XSLaren edukia

Euskal Idazleak eta Generoak25685

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25685

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

- Euskal Literaturaren genero-ezaugarriak eta sormenezkoak ezagutu.

- Literatur generoek euskal literaturan izan duten bilakabideaz jabetzea.

- Euskal literatur sistemaren erdigunean kokatzen ez diren generoak landu eta sakondu: album ilustratuak, komikiak, antzerki testuak...

- Testu nagusien funtsezko osagaiak bereizteko eta testuinguru historiko eta soziokulturalarekiko harremanak atzemateko gai izan.

- Inguruko literaturen testuinguruan euskal idazlanen balioaz jabetu.

- Hipotesiak eta ideiak kritikoki sortzeko eta baloratzeko gai izan.

- Ikasi eta hausnartutakoa banaka zein taldeka argumentatzeko gai izan.

- Lortutako ezagutzak ahoz zein idatziz transmititzeko gai izan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak:

1 – Literatur generoek euskal literaturaren esparruan eta inguruko literaturen aldean duten bilakabideaz, espazioaz eta balioaz jabetzea.

Gaitasun hauekin du lotura: CB5; G008; G002; G007; M06CM01

2 – Euskal literaturako testuen hainbat ezaugarri ezagutzea eta identifikatzea, generoari eta sormen-prozesuari dagokienez.

Gaitasun hauekin du lotura: CB5; G008; G002; G007; M06CM01

3 – Hainbat generotako euskal testuak (komikiak, album ilustratuak, haur eta gazteentzat sortutako testuak, antzerki-testuak…) ezagutzea, lantzea eta aztertzea.

Gaitasun hauekin du lotura: CB3; G008; G002; G007; M06CM01

4 – Hainbat generotako euskal testuen gaineko hipotesiak eta ideiak kritikoki sortzea eta baloratzea, banaka zein taldeka.

Gaitasun hauekin du lotura: CB5; G008; G003; G007; M06CM05

5 – Hainbat generotako euskal testuez ikasitakoa, hausnartutakoa eta aztertutakoa banaka zein taldeka publiko espezializatuari adierazteko eta justifikatzeko gai izatea, banaka zein taldeka.

Gaitasun hauekin du lotura: CB3, CB4, G008; G007; M06CM04; M06CM05



Ikaskuntza emaitza espezifikoak:

IEE1 – Hainbat generotako euskal testuak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, euskal literaturaren bilakabidearen ezaugarri sozio-historikoei lotuta.

IEE2 – Hainbat generotako euskal testuak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, testu-generoaren ezaugarriei men eginez.

IEE3 – Hainbat generotako euskal testuak identifikatzen, aztertzen eta deskribatzen ditu, askotariko ikuspegi kritikoak baliatuta.

IEE4 – Hainbat generotako euskal testuak aztertzeko eta deskribatzeko irizpide egokiak baliatzen ditu, ikuspegi teoriko-metodologiko egokietan oinarrituta, eta horien erabilera justifikatzen du.

IEE5 – Hainbat generotako euskal testuak aztertzeko eta deskribatzeko ahozko eta idatzizko ekoizpen akademikoak sortzen ditu, zuzenak, egokiak eta terminologia zehatzekoak.





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Euskal Literatura: idazleak eta generoak



2.- Haur eta Gazte Literatura

- HGL: literatur generoa?

- Album ilustratuak

- Euskal Haur eta Gazte Literatura: hurbilpen bat

- Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabideren lanen azterketa

- Gazte Literatura hizpide

- Euskal HGLko zenbait lanen azterketak



3.- Komikigintza

- Generoaren berezitasunak

- Euskal komikingintza

- Zenbait komikiren azterketa



4.- Antzerkigintza

- Generoaren berezitasunak

- Euskal antzerkigintzaren bilakaera

- Zenbait antzezlanen azterketa



MetodologiaToggle Navigation

- Landutako eduki teorikoen azalpena eta arrazonamendua

- Literatur lanen bakarkako irakurketak

- Edukiekin lotutako testuen irakurketa, ulertzea eta azterketa

- Landutako gai eta idazlanen inguruko hausnarketa areagotzeko eztabaidak eta galdera-prestaketak

- Gelan landutako edukien laburtze-lanak eta talde-zuzenketak

- Taldeko zein bakarkako lan gidatuen burutzapena eta azalpena ikus-entzunezko baliabideak erabiliz bitartez

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema “etengabeko ebaluazioa” deritzona izango da.



