XSLaren edukia

Psikolinguistika eta Jabekuntza25689

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Euskal Ikasketetako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25689

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai honen helburu nagusiena psikolinguistikaren eta hizkuntza jabekuntzaren ikerketa

esparruetan euskararen inguruan garatu diren oinarrizko ezagutzak lantzea da.

Psikolinguistikaren eta hizkuntza jabekuntzaren ikerketa esparruan erabili ohi diren lan

metodologiak ezagutu eta hizkuntza jabekuntza jakingai nagusitzat harturik, psikolinguistikak

garatu dituen kontzeptu eta teoria nagusienak ezagutuko dira. Hortik abiatuta, euskararen

inguruan egin diren ikerlanak jorratuko dira, jabekuntza elebiduna aztertu dutenetan arreta

berezia jarriz.

Ikasgaia laugarren mailakoa izanik, graduan zehar beste ikasgai batzuetan landutako edukiak eta trebetasunak baliagarriak izango dira ikasgai honetan, bereziki, euskararen ezaugarri testual-diskurtsiboen azterketarekin zerikusiak dutenak: Euskararen Didaktika eta Euskal Pragmatika eta Berbaldia. Halaber, bereziki gomendatzen da "Psikolinguistika" hautazko ikasgaia egitea, hizkuntzaren jabekuntzaren inguruko ikuspegi teoriko-metodologikoak ezberdinak direlako bi ikasgaiotan, eta beraz, elkarren osagarri, graduaren helburuei begira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK:

M07-CM01:Euskararen egitura modu kritikoan deskribatzea eta aztertzea, fonetikari,

morfologiari, sintaxiari, lexikoari -eta testuari/berbaldiari- dagokienez (G002 [MEC1-

MEC3], G008 [MEC2-MEC3]).



M07-CM02: Hizkuntzalaritzan ikertzeko oinarriak, prozesuak eta teknikak ezagutzea, eta

horiek euskarekin lotutako arlo profesionalean arazoak konpontzeko aplikatzea (G002

[MEC1-MEC3], G004 [MEC2-MEC4], G005 [MEC2-MEC3], G007 [MEC2-MEC4]).



M07-CM03: Euskararen ezaugarri bereziak aztertzea eta horien erabilera hainbat aplikazio-

eremutan testuinguruan kokatzea (gramatika, hizkuntzalaritza-aldaera eta egoera

soziolinguistikoa), beste hizkuntza batzuekin konparatzearen bidez eta hizkuntzalaritzaren

teoria ikertzetik abiatuta (G002 [MEC1-MEC3], G004 [MEC2-MEC4], G007 [MEC2-

MEC4]), G008 [MEC2-MEC3].



M07-CM04: Euskarari buruzko informazioa eta ezagutza zehaztasunez transmititzea publiko

espezializatuari (G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G005 [MEC2-MEC3], G007 [MEC2-

MEC4]).



M07-CM05: Testu espezializatuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean argumentatzea

(G003 [MEC1-MEC2-MEC4-MEC5], G008 [MEC2-MEC3]).



IKASKUNTZA EMAITZAK

1. Hizkuntzaren jabekuntzaren inguruan interakzionismo sozio-diskurtsiboaren eta gramatika sortzailearen teorien ekarpen nagusiak modu kritikoan ulertzeko eta azaltzeko gai da.

2. Hizkuntzaren jabekuntzan ikertzeko oinarri, prozesu eta teknika nagusi batzuk argi azaltzen ditu eta gai da ikerketa helburuen araberako metodologiak identifikatzeko.

3. Euskararen jabekuntza prozesuaren oinarrizko faseak identifikatzeko eta deskribatzeko gai da, testu-diskurtsoari, fonetika-fonologiari, morfo-sintaxiari, eta lexikoari dagokienez.

4. Euskararen jabekuntza prozesuetan eragin dezaketen oinarrizko faktore soziolinguistikoak identifikatzen eta azaltzen ditu eta gai da haurtzaroko elebitasun mota nagusiak bereizteko.

5. Euskararen jabekuntzaren inguruan eraikitako ezagutza era ulergarrian komunikatzen du, jendaurreko ahozko azalpenetarako ezarrita dauden oinarrizko irizpide formal batzuk jarraituz.

6. Testu espezializatuak irakurtzetik abiatuta, modu zehatzean eta kritikoan argudiatzen du euskararen jabekuntzako auzien gainean.

7. Entzumen aktiboa mantentzen du askotariko lantaldeetan, enpatiaz eta asertibitatez dihardu ikaskideekin eta dagozkion zereginak erantzukizunez betetzen ditu, ikasketa helburu eta emaitza indibidualak zein kolektiboak lortzeko.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. "A ze parea...!": Hizkuntza jarduera eta elkarrekintza, gramatika eta innatismoa

2. "Do it yourself?": Hizkuntza jabekuntzaren ikerketarako metodologiak.

3. "bizkotxoa, ezta? bai, bai": elkarrekintza hizkuntzaren jabekuntzan

4. "Bat gehi bat, bi? Beti ez": hizkuntza jabekuntza elebidunean

5. "apapa"-tik "zeatik kendu dau nire kamioia?"-ra

6. "eta gero azeria"-tik "handik gutxira zuhaitz baten atzetik azeri bat agertu zitzaion"-era.

MetodologiaToggle Navigation

1. Testu aukeratuak irakurri eta gogoeta eta eztabaida gelan bertan.

2. Idatzizko askotariko zereginak.

3. Jendaurreko ahozko azalpenak.



Egitasmoa: “Ikertzaile gazteak hizkuntzaren jabekuntza aztertzen”.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazioaren ataletako bakoitza gainditu behar da, bai ebaluazio jarraituan eta baita ez-jarraituan ere:

- A atala: eguneroko jardueren jarraipena eta idatzizko proba teorikoa (5 puntu).

