua den arren, testu zaharrek beste nondik norako batzuk agertzen dituzte: aldakortasun dialektala ez ezik, garapen diakronikoaren inguruko aspektuek garrantzi berezia hartuko dute.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK



M03CM01: Garai desberdinetako euskal literaturako idazle nagusienak aztertzea.

M03CM03: testuetan agertzen diren ezaugarri filologikoak deskribatzea.

M03CM04: testuetan agertzen diren ezaugarriak modu zientifikoz azaltzen ikastea.





HELBURU OROKORRAK



- Aztertuko diren autoreen bizitza eta ibilbide literarioaren ideia orokor bat izatea.

- XVI-XVIII. mende bitarteko euskal testuak ulertzeko eta linguistikoki eta filologikoki komentatzeko gai izatea.

- Autore horien lexikoa eta gramatika aztertzeko tresnak menperatzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Euskal testu zaharrak

2. Bernat Etxepare (1545)

3. Joanes Leizarraga (1571)

4. Viva Jesus (ca. 1640)

5. Joan Perez Lazarraga (ca. 1600)

6. Joan Beriain (1621)

7. Pedro Axular (1643)

8. Bertso Bizkaiatarrak (1688)

9. Atanasi Belapeire (1696)

10. Joseph Otxoa Arin (1713)

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan, testuak irakurriko dira, planteatzen dituzten arazo gramatikalak eta lexikoak denon artean iruzkindu eta landuko direlarik.



Eskola praktikoetan, testu konkretu batek plantatzen dituen arazo gramatikalak eta batez ere diakronikoak landuko dira. Horretarako, taldeak egingo dira eta talde bakoitzari eginkizun bat emango zaio, amaieran emaitzak amankomunean jarriko direla.



Eskolan egindako ariketa hauek lagungarri suertatuko zaizkio ikasleari etxean egin beharreko lanak egiteko.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Banakako lanak (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Oharra: EBALUAZIO SISTEMA HAU AURREZ AURREKO ESKOLETARAKO DAGO PENTSATUA ETA EGOKITU EGINGO DA LARRIALDI EGOERA BERRIRIK SORTUKO BALITZ. KASU HORRETAN, IRAKASLEAK EGELAN ZINTZILIKATUKO DU IRAKASGAIAREN PROGRAMA EGUNERATUA ETA EBALUAZIO SISTEMA BERRIA



---



Ebaluabide jarraia eginez gero, ebaluabidea mistoa izango da: azken azterketa (%60), lan bat (%70). Banaketa zehatza honakoa izango da:



• %10 (Azterketa) Ikusitako autoreen inguruko test bat.

• %30 (Azterketa) Gaitegiko autore baten testu batean azpimarraturiko forma batzuen analisia.

• %30 (Azterketa) Gaitegiko (beste) autoreren baten testu baten gaineko galdera orokor batzuk.



• %30 (Lana) Ikasleak irakasleak jarriko dion testu bat landu beharko du, hartan azpimarraturiko formak aztertu eta galdera orokor batzuei erantzun beharko diela. Horretarako, ikasleak taldeka zatiturik, talde bakoitzak zehaztuko diren bi epe konkreturen barnean entregatu beharko ditu lanak.



Azken azterketa bakarrik eginez gero, ikasleak hiru autoreren testu bana izango du. Batean azpimarraturiko forma batzuen analisia egingo du, bigarrenenean galdera orokor batzuei erantzun beharko die, hirugarrena ordea ariketa mistoa izango da (aurreko bi ariketa moten konbinazio bat).



Ohar garrantzitsuak:



• Kurtsoa gainditzeko, orotariko notan 5 ateratzeaz gain, azterketaren bi testuetan 2,5 / 6 atera beharko da.

