XSLaren edukia

Euskal Sintaxia25679

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25679
Murrizketak
"Euskal Sintaxia" irakasgaian matrikula egiteko, "Euskal Gramatika II" irakasgaia gaindituta izan behar da

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Euskal Sintaxia ikasgaia Euskal Ikasketen graduan laugarren mailako nahitaezko ikasgaia da, "Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak" moduluaren barnekoa. Aurretik, ikasleek sintaxizko oinarrizko nozioak landu dituzte Oinarrizko Formazioko Hizkuntzalaritza I eta Hizkuntzalaritza II ikasgaietan (berauetan hizkuntzaren analisi mailak ezagutu baitituzte) eta Euskal Hizkuntzaren Oinarriak moduluko gramatika gaiak ere landu dituzte Euskal Gramatika I eta Euskal Gramatika II bezalako ikasgaietan. Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak moduluan Euskal Sintaxia ikasgaiarekin lotura duten gaiak Tipologia, Euskal Morfologia eta Euskal Fonetika eta Fonologia I eta II ikasgaiak dira.



Ikasgai honetara hurbiltzen denak euskararen sintaxiaren deskribapenaren oinarrizko ezagutza baduela suposatzen da; Euskal Sintaxia eginez ikaslea: (a) euskararen analisi sintaktikoan areago trebatzen da; eta (b) sintaxi formalaren (bereziki Hatsarreak eta Parametroak) ikermoldea ezagutu eta ikermolde honetan euskarak dituen berezitasun tipologikoak eta azalpen arazoak aztertuko ditu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Euskal Sintaxia ikasgaia Euskal Hizkuntzalaritzaren Oinarriak moduluaren barruan dago txertatuta. Modulu horretako gaitasunen artetik, hauxek lantzen dira:



K1. Euskararen egitura deskribatzea eta aztertzea, fonetikari, morfologiari, sintaxiari eta lexikoari dagokienez. [M02CM01 (G001, G002, G003, G004; MEC1, MEC4; MEC1, MEC3, MEC1, MEC2, MEC4, MEC5)]

K2. Euskarari aplikatutako hizkuntzalaritzaren oinarriak eta prozesuak deskribatu eta aztertzea [M02CM02 (G002, G003, G007; MEC1, MEC3; MEC1, MEC2, MEC4, MEC5; MEC2, MEC4, MEC5 )]

K3. Euskarari buruzko askotariko informazio eta ezagutza transmititzen jakitea, bai jendarte adituari bai aditua ez denari. [M02CM04 (G001, G004, G008; MEC1, MEC4; MEC2, MEC4; MEC2)]



Ikasketa-emaitzak

Ikasleak ikasgai honekin lortzen dituen ikasketa-emaitzak honela laburbiltzen dira:

a. euskarazko egituren analisi sintaktiko konplexuak egiten ditu Sintaxi Teoriaren kontzeptuak erabiliz eta analisiotan kategoriak, osagaiak, eta mugimenduak egokiro identifikatuz;

b. gai da Sintaxi Teoriaren (bereziki Hatsarreak eta Parametroak ikermoldearen) barruan euskal sintaxiari buruzko hipotesiak egiaztatu, formulatu, argudiatu, deskribatu eta identifikatzeko;

c. aldez aurretik aztertu gabeko datuetan eta landutako kontzeptuetan oinarrituta, gai da argudio sintaktikoak eraiki, garatu eta azaltzeko.







Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gramatika Sortzailea ikermoldearen oinarrizko ideiak

1.1. Chomskyk ekarritako aldaketak: Gramatika Unibertsala, barne hizkuntza eta beste

1.2. Hizkuntz jabekuntza eta innatismoa

1.3. Gramatikaren antolaketa

2. Sintagma Egitura irudikatzea

2.1. Egitura eraikitzea: buruak, osagarriak, espezifikatzaileak eta adjuntkuak

2.2. Egitura harreman nagusiak: adabegien arteko erlazioak, osagai-komandoa

3. Aditzaren eremu lexikoa: aditz sintagmaren egitura

3.1. Aditza eta haren argumentuak. Hautapena, theta-rolen ezarpena eta Theta-Irizpidea

3.2. Aditz ezergatiboak, ezakusatiboak eta ditransitiboak; ezaugarriak eta aurkezpen sintaktikoa

4. Gainerako sintagmen azterketa

4.1. Inflexioa, Denbora eta subjektuaren komunztadura; osagarriarekiko komunztadura

4.2. Ezeztapena eta Konplementatzailearen eremua

4.3. Izen-sintagmaren inguruko egitura: IS, QS, Numero-Sintagma, Determinatzaile-Sintagma

5. Mugimendu Teoria

5.1. Buru mugimendua: eragileak eta mugida nagusiak

5.2. DS-mugimendua: eragileak eta mugida nagusiak

5.3. NZ-mugimendua: galdetzaileak, fokua, erlatibagintza; topikalizazioa.

6. Kasu Teoria eta ergatibitatea

6.1. Egiturazko kasua eta berezko kasua

6.2. Ergatibitatearen ikuspegi aktiboa eta iragankortasunari lotutako ergatibitatea

7. Uztardura Teoria

7.1. DS motak: anaforak, izenordainak, erreferentziadun espresioak

7.2. Uztardura Teoriaren A, B, C hatsarreak



*Gaien hurrenkera aldatu egin daiteke beharren arabera.

MetodologiaToggle Navigation

Eskoletan alde teorikoa eta praktikoa izango dira. Alde teorikoan, ikasleek aldez aurretik landutako irakurgaien azalpen gidatuak egingo dira, adibide praktikoak eztabaidatuaz eta zalantzak argituaz IKD metodologietan oinarrituta. Alde praktikoan, sintaxi-ariketak egingo dituzte ikasleek, taldeka, irakaslearen gidaritzapean; ariketok eskolan eztabaidatu eta zuzenduko dira.



Honako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak erabiliko dira denera:



J1. Irakurgaien inguruko azalpen gidatuak eta eztabaida;

J2. egia/gezurra tankerako galderen arrazoitzea;

J3. banakako zein taldekako perpausen irudikatze eta azalpen formala eta aplikazio ariketak;

J4. banaka eta taldeka sintaxiko problemak ebatzi eta eztabaidatzea;

J5a. ikastaroaren amaierako azterketa

J5b. ikastaroaren amaieran emateko den ikerlan gidatua



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak (ariketak, kasuak edo buruketak): berauek bakarkako zein taldekako zereginak izan daitezke. (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazio sistema "etengabeko ebaluazioa" deritzona da eta honela banatuko da:



J3 eta J4 motako ariketak (hiru normalean) %60

J5a edo J5b motako ebaluazioak %40



* Ezinbestekoa da amaierako azterketa edo ikerlana gainditzea gainerako ariketekin bataz bestekoa egiteko.



* Etengabeko ebaluazioari uko egin eta azken ebaluazioaren sistema jarraitu nahi duen ikasleak 9. astearen amaiera baino lehen idatziz jakinarazi beharko dio irakasleari.



* Era berean, deialdiari uko egin nahi dionak Ikasleen Ebaluazio Arautegiak dioena (http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia) bete beharko du.



Ohar garrantzitsua: ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo litzateke larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak

eGelan zintzilikatuko luke irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

* Ezohiko deialdian azterketa izango da ebaluaketa bakarra.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Gaiez gai hautatutako bibliografia; eskolako adibidetegi eta ariketak, eGelan eskura daudenak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Artiagoitia, X. (2000) Hatsarreak eta Parametroak lantzen, Gasteiz: Arabako Foru Aldundia-EHU.

Adger, D. (2003) Core Syntax. A Minimalist Approach, Oxford: Oxford University Press.

Baker, M. C. (2001) The atoms of language, New York: Basic Books.

