Breadcrumb

izenburua-farmaziako-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika

Aplikazio habiaratuak

aurkezpena-farmazia-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitzeko ikasketak amaitzen dituztenek bi titulu ofizial edukiko dituzte eta ezagutzak izango dituzte sendagaiekin, elikadurarekin, nutrizioarekin eta dietetikarekin lotutako oinarrizko diziplinetan, eta, hala, osasun arloan estimu handiko bi lanbide horietan aritu ahalko dira.

Osasun arloko bi lanbide horiek osagarriak dira, farmazialariaren eta dietista nutrizionistaren gaitasunen arteko lotura estua dela eta. Bi titulazio horiek gai komunak dituztenez, sei mailaz osatutako ikasketa plana diseinatu ahal izan da, eta bi titulazioak egiteko beharrezko denbora optimizatu da.

Gradu bikoitz honek izaera esperimentala du ezaugarri nagusi, laborategiko praktikak irakaskuntzaren zati garrantzitsu baitira. Farmazia titulazioko kanpoko praktikak farmazia bulegoetan edo ospitaletako farmaziako zerbitzuetan egiten dira. Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradukoak, berriz, ospitale, taldeentzako sukaldaritza enpresa, gizarte ongizaterako zentro, hezkuntza zentro eta abarretan egiten dira, publikoetan nahiz pribatuetan. Praktika horiek aukera ematen diete ikasleei etorkizunean lan egingo duten errealitate profesionalarekin harremanetan jartzeko.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Farmazia Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

secretariadealumnado.ff@ehu.eus

Iraupena

6 ikasturte

Kreditu kopurua

410 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,92 €

Gutxieneko nota

12,132 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

15 plaza

botoia-liburuxka-Farmazia-Fakultatea

arrazoiak-farmazia-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Harreman zuzena mundu profesionalarekin, nahitaezko praktikak eginda eremu pribatu zein publikoan.
  • Prestakuntza integrala, osasunaren sustapena helburu eta elikadura bitarte.
  • Medikamentuetan aditutako osasun langile gisa jardun ahal izango duzu eta gaitasuna izango duzu zientzi ikerkuntzan aritzeko.
  • Hezkuntza metodologia aurreratuak, laborategiko praktikak lehenengo ikastarotik bertatik.

profila-farmaziako-eta-giza-nutrizioko-gradu-bikoitza

Sarrera-profila

Sendagai, elikadura, nutrizio eta dietetika arloko profesional gisa pertsonen osasunean laguntzeko interesik baduzu, eta, gainera, biologian eta kimikan ezagutzarik baduzu, Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako Gradu Bikoitzak bi lanbide sanitario horietan jarduteko gaituko zaitu.

Irudia

Irteera profesionalak

Gradu bikoitz honek hurrengo lanbideetara sartzeko aukera emango dizu:

  • Farmazia bulegoak
  • Ospitale prestakuntzako espezialitateak (BAFE)
  • Nutrizio klinikoa, nutrizio aholkularitza eta hezkuntza
  • Kudeaketa osasun administrazioan
  • Taldeentzako sukaldaritza
  • Analisi laborategiak
  • Banaketa farmazeutikoa
  • Farmazia, kimika eta elikagaien industria
  • Elikadura segurtasuna
  • Kirol nutrizioa eta beste kolektibo espezifiko batzuena
  • Irakaskuntza
  • Ikerkuntza: sektore farmazeutikoan, dietetika eta nutrizioan; bioteknologian, biomedikuntzan, kimikan, kosmetikan etab.