XSLaren edukia

Euskal Literaturaren Gaur Egungo Joerak25684

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25684

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal literaturak azken hamarkadetan genero desberdinetan izan duen bilakaera aztertuko da ikasgai honetan. 1980etik aurrerako idazle eta lan esaguratsuenak aztertuko dira, bere testuinguru sozio-kulturalean azalduz. Ikuspuntu konparatzailea egingo dugu geure eta literaturaren kritika eta teoria garaikidean ohikoak diren tresna metodologikoez baliatuko gara.



HELBURU OROKORRAK:



1. Azken hamarkadetako euskal literaturaren ibilbidea izango da aztergai, eta beraz, Euskal Literaturaren sormen-eskola nagusiak eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak landuko dira.

2. Horretarako, ezinbestekoa izango da Mundu Literaturako lan garrantzitsuenen berri eman eta hainbat egile eta obra unibertsalen irakurketa konparatzailea egitea.

3. Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.

4. Narratiba-lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko baliabideak eta gaitasunak lantzea.

5. Gaur egun kultura ikasketetan ohikoak diren hainbat kontzeptu, hala nola, “identitatea”, “hibridotasuna”, “periferia”, … euskal literaturara aplikatu eta iruzkinak egiten jakitea.

6. Euskal narratiba Modernitatea/Posmodernitatea bezalako kontzeptuen argitan aztertzen ikastea.

7. Euskal literatura genero ikasketen argitan aztertzea.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUN ESPEZIFIKOAK:

GE 1. Azken hamarkadetako euskal literaturaren ibilbidea aztertzea, eta beraz, euskal literatura garaikideko joera nagusiak eta proposamen estetiko esanguratsuenen irakurketa kritikoak lantzea.

GE 2. Literatura-testuen irakurketa eta hurbilketa kritikorako metodologia landu eta praktikan jartzea.

GE 3. Narratiba-lanen gaineko erreseina eta iruzkin kritikoak egiteko bibliografia, baliabideak eta gaitasunak lantzea..

GE 3. Euskal literaturako testuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea zenbait alderdi ezagutzeko maila erakutsi izana.

GE 4. Idatzizko iruzkin literario akademikoak ekoiztea, zuzentasun gramatikalaz gain, edukien planifikazioa eta testu mailan aritzeko gaitasunak (kohesioa, koherentzia, e.a.) aintzat hartuta.

GE 5. Hipotesiak eta ideiak kritikoki sortzeko eta argudiatzeko gai izatea, bakarka zein talde lanean.

GE 6. Hainbat generotako euskal testu garaikidez ikasitakoa, hausnartutakoa eta aztertutakoa banaka zein taldeka publiko espezializatuari adierazteko eta justifikatzeko gai izatea, banaka zein taldeka.



IKASKUNTZA EMAITZA ESPEZIFIKOAK:

IE 1. Euskal Literaturaren XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako egile, obra eta joera literario kanonikoenak ezagutzen ditu

(CB2, CB5, G002, G003, G008, M06CM01, M06CM04).

IE 2. Testuen azterketa narratologikoa egiteko metodologian sakondu eta euskal literatura garaikideko testuen azterketa narratologikoa egiteko gai da

(CB2, CB4, G002, G003, G008,; M06CM01; M06CM04, ZG7).

IE 3. Literatura-testuen eta testu horiek sortu ziren gizarte-, historia- eta kultura-testuinguruen arteko harremanak azaltzeko gai da

(CB3, G002, G003, G008, M06CM01, M03CM05).

IE 4. Hainbat generotako euskal testuak idatziz aztertzeko eta deskribatzeko irizpide egokiak baliatzen ditu, ikuspegi teoriko-metodologiko egokietan oinarrituta, eta horien erabilera justifikatzen du

(CB4, G003, G008, M03CM05).

IE 5. Euskal eleberrigintza zein ipuingintza generoko testu baten inguruko iruzkin literarioa idazten du, testu genero akademiko horrek berezkoak dituen egitura eta baliabide diskurtsiboa eta literarioak aintzat hartuz

(CB1, CB5, G002, G003, M03CM01, M03CM05, ZG7).

IE 6. Entzumen aktiboa mantentzeko gai da askotariko lantaldeetan, enpatiaz eta asertibitatez eta dagozkion zereginak erantzukizunez betetzen ditu, helburu eta emaitza kolektiboak lortzeko

(CB1, CB5, G002, G003, M03CM05, ZG7).





