XSLaren edukia

Giza Anatomia25193

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25193

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3969
Gelako p.66
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Farmazia graduan, “Giza Anatomia” lehen mailako “Zelulen eta Ehunen Biologia” eta bigarren mailako “Giza Fisiologia” irakasgaiekin zuzenean erlazionatuta dago. Hiru irakasgai hauetako edukiek Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioari buruzko ezagutzak ematen dizkie Farmazia Graduko ikasleei. Era berean, “Giza Gorputzaren Egitura eta Funtzioa” deritzogun jakintza arlo zabal horretan eskuratutako ezagutzak hurrengo kurtsoetetako hainbait irakasgaietarako oinarri izango dira. Hala nola, bigarren mailako “Fisiopatologia” eta “Immunologia”, hirugarren mailako “Farmakologia Galenikoa” eta “Farmakologia I-II”, laugarren mailako “Biofarmazia eta Farmakozinetika” eta “Farmazia Klinikoa eta Farmakoterapia”, eta bosgarren mailako “Dermofarmazia” eta “Toxikologia”.

Irakasgai honen edukiak organo eta sistema ezberdinen funtzioarekin erlazionatutako egituretara bideratzen da gehien bat. Hauen artean, garrantzi berezia ematen zaie [i] farmakoen absortzioaz, garraioaz, metabolismoaz zein farmakoen eta bere mentabolitoen ezabaketaz arduratzen diren sistemei, eta [ii] aipatutako funtzioak erregulatzen eta koordinatzen dituzten sistemei.

Klase magistralen zein laborategi praktiketan, edukiak sistema funtzionalen arabera banatuta daude hainbat bloketan. Hauetako bakoitzari denbora kopuru desberdina eskaintzen zaio bi irizpide nagusiren arabera: [i] graduaren testuinguruan gaiak duen garrantzi erlatiboa, eta [ii] edukien zailtasuna.

Adibide gisa, klase magistral modalitatean, sistema muskulueskeletikoari eskaintzen zaion denbora hiru ordukoa da, garrantzi handiagoa duten gaien kalterako ez izateko (hala nola, arnas sistema, sistema kardiobaskularra, digestio-sistema, gernu-sistema, sistema endokrinoa eta nerbio-sistema). Hala ere, sistema muskulueskeletikoak giza-gorputzeko barrunbeen konfigurazioan garrantzi handia du, eta ondorioz, arnasketa, digestio eta funtzio urogenitaletan ere. Horregatik, pareta toraziko eta abdominopelbikoak osatzen dituzten osagai eskeletiko eta muskularrak laborategi-praktiketa lantzen dira (lau saio). Beste muturrean, sistema endokrinoa eta nerbio-sistema kokatzen dira. Zeresanik ez, Neuroanatomia ezinbestekoa da nerbio-sistema zentralak eta nerbio-sistema periferikoak itu ditzuten farmako ugariren eta abusuzko psikofarmakoen ekintza-mekanismoak ulertzeko. Hori dela eta, hamaika ordu eskaintzen zaizkie klase magistral modalitatean, eta beste bi laborategi-praktiketan.

Zeresanik ez, ezinbestekoa da nerbio-sistema zentralaren eta nerbio-sistema periferikoaren antolaketa ezagutzea giza-gorputzeko funtzioen koordinazioa ulertzeko. Bestalde, ezinbestekoa da oinarri neuroanatomiko sendo bat izatea nerbio sistemaren atal desberdinetan ituak ditzuten farmakoen eta abusuzko psikofarmakoen ekintza-mekanismoak ulertzeko. Hori dela eta, hamaika ordu eskaintzen zaizkie klase magistral modalitatean, eta beste bi laborategi-praktiketan.





Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

I. GAITASUN ESPEZIFIKOAK

1. Ikasketetarako eta lan-mundurako ikasleak behar dituen ezagutza anatomiko eta enbriologikoak barneratzea.

2. Giza gorputzaren egitura eta funtzioak ezagutzea bizitzaren fase desberdinetan.

3. Lan-mundurako giza anatomiari dagokion lenguaia barneratzea eta erabiltzen ikastea.

4. Garapenean zehar, zigototik abiatuz giza gorputzaren eraketaraino ematen diren aldaketak deskribatzea.

5. Giza gorputzaren antolaketa aztertzea, ikuspegi topografiko nahiz sistemikotik.

6. Egitura anatomikoak eta beraien arteko erlazio espazialak barneratzea, hiru dimentsiotako modeloetan eta ebaketa anatomikoetan.

7. Giza gorputzaren osoko ikuspegi bat lortzea, bereziki funtzio begetatibo nahiz somatiko garrantzitsuenak erregulatzen dituzten sistemetan arreta jarriz.

8. Egitura anatomiko makroskopiko eta mikroskopikoetatik abiatuz ondorio funtzionalak baloratzeko gaitasuna lortzea. Egitura horien artean, aintzat hartuko dira bereziki xurgapena, garraioa, metabolismoa eta farmakoen ezabaketarekin zerikusia dutenak.

9. Irakasgaiarekiko jarrera positiboa garatzea. Behaketan eta behatutakoaren deskribapenean, zorroztasun eta zehaztasun ohiturak demostratzea.



II. ZEHARKAKO GAITASUNAK

Ikasleak honako gaitasunak izan behar ditu:

1. Ahoz eta idatziz komiunikatzeko gai izatea, betiere hizkuntza akademiko eta zientifiko zuzena erabilita.

2. Iragasgaiarekin erlazionatutako informazioa bilatzeko eta zuzenki zitatzeko gai izatea.

3. Taldean lan egiteko gai izatea.



III: IKASKETAREN EMAITZAK

1. Giza-gorputzeko sistemen arteko erlazioa ezagutzea osasun egoeran.

2. Digestio-sistemak mantenugaien eta farmakoen xurgapenean duen garrantzia ezagutzeka.

3. Gernu-sistemak farmakoen, toxikoen eta metabolitoen ezabaketan duen garrantzia ezagutzea.

4. Kardiozirkulazio-sistemak beste sistemen funtzioetan duen garrantzia ezagutzea.

5. Giza-gorputzeko funtzioak erregulatzen dituzten organo eta ehun endokrinoak ezagutzea.

6. Anatomian oinarrituta, arnas sistemaren funtzioak ondorioztatzeko gai izatea.

7. Antolaketa anatomikoan oinarrituta, Nerbio-sistemak organismo osaren funtzioen koordinazioan eta erregulazioan dituen funtzioak ulertzea.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

SAIO TEORIKOEN EGITARAUA

I: SARRERA ETA OINARRIAK

1. Gaia. Irakaslearen eta irakasgaiaren aurkezpena.

2. Gaia. Anatomia-oinarriak.

II: HEZUR- GILTZADURA- ETA MUSKULU-SISTEMEN OINARRIAK

3. Gaia. Sistema eskeletikoa.

4. Gaia. Giltzadura-sistema.

5. Gaia. Sistema muskular somatikoa.

III: NEUROANATOMIA

6. Gaia. Sarrera. Nerbio sistemaren sailkapenak. Neuronen eta axoien antolaketa. Nerbio-sistema zentralaren eta nerbio-sistema periferikoaren atalak.

7. Gaia. Bizkarmuina. Kokapena, kanpo- eta barne-egitura.

8. Gaia. Enbor entzefalikoa. Kokapena eta kanpo-egitura. Nerbio-bikote kranialak. Nukleo motor eta sentsorialak. Tuberkulu koadrigeminoak eta nukleo mesentzefalikoak.