Bosque, I. eta J. Gutiérrez-Rexach (2009) Fundamentos de Sintaxis Formal, Madrid: Akal.

Carnie, A. (2021) Syntax: A Generative Introduction. 4th edition, Malden: Wiley Blackwell.

Carnie, A. (2021) The Syntax Workbook. A companion to Carnie's Syntax. Second Edition, Malden: Wiley Blackwell.

Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina (2007) Hizkuntzari itzulia 80 hizkuntzatan, Bilbo: UEU.

Hornstein, N., J. Nunes, eta K. Grohmann (2005) Understanding Minimalism, Cambridge: Cambridge University Press.

Lorenzo, G. eta V. M. Longa (1996) Introducción a la sintaxis generativa, Madrid: Alianza Universidad.

van Gelderen, E. (2017) Syntax. An introduction to Minimalism, Philadelphia: John Benjamins.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Urtero berritzen den atala da, programa ematearekin batera.

Arteatx, I., X. Artiagoitia, eta A. Elordieta (arg) (2008) Antisimetriaren hipotesia vs Buru parametroa: euskararen oinarrizko egitura ezbaian, Bilbo: EHU.
Boeckx, C. (arg) (2011) The Oxford Handbook of Linguistic Minimalism, Oxford: Oxford University Press.
Collins, C. eta M. Baltin (2000) The Hanbook of Contemporary Syntactic Theory, Blackwell, Oxford.
Dikken, M. den (arg) (2013) The Cambridge Handbook of Generative Syntax, Cambridge: Cambridge University Press.
Duguine, M. (2010) Argumentu isilak eta hizkuntza aldakortasuna, Bilbo: UEU.
Edelstein, E. (2020) English Syntax. A Minimalist Account of Structure and Variation, Edinburgh: Edinburgh Universit Press.
Etxeberria, U., R. Etxepare, eta M. Uribe-Etxebarria (arg.) (2012) Noun phrases and nominalization in Basque, Amsterdam: John Benjamins.
Euskaltzaindia (1994) Euskal Gramatika. Lehen Urratask (IV). Juntagailuak, Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia (1999) Euskal Gramatika. Lehen Urratask (V): Mendeko Perpausak-1, Bilbo: Euskaltzaindia.
Euskaltzaindia (2021) Euskararen gramatika, Bilbo: Euskaltzaindia.
Fernández, B., P. Albizu, eta R. Etxepare (arg.) (2010) Euskara eta euskarak: aldakortasun sintaktikoa aztergai, Bilbo: ASJUren gehigarriak.
Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina (2010) Datiboa hiztegian, Bilbao: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Fernández, B. eta J. Ortiz de Urbina (arg) (2016) Microparameters in the Grammar of Basque, Amsterdam/Philadelphia: John Benjamins.
Hualde eta J. Ortiz de Urbina (arg) (2003), A grammar of Basque, Berlin: Mouton de Gruyter.
Radford, A. (2004) English Syntax: An Introduction, Cambridge: Cambridge University Press.
Rebuschi, G. (1997) Essais de Linguistique Basque, Donostia: ASJUren gehigarriak.
Rezac, M. (2008) "The syntax of eccentric agreement: The Person Case Constraint and Absolutive Displacement in Basque". Natural Language and Linguistic Theory 26: 61-106.

Aldizkariak

ASJU, Fontes Linguae Vasconum, Linguistic Inquiry, Lingua, Syntax, Uztaro

Web helbideak

Euskal sintaxia ikertzeko baliabide ugari eskaintzen dituzten batzuk aipatu daitezke:

Euskaltzaindiaren webgunea: http://www.euskaltzaindia.net
Basdisyn sarearen webgunea: http://basdisyn.net/Bas&Be/
Euskararen Institutua: http://www.ehu.eus/eu/web/eins
Euskal hizkuntza eta testuen IKER laborategiaren webgunea: http://www.iker.cnrs.fr/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-17:00 (1)

15:00-15:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:30-17:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.03 - LETREN FAKULTATEA (1)