• 2. deialdirako, lanaren notak gorde ahalko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Oharra: EBALUAZIO SISTEMA HAU AURREZ AURREKO ESKOLETARAKO DAGO PENTSATUA ETA EGOKITU EGINGO DA LARRIALDI EGOERA BERRIRIK SORTUKO BALITZ. KASU HORRETAN, IRAKASLEAK EGELAN ZINTZILIKATUKO DU IRAKASGAIAREN PROGRAMA EGUNERATUA ETA EBALUAZIO SISTEMA BERRIA



---



Kontuan har bedi ikasleak ikastaroan zehar egindako lanen nota gorde ahalko duela. Kasu horretan, ezohiko deialdiko azterketan honakoa egin behar du (eta 2,5era iritsi):



• %30 (Azterketa) Gaitegiko autore baten testu batean azpimarraturiko forma batzuen analisia.

• %30 (Azterketa) Gaitegiko (beste) autoreren baten testu baten gaineko galdera orokor batzuk.



Bestela, ikasleak hiru autoreren testu bana izango du. Batean azpimarraturiko forma batzuen analisia egingo du, bigarrenenean galdera orokor batzuei erantzun beharko die, hirugarrena ordea ariketa mistoa izango da (aurreko bi ariketa moten konbinazio bat).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan eskegiko den materiala.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, Iñaki (2008 [2004]), Euskal literaturaren historia, Erein, Donostia.

Kortazar, Jon: Euskal literaturaren historia txikia. Erein, Donostia 2000.

Mitxelena, Koldo: Historia de la literatura vasca. Madril 1960. 2. argitaraldia, Donostia 1985. 3.a, Donostia 2001.

Villasante, Luis: Historia de la literatura vasca. Bilbo 1960. 2. argitaraldia, Oñati 1979.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Altuna, Patxi. 1987. BERNARD ETXEPAREren Linguae Vasconum Primitiae. Edizio kritikoa. Bilbao: Ediciones Mensajero.
- Altuna, Patxi & J.A. Mujika. 2003. ARNAUD D¿OIHENARTen Euskal atsotitzak eta neurtitzak. Bilbao: Euskaltzaindia.
- Knörr, Enrique et al. 1983. Pedro I. de Barrutia, Aramaio 1682-Arrasate 1759: Gabonetako Ikuskizuna (Acto para la Nochebuena). Argitalpen kritikoa, itzulpena eta zenbait ikerlan. Vitoria-Gasteiz: Arabako Foru Aldundia.
- Lafon, René. 1943. Le système du verbe Basque au XVI siècle. 2 liburuki. Berrinprimatua (liburu bakarrean) 1980an, Donostia: Elkar.
- Lakarra, Joseba A., 1981, “Barrutiaren edizio kritiko baterako”, ASJU 15, 121-156.
- Lakarra, Joseba A. 1996. Refranes y Sentencias (1596): ikerketak eta edizioa. Bilbao: Euskaltzaindia.
- Mitxelena, Koldo. 1964. Textos Arcaicos Vascos (TAV). Berrinprimatua: ASJUren Gehigarriak XI, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia - Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
- Mitxelena, Koldo. 1988. Sobre Historia de la Lengua Vasca (SHLV). 2 liburuki. ASJUren Gehigarriak X. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Sarasola, Ibon. 1983. Contribución al estudio y edición de textos antiguos vascos. Berrinprimatua TAVekin batera: ASJUren Gehigarriak XI, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia - Euskal Herriko Unibertsitatea, 1990.
- Urgell, Blanca, 2015, Gero (edizio kritikoa), Bilbo, Nafarroako Gobernua & Euskaltzaindia.
- Zuazo, Koldo & Endrike Knorr (arg.). 1998. Arabako euskararen lekukoak: ikerketak eta testuak. Gasteiz: Eusko Legebiltzarra.

Aldizkariak

- Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”
- Egan
- Euskera
- Euskeraren iker atalak
- Fontes Linguae Vasconum
- Lapurdum
- Oihenart

Web helbideak

a) http://klasikoak.armiarma.com

b) www.euskaltzaindia.net

c) www.fsancho-sabio.es

d) www.bizkaia.net/kultura/foru_liburutegia/

e) www.ehu.es/monumenta/lazarraga/index.html

f) www.basqueliterature.com


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALBIZU GARITANO, PABLO
  • CAMINO LERCHUNDI, IGNACIO
  • MANTEROLA AGIRRE, IULEN

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

13:00-15:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)