9. Gaia. Enbor entzefalikoa: erretikulu formazioa. Zerebeloa.

10. Gaia. Dientzefaloa: kokapena eta atalak. Talamoa errelebu-nukleo gisa.

11. Gaia. Telentzefaloa. Garun-hemisferioak eta horien osagaiak. Garun-kortexa.

12. Gaia. Gongoil basalak eta horiei funtzionalki lotutako egiturak.

13. Gaia. Meningeak, garun-bentrikuluak. Likido zefaloerrakideoa. Hezi hematoentzefalikoa.

14. Gaia. Nerbio-sistema autonomoa eta nerbio-sistema enterikoa.



IV: GURUIN ENDOKRINOAK

15. Gaia. Sarrera. Organo neuroendokrinoak.

16. Gaia. Guruin endokrinoak.

V: SISTEMA KARDIOBASKULARRA

17. Gaia. Sarrera. Bihotza: kokapena eta erlazioak. Kanpo morfologia.

18. Gaia. Bihotz-geruzak, perikardioa, eta bihotzaren irrigazioa eta inerbazioa.

19. Gaia. Sistema baskularra: odol-hodi motak.

20. Gaia. Sistema baskularra: arteria sistemikoak.

21. Gaia. Sistema baskularra: zain sistemikoak.

VI: SISTEMA LINFATIKOA

22. Gaia. Sistema linfatikoa.



VII: ARNAS SISTEMA

23. Gaia. Sarrera. Goiko arnas bideak (sudur-barrunbea eta faringea).

24. Gaia. Laringea.

25. Gaia. Zuhaitz trakeobronkiala.

26. Gaia. Birikak.

VIII: DIGESTIO-SISTEMA

27. Gaia. Sarrera. Ahoa, aho-egiturak eta irensketa.

28. Gaia. Faringea eta esofagoa. Barrunbe abdominopelbikoa eta mesenterioak. Digestio-hodia.

29. Gaia. Urdaila. Duodenoa, jeiunoa eta ileona. Heste lodia.

30. Gaia. Pankrea.

31. Gaia. Gibela eta behazun-bideak.

32. Gaia. Digestio-sistemaren irrigazioa eta inerbazioa.

IX: GERNU-SISTEMA

33. Gaia. Sarrera. Giltzurrunen egitura makroskopikoa eta mikroskopikoa.

34. Gaia. Aparatu justaglomerularra. Giltzurrunen irigazioa. Gernu-bideak.

35. Gaia. Emakumezkoaren eta gizonezkoaren gernu-maskuria eta uretra.

X: SISTEMA GENITALAK

36. Gaia. Sarrera. Emakumezkoaren sistema genitala.

37. Gaia. Gizonezkoaren sistema genitala.



SAIO PRAKTIKOEN EGITARAUA

1. Praktika. Sarrera: arauak eta materialak. Osteologia: sarrera, kranioa.

2. Praktika. Osteologia: bizkarrezurra, eskeleto torazikoa.

3. Praktika. Osteologia: goiko eta beheko gorputz-adarrak.

4. Praktika. Miologia. Diafragma muskulua eta arnasketaren muskulu laguntzaileak. Muskulu abdominalak.

5. Praktika. Arnas-sistema. Goiko arnas bideak, laringea eta birikak.

6. Praktika. Bihotza. Bihotzaren kanpo-eta barne-egitura. Irrigazioa.

7. Praktika. Odol-hodi nagusiak. Arteriak eta zainak.

8. Praktika. Digestio-sistema: ahoa eta aho-barrunbea, faringea, hestegorria, peritoneoa eta mesenterioak.

9. Praktika. Digestio-sistema: urdaila, duodenoa, jeiunoa eta ilenoa, heste lodia, ondeste-uzki aldea,

10. Praktika. Digestio-sistema: pankrea eta gibela.

11. Praktika. Gernu-sistema: giltzurrunak, ureterrak, maskuria eta uretra.

12. Praktika. Ugaltze-sistema. Gizonezkoaren sexu-organoak.

13. Praktika. Ugaltze-sistema. Emakumezkoaren sexu-organoak.

14. Praktika. Nerbio-sistemaren kanpo-egitura. Bizkarmuina eta enbor entzefalikoa.

15. Praktika. Nerbio-sistemaren kanpo-egitura. Dientzefaloa, telentzefaloa eta garun-kortexa.



GELAKO PRAKTIKEN EGITARAUA

