XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE MIGUEL MARTINEZ ARETA

Ezagutza arloa
Euskal Filologia
Saila
Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Ikastegia
Letren Fakultatea
Posta elektronikoa
josemiguel.martinez@ehu.eus

Ingeles Filologian (Deustun, 1998) eta Filologia Klasikoan (Salamancan, 2008) lizentziatua, eta Euskal Filologian (UPV/EHUn, 2006) doktore. UPV/EHUko irakasle 2004tik.



Egonaldiak egin nituen Estatu Batuetan (Cornell University, 1999), eta Alemanian (Jena, 2002, 2003; Berlin, 2004), baita azken bi unibertsitateotan euskarari buruzko ikastaroak irakatsi ere.



Bi ikertaldetako kide naiz: Hezkuntza eta Zientzi Ministerioak finantzaturiko Monumenta Linguae Vasconum V (MLV5), eta Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko Historia de la lengua vasca y lingüística histórico-comparada (HMLV-LHC).



CNEAIk aitortutako seiurteko bat dut.



Ikerketa-lerro hauek landu ditut nagusiki: euskararen hizkuntzalaritza diakronikoa, (fonetika, morfologia, hitz-hurrenkera, ergatibitatea), ikuspegi tipologiko batetik, eta euskal onomastika.



35 argitalpenen egile naiz. Haietako esanguratsu batzuk:

- “El acento proto-vasco” (ASJU, 2004)

- “Euskararen hitz hurrenkeraren garaikaketa baterako materialak” (Oihenart, 2011)

- Basque and Proto-Basque. Language-Internal and Typological-Approaches to Linguistic Reconstruction (koordinatzaile eta editore, Peter Lang, 2013)

- “Demonstratives and Personal Pronouns” (in Basque and Proto-Basque, 2013)

- “Indagaciones intergeneracionales en la antroponimia aquitana” (ASJU, 2018)

- “Ergative from Passive in Proto-Basque” (in Selected papers from the 23rd ICHL, San Antonio, 2017, Joh