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.1980ko hamarkadaz zertzelada batzuk: Errealismo magikoaz

i.Inazio Mujika Iraolaren Azukrea belazeetan (1987)



2.1990eko hamarkada: Errealismo subjetiborantz

i.Bernardo Atxagaren Gizona bere bakardadean (1993) eta Zeru horiek (1995)

ii.Ramon Saizarbitoriaren bigarren zikloa: Hamaika pauso (1996) eta Gorde nazazu lurpean (2000).



3.Gatazkaren literatura formatu txikian

i.Jokin Muñozen Bizia lo, Iban Zalduaren Gerra Zibilak eta Harkaitz Canoren “Fikzioa, fizkio hutsa eta fikzioa besterik ez” eta bestelako hainbat narrazio.



4.Generoa eta sexualitatea berridatziz: Arantxa Urretabizkaiaren eleberrigintza.

i.Modernitate osteko euskal eleberrigintzaren joerak.

ii.Emakumezkoen literaturaz: idazkera femeninoa/ idazkera feminista. Amaia Lasa, Mariasun Landa, Laura Mintegi…

iii.Amatasunak erresistentzia bezala: Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorria (1998) eta Eider Rodriguezen “Politika albisteak” (2004)

MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan, irakasgai bakoitzari dagokion edukien aurkezpena egingo du irakasleak, unitate bakoitzaren helburuak eta berauek lortzeko burutu beharreko irakurketa, solasaldi, aurkezpen, talde lan edo iruzkinak zehaztuz.



Literatur lanen eta berauei buruzko lan kritikoen irakurketa izango da beti irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren oinarri, eta ikaslearen parte hartze aktiboa funtsezkoa izango da eskoletan.



Literatur lanen, kasu honetan, narratibaren azterketarako egokiak diren baliabide kritiko eta kontzeptu teorikoez jabetuko dira ikasleak, irakaslearen eskutik jasoko dituzten Literatura Konparatuko nahiz Literatur Kritikako kontzeptu eta giltza metodologikoen bitartez (Ikasketa Kulturalak, Ikasketa Sistemikoak, Narratologia, Genero Ikaskeak…) .



Baliabideei dagokienez, irakasgaiaren bibliografian zehaztuko direnez gain, euskarri desberdinetako baliabide digitalak erabiliko dira eskoletan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema “etengabeko ebaluazioa” deritzona izango da.



Kalifikazio moduak (gutxienez 9 astetan klaseetan egon direnak):



a) Eskoletara etortzea, parte hartzea eta idatzizko jarduera kritiko eta iruzkinak burutzea baloratuko da. Klaseko jarrera eta ekarpenez gain, ikasleek lan laburrak (3-4 orrikoak) aurkez ditzakete, irakasleak hala iradokita. Atal honetan lor daitekeen gehienezko puntuazioa % 10ekoa da.



b) Lan luzeak: klasean landutako egile eta lanei buruzkoak izango dira. Atal honetan lor daitekeen gehienezko puntuazioa % 40ekoa izango da eta beti irakaslearekin adostutuako lanak izango dira, besterik zehaztu ezean abendu amaierarako bukatu beharko direnak, irakasleak zehazten duen egunerako. Bai ikasgelan egiten diren iruzkinetan, baita lan luzeetan ere, idazle eta mugimenduei buruzko edukiak lotu eta erlazionatu behar dira gaitasun kritikoarekin, baina, gisa berean, baloratuko da bibliografia eta informazio iturriak baliatzen jakitea eta lanak aurkezterakoan metodologia egokiaz egitea. Lan idatzietan bereziki baloratuko da, zuzentasuna eta egokitasunaz gain, sintesi gaitasuna nahiz argumentazio gaitasuna. Irakasleak lan hauen aurkezpena gelan egiteko eska diezaieke ikasleei, horretarako egokia litzakeen power point edo gidoia erabiliz.

c) Azterketa: gehienezko puntuazioa % 50ekoa izango da. Azterketan klaseetan ikusitako edukiei nahiz testuei buruzko galderak egingo dira, eta derrigorrezko irakurketei buruzkoak ere bai.



Ezinbestekoa da amaierako azterketa gainditzea gainerako lan edo ariketekin bataz bestekoa egiteko.



Etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren sistema jarraitu nahi duen ikasleak, lehenengo 9 asteen barruan adierazi beharko dio idatziz irakasleari.



Ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia egin dutenen kasuan, irakasleak hala erabakitzen badu egindako lanen kalifikazioa gorde egingo da eta azterketa eredua ere ebaluazio jarraikoen antzekoa izango da kasu horietan.