1. Oinarrizko anatomia sekzionala: irudi anatomikoen interpretazioa eta erlazio-terminoen erabilera zuzena.

2. Nerbio sistemako osagaien sailkapen anatomikoa eta funtzionala.

3. Sare neuronalak: kitzikapen-inhibizio oreka. Bizkarmuin-erreflexuak.

4. Arnas funtzioaren eta funtzio kardiobaskularraren kontrol nerbiosoa.

5. Digestio-funtzioaren kontrol nerbiosoa. Mantenugaien xurgapen, garraio eta metabolismoan parte hartzen duten osagai anatomikoak.

6. Giltzurrun-funtzioaren kontrol nerbioso eta endokrinoa.



MetodologiaToggle Navigation

1. Klase magistralak (M): Irakasleak programa teorikoko gaiak azalduko ditu, diapositiben laguntzarekin, posible den heinean, ikasleentzat aldez aurretik eskuragarri egongo direnak. Baitere, irakasleak dagoeneko jorratu diren gaiei buruzko eta ikasleek barneratuta eduki behar dituzten jakintzei buruzko galderak planteatuko ditu klasean.

2. Laborategiko praktikak (GL): Eredu anatomikoak erabilita ikasleek egitura anatomikoen azterketa eta identifikazioa burutuko dute, irakasleak emandako azalpenen laguntzarekin.

3. Gelako praktikak (GA): Ikasleek, taldetan edo banaka antolatuta (momentuko osasun-gomendioen arabera), aparteko zailtasuna duten irakasgaiari buruzko problemak ebatzi beharko dituzte.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Test motatako proba (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 32
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 8

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

1. EBALUAZIO MISTOA

1.1. AZTERKETA FINALA (Nota finalaren % 60).

Irakaskuntza mota guztien (M, GL, GA) inguruko galderak edukiko ditu.

1.1.1. Test Motako Azterketa (Nota finalaren % 40): Aukera anitzeko 60 galdera izango ditu, eta galdera bakoitzak 5 erantzun posible eta zuzen bakarra. Atal honetan, gehienezko puntuazioa 10 izango da eta 36 erantzun zuzen behar dire 10etik 5 puntu lortzeko. Ez da penalizaziorik egongo erantzun okerrengatik. Gainerako puntuazioen baliokidetasuna Neurozientzien Saileko iragarki-taulan argitaratuko da.

1.1.2. Garatzeko Galderak (Nota finalaren % 20): Test motako azterketa baten bitartez ezin ebaluatu daitezkeen gai kontzeptualen inguruko 4 galdera izango dira. Azterketa finalaren kalifikazioa test motako azterketaren eta garatzeko galderen batezbesteko haztatuaren bidez kalkulatuko da.

1.2. EBALUAZIO JARRAIA (Nota finalaren % 40)

1.2.1. Proba Partzialak (Nota finalaren % 32).

Kurtsoan zehar bi proba partzial egingo dira, bigarrena azterketa finalaren egunean. Proba hauetan laborategi-praktiketan landutako edukiak ebaluatuko dira, egitura anatomikoen identifikazioaren eta jorratutako kontzeptuei buruzko galderen bitartez. Bakoitzak nota finalaren % 16 balioko du. Lenengo proba libratzeko 10etik 5 puntu baino gehiago atera beharko dira.

1.2.2. Talde-lana Gelako Praktiketan (Nota finalaren % 8)

Irakasleak gelako praktiketan planteatutako ariketen ebazpenean oinarrituko da. Jarduera taldekakoa (gehienez, 5 ikasle taldeko) izango da.