Bestalde, ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan.



Ebaluazio jarraitua egiten ez dutenek 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia egin dutenen kasuan, irakasleak hala erabakitzen badu ezohiko deialdian ere ebaluazioa sistema bera mantendu dezake.



Beste kasu guztietan, 10 puntuko azken azterketa egin beharko dute.



OHAR GARRANTZITSUA: Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Irakasleak aukeraturiko testu eta obrak irakurri beharko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Amorós, A., 1980, “Los géneros literarios”, Introducción a la literatura, Bartzelona, 173-193.

Askoren artean, 2008, Literatura terminoen hiztegia, Bilbo.

Combe, D., 1992, Les genres littéraires, Paris.

Dijk, T. van, 1996, Discurso y Literatura (Nuevos planteamientos sobre el análisis de Géneros Literarios), Madril.

Egaña, I., 2014, Izan gabe denaz. Donostia: Utriusque Vasconiae.

Egaña, I., 2020, Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoen antologia. Donostia: Alai.

García Berrio, A., Huerta Calvo, J., 1992, Los géneros literarios: sistema e historia, Madril.

Kortazar, J. (zuz.), 2009, Egungo euskal poesiaren historia, Bilbo: Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Kortazar, J. (zuz.), 2011, Egungo euskal ipuingintzaren historia, Bilbo: Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Kortazar, J. (zuz.), 2011, Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia, Bilbo: Euskal

Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Kortazar, J. (zuz.), 2012, Egungo euskal antzerkiaren historia, Bilbo: Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Kortazar, J. (zuz.), 2017, Egungo euskal komikiaren historia, Bilbo: Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

Garrido Gallardo, M. A.(ed.), 1988, Teoría de los géneros literarios, Madril.

Olaziregi, Mari Jose, 2005. Mende berrirako ipuinak: antología. Donostia: Erein

Spang, K., 1996, Géneros literarios, Madril.

Villanueva, D. (koor.), 1994, Curso de teoría de la literatura, Madril.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Abad, F., 1982, Los géneros literarios y otros estudios de filología, Madril.
García Berrio, A., 1994, “El debate de los géneros como cuestión sintomática de la Teoría literaria actual”, in I. Paraíso (kr.): Retos actuales de la Teoría literaria, Valladolid, 1994, 31-49.
García Berrio, A., Huerta Calvo, J., 1992, Los géneros literarios: sistema e historia, Madril.
Garrido Gallardo, M. A. (ed.), 1988, Teoría de los géneros literarios, Madril.
Hamburger, K., 1957: 1986, Logique des genres littéraires, Paris.
Hernadi, P., 1972: 1978, Teoría de los géneros literarios, Bartzelona.
Kayser, W., 1961, Interpretación y análisis de la obra literaria, Madril.
Rodríguez Pequeño, F.J., 1995, Ficción y géneros literarios (Los géneros literarios y los fundamentos referenciales de la obra), Madril.
Schaeffer, J. M., 1989, Qu’est-ce qu’un genre littéraire?, Paris.
Spang, K., 1996, Géneros literarios, Madril.
Warren, A., 1969, “Géneros literarios”, in R. Wellek eta A. Warren: Teoría literaria, Madril

Aldizkariak

- Euskera
- FLV
- EGAN

Web helbideak

1. Klasikoen gordailua
http://klasikoak.armiarma.com

2. Euskal testuen gordailua
http://www.vc.ehu.es/gordailua/HomePage.html

3. Basqueliterature. Euskal Literaturaren ataria
http://www.basqueliterature.com/

4. Literaturaren zubitegia
http://zubitegia.armiarma.eus/

5. Basquepoetry
http://basquepoetry.eus/

6. Galtzagorri elkartearen web orria
http://www.galtzagorri.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-19:00 (1)

17:00-17:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:30-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)