Beste kasu guztietan, 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Kurtsoko derrigorrezko irakurgaiak, irakurketa hurrenkeran (hautaketa honetan aldaketa egon daitezke):

Saizarbitoria, Ramon: Gudari zaharraren gerra galdua, Donostia: Erein, 2000.
Muñoz, Jokin,: Bizia lo, Irun: Alberdania, 2003.
Apaolaza, Uxue: Umeek gezurra esaten dutenetik, Donostia: Erein, 2005.

Eskoletan banatzen diren bestelako narrazio zein irakurgaiak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aldekoa, Iñaki (2008) Euskal Literaturaren Historia, Donostia, Erein.

Olaziregi, M.J (2002) Euskal eleberriaren historia, Labayru-Amorebieta-Etxanoko Udala.

Olaziregi, M.J. (2011) XX. mendeko narratiba, www.basqueliterature.com

Gehiago sakontzeko bibliografia

ASKOREN ARTEAN (2008) Ferrús, Beatriz & Núria Calafell (koord.) Escribir con el cuerpo. UAB.
Askoren artean (2008) Literatura Terminoen Hiztegia, Bilbo, Euskaltzaindia.
ASKOREN ARTEAN (2010) Egaña, Ibon (koord.). Desira desordenatuak. Queer irakurketak (euskal) literaturaz. Donostia: Utriusque Vasconiae.
ASKOREN ARTEAN (2013) Castillo, Isa & Iratxe Retolaza (koord.). Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak. Andoain: Edo.
ASKOREN ARTEAN (2014) Aizpuru, Alaitz & Bakarne Altonaga (koord.). Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak. Gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz. Bilbo: UEU.
ASKOREN ARTEAN (2014) Alvarez, Amaia & Gema Lasarte (koord.). Gorputza eta generoa. Teoria, didaktika eta esperientziak. Bilbo: UEU.
BEAUVOIR, Simone. (2000) El segundo sexo. Cátedra: Madrid.a
BUTLER, Judith (2001) El género en disputa: el feminismo y la subversión de la identidad. Barcelona: Paidós.
— (2004) Lenguaje, poder e identidad. Barcelona: Paidós.
— (2006) Deshacer el género. Barcelona: Paidós.
— (2006) Vida precaria: el poder del duelo y la violencia. Barcelona: Paidós.
— (2009) Dar cuenta de sí mismo: violencia ética y responsabilidad. Buenos Aires: Amorrortu.
Gabilondo, Joseba (2006) Nazioaren hondarrak. Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak, Bilbo, EHU.
Kortazar, Jon (2017) Pott banda (1977-1980). Ekilibrista bihotza, Sorzain.
Olaziregi, Mari Jose (2000) Intimismoaz harandi. Emakumezkoek idatzitako euskal Literatura, Donostia, Eusko Ikaskuntza.
Olaziregi, Mari Jose (2012) Basque Literary History, Reno, Center for Basque Studies.
Ravelli, Alvaro (zuz) (2011) Egungo euskal ipuingintzaren historia, Bilbo, EHU.
Retolaza Gutierrez, Iratxe (arg) (2007) Egungo euskal eleberriaren historia, Bilbo, EHU.
Uribe, Kirmen (bil.) (2001) Azken aldiko euskal narratiba, Iruñea, UEU.
Urkizu, Patri (2000) Historia de la Literatura Vasca, Madrid, Uned.

Aldizkariak

ASJU; Lapurdum; Euskera, Riev; Egan, Fontes, Oihenart, Uztaro, Senez, Igela, Ustela, POTT, Susa, Oh Euzkadi!... (cf. http://andima.armiarma.com)

Web helbideak

• Euskal Literatura Ataria: www.basqueliterature.com
• Euskal Literaturaren Zubitegia: http://zubitegia.armiarma.com
• Kritiken hemeroteka: www.armiarma.com/kritikak.htm
• Klasikoen Gordailua: www.klasikoak.armiarma.eus
• Etxepare Euskal Institutua: www.etxepare.eus/argitalpenak
• EIZIE: www.eizie.eus
• EIE: www.idazleak.eus
• Galtzagorri: www.galtzagorri.eus
• EEE: www.editoreak.eus
• Center for Basque Studies: https://www.basque.unr.edu/books.html
• Auñamendi Eusko Entziklopedia: http://www.euskomedia.org/aunamendi

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-13:00 (1)

11:00-11:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 212 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)