EBALUAZIO MISTOAREN INGURUKO OHARRA:

Gela-praktiketan eta laborategi-praktiketan asistentzia eta parte-hartze aktiboa ebaluazio jarraiaren ezinbesteko baldintzak dira. Justifikatu gabeko bigarren asinstentzia faltatik aurrera, falta bakoitzak puntu bateko murrizketa (10etik) ekarriko du ebaluazio jarraiaren kalifikazioan. Bestetik, aktibitate praktikoren batean, modu nabarian denbora alferrik galtzen duten ikasleei ohartaraziko zaie. Jarrera horri eusten dioten ikasleek justifikatu gabeko faltari dagokion murrizketa bera jasoko dute.

Irakasgaia gainditzeko batezbesteko kalifikazioa 5etik gorakoa izan beharko da. Hala ere, batezbesteko hori ez da baliagarria izango “1.1. Azterketa finala” edo “1.2. ebaluazio jarraia” ataletan lortutako kalifikazioa 4,5 baino txikiagoa bada.



2. AZKENEKO EBALUAZIOA

AZKENEKO EBALUAZIO sistema aukeratzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari ESPRESKI UKO egin behar dio, betiere araudiak ezarritako epeetara (lauhilekoa hasi eta hurrengo 9 asteetako epearen barruan) eta erara (irakasgaiaren irakasle arduradunari idatzita) egokituta. Hala balitz, azkeneko probak bi atal izango ditu:

Lehenengoa, % 68ko balioarekin, bi atalk edukiko ditu: a) test motako azterketa "1.1.1. Test Motako Azterketa" atalean deskribatutakoaren berdina (% 40). b) Gai kontzeptualen inguruko 4 galdera (% 28).

Bigarrena, % 32ko balioarekin, laborategi-praktiketan landutako edukiei buruzko (egitura anatomikoen identifikazioa eta praktiketan jorratutako kontzeptuak) azterketa praktiko finala.



Ebaluazio mota honetan, irakasgaia gainditzeko batezbesteko kalifikazioa 5etik gorakoa izan beharko da. Hala ere, batezbesteko hori ez da gainditzeko nahikoa izango aurretik aipatutako bi azpiataletako batean lortutako kalifikazioa 4,5 baino txikiagoa bada.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdian azaldutako irizpide berdinak jarraituko dira. Deialdiari uko egiteko EZ da beharrezkoa espreski jakinaraztea. Nahikoa da azterketara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Hiru irakaskuntza modalitateetan (M, GL, GA) irakasleak emandako materialak: aurkezpenak, giodoiak, grabaketak, ariketak.
- Neurozientziak saileko praktika gelan eskura dauden eredu anatomikoak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

I. TESTULIBURAK

- Afifi AK, Bergman, RA (1999). Neuroanatomía funcional (1ª edición). Ed. McGraw-Hill Intermaericana, México DF.

- Carpenter MB (1994). Neuroanatomía. Fundamentos (4ª edición). Ed. Panamericana, Buenos Aires.

- Drake RL, Vogl W, Mitchell A (2005). Gray Anatomía para Estudiantes (1ª edición). Elsevier. Madrid.

- Garcia del Caño, G (2007). Anatomia Funtzionala: Oinarriak, Enbriologia Orokorra eta Biziraupen-Sistemak. On-line argitalena. UPV-EHU.

- Moore KL, Dalley AF (2002). Anatomía con orientación clínica (4ª edición). Ed. Panamericana, Madrid.

- Thibodeau, G y Patton, K (2007): Anatomía y Fisiología (6ª edición). Ed. Elsevier España, S.A. Madrid.

- Tortora GJ, Derrickson B (2006). Principios de Anatomía y Fisiología. 11a edición. Ed. Médica - Panamericana, Madrid.

- Tortora GJ, Grabowski SR (2002). Principios de Anatomía y Fisiología (9. edizioa). Ed. Oxford University Press, México DF.



II. ANATOMIA ATLASAK

- Boya, J (2004). Atlas de Histología y Organografía Microscópica (2. edizioa). Ed. Panamericana.

- Feneis, H (2001). Giza anatomiako poltsiko atlasa. Ed. Elhuyar, Usurbil.

- Gilroy, A.M. et al. (2009). Prometheus, Atlas de Anatomía. Ed. Panamericana, Madrid.