- “Ikertzaile gazteak Hizkuntzaren Jabekuntza aztertzen” proiektua (5 puntu).



"Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaien kasuan, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita." (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. kapitulua, 8. artikulua, 3. puntua). Hona hemen idatzia eskuratzeko helbidea: http://www.ehu.eus/documents/1690128/3694125/RenunciaEvaluacionContinua_20170911.pdf



Ohiko deialdiari uko egiteko, nahikoa izango da azken probara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin (Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia, II. kapitulua, 12. artikulua, 1. puntua).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Irakasgaia gainditzeko, atal bakoitza gainditzea ezinbesteko baldintza da.

- Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da ezohiko azterketara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

1. Telefono mugikorra (bideo-kamera) eta irudi editorea.
2. Ordenagailua eta internet.
3. Bibliografia.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Barreña, A. (2012). Fonologiaren, lexikoaren, morfologiaren eta sintaxiaren garapena haur euskaldunengan, in Askoren Artean, Hizkuntzaz jabetzen (0-6). XVI. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebaldea Kultura Alkartea.

- Barreña, A. & Ezeizabarrena, M. (2000). Kode bereizketa eta bateraketa eremu urriko hizkuntzarekiko elebitasun goiztiarrean. Ikastaria 12.

- Bavin, L.B. (2009). The Cambridge handbook of child language. New York : Cambridge University Press.

- Bronckart, J.P. (2007). Desarrollo del lenguaje y didáctica de las lenguas. Madrid: Miño y Dávila.

- Diaz de Gereñu, L., Manterola, I. & Garcia-Azkoaga, I. (arg.) (2021). Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu. Hizkuntzen garapena eta erabilera aztergai. Bilbao: UPV/EHUko argitalpen zerbitzua.

- Gutierrez, J. & Ezeizabarrena, M.J. (2021). Hotsetik hitzera. Nola bereganatzen dute hizkuntza haur euskaldunek? Donostia: Erein.

- Hammers, J. & Blanc, M.H.A. (2000). Bilinguality & Biligualism. Cambridge: CUP.

- Manterola, I. (2012). Diskurtso gaitasunen jabekuntza euskara H2 duten haurrengan: ipuin-kontaketak aztergai, in Askoren Artean, Hizkuntzaz jabetzen (0-6). XVI. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebaldea Kultura Alkartea.

- Serra, M., Serrat, E., Solé, Rosa, Bel A. & Aparici, M. (2013). La adquisición del lenguaje. Barcelona: Ariel.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Almgren, M.; Idiazabal, I. & Manterola, I. (2009). Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean. In Euskera 2009, 54, 2-1. zatia, 683-721.
- Barreña, A. (2012). Fonologiaren, lexikoaren, morfologiaren eta sintaxiaren garapena haur euskaldunengan, in Askoren Artean, Hizkuntzaz jabetzen (0-6). XVI. Jardunaldiak. Bilbo: Mendebaldea Kultura Alkartea.
- Erdozia, K., Santesteban, M., eta Zawiszewski, A. (koord.) (2021). Bi hizkuntza garun bakarrean: euskal psikohizkuntzalaritzaren ekarpenak eta erronkak. Bilbo: UEU & UPv/EHU.
- Ezeizabarrena, M.; Manterola, I. & Beloki, L. (2009). Euskara H2 goiztiarraren ezaugarrien bila: adizkiak eta gramatika haurren ipuin-kontaketetan. Euskera 2009, 54, 2-1. zatia, 639-681.
- Ezeizabarrena, M. J. & Munarriz, A. (2017). Subject advantage in the production of relative clauses in Basque. In Lauchlan, F. & Parafita Couto, M. C. (Eds.), Bilingualism and Minority Languages in Europe: Current trends and developments. Cambridge Scholars Publishing, 183-211.
- Ezeizabarrena, M. J.; Munarriz, A. & Loidi, U. (2017). Bilingual production of relative clauses in languages with opposite head-complement directionality, in Bellamy, K.; Child, M.; González, P.; Muntendam, A. & Parafita Couto, M. C. (Eds.), Multidisciplinary approaches to bilingualism in the Hispanic and Lusophone world. Amsterdam: John Benjamins, 281-309
- Garcia Azkoaga, I.M., Idiazabal, I. & Larringan, L.-M. (2009). Contar el mismo cuento a los 5 y a los 8 años. Una explicación desde la perspectiva del interaccionismo sociodiscursivo, Estudos linguísticos. Linguistic Studies, Nº 3, julio 2009, 211-227.
- Idiazabal I.(1994). Elementos de cohesión y conexión en las primeras fases de la adquisición del lenguaje: análisis de la producción verbal de un niño bilingüe vasco-hispanófono, in Meisel, J. (Org.) La adquisición del vasco y del castellano en niños bilingües, Frankfurt: Vervuert.35-68.

Aldizkariak

- Bilingualism: Language and Cognition
- First Language
- Fontes Linguae Vasconum
- Infancia y Aprendizaje
- International Journal of Bilingualism
- Language Acquisition
- Second language research
- Studies in Second Language Acquisition
- Tantak

Web helbideak

- Bilingualism Matters: http://www.bilingualism-matters.org.uk/
- ELEBILAB ikertaldea: https://www.ehu.eus/eu/web/elebilab
- François Grosjean-en bloga: https://www.francoisgrosjean.ch/blog_en.html
- Gogo elebiduna: http://www.ehu.es/HEB/Gogo%20Elebiduna.htm

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:00-15:00 (1)

13:00-13:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.14 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

13:30-15:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.16 - LETREN FAKULTATEA (1)