- Hainbat autorek eginda (2014). Giza anatomiako atlasa. Ed. UPV-EHU, Bilbao.

- Kahle W, Leonhardt H, Platzer W (1991-1995). Atlas de Anatomía para estudiantes y médicos. Obra completa (3 vols.). 2a edición. Ed. Omega, Barcelona.

- Netter, FH (2003). Atlas de Anatomía Humana (3. edizioa). Ed. Masson.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Alberts B et al. (1999). Introducción a la Biología Celular. Omega.
- Garro A (2000). Giza fisiologia. Ed. Elhuyar, Usurbil.
- Gartner LP, Hyatt, JL (1997). Histología: texto y atlas. Ed. McGraw-Hill Interamericana.
- Marigomez I, Cajaraville MP (1999). Zelula I. Zelula eukariotikoaren azalpenerako testuliburua. Ed. UEU, Bilbao.
- Paniagua R (2003). Biología Celular (2. edizioa). Ed. McGraw-Hill -Interamericana.
- García de Galdeano Zaldivar, Alicia (2012). On-line argitalena. UPV/EHU.

Aldizkariak

- Acta Anatómica
- Anatomical Record
- Anatomy and Embryology
- Annals of Anatomy
- Ekaia
- Elhuyar Aldizkaria: Zientzia eta teknologia
- Journal of Anatomy
- New Anatomist
- Revista Chilena de Anatomía [Texto completo libre]

Web helbideak

http://www.benbest.com/science/anatmind/anatmd1.html (azken bisita, 2018ko uztaila)
http://www.meddean.luc.edu/lumen/MedEd/GrossAnatomy/anatomy.htm (azken bisita, 2018ko uztaila)
http://ect.downstate.edu/courseware/haonline/toc.htm (azken bisita, 2018ko uztaila)
http://www.innerbody.com/htm/body.html (azken bisita, 2018ko uztaila)
http://php.med.unsw.edu.au/embryology/index.php?title=Embryonic_Development (azken bisita, 2018ko uztaila)
http://www.ehd.org/virtual-human-embryo/figure.php?stage=1&figure=49 (azken bisita, 2018ko uztaila)
https://library.med.utah.edu/WebPath/HISTHTML/NEURANAT/NEURANCA.html (azken bisita, 2018ko uztaila)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CAPETILLO GONZALEZ DE ZARATE, ESTIBALIZ
  • GARCIA DEL CAÑO, GONTZAL
  • RUIZ NUÑEZ, ASIER
  • GARCIA DEL CAÑO, GONTZAL
  • GONZALEZ BURGUERA, IMANOL
  • RUIZ NUÑEZ, ASIER

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

09:00-10:00 (1)

09:00-10:00 (2)

21-23

09:00-10:00 (3)

22-23

09:00-10:00 (4)

09:00-10:00 (5)

24-34

09:00-10:00 (6)

24-35

09:00-10:00 (7)

09:00-10:00 (8)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

09:00-10:00 (1)

24-24

09:00-10:00 (2)

26-27

09:00-10:00 (3)

28-28

09:00-10:00 (4)

33-33

10:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-35

09:00-10:00 (1)

30-30

10:00-11:00 (2)

32-32

10:00-11:00 (3)

33-33

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

13:00-14:00 (1)

22-34

13:00-14:00 (2)

32-32

12:00-13:00 (3)

35-35

12:00-13:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-11:00 (1)

10:00-11:00 (2)

21-29

10:00-11:00 (3)

22-34

10:00-11:00 (4)

22-35

10:00-11:00 (5)

32-32

10:00-11:00 (6)

32-35

10:00-11:00 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

10:00-11:00 (1)

24-24

10:00-11:00 (2)

26-26

10:00-11:00 (3)

28-28

10:00-11:00 (4)

30-30

10:00-11:00 (5)

33-33

11:00-12:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

10:00-11:00 (1)

22-35

09:00-10:00 (2)

30-30

15:00-16:00 (3)

34-34

13:00-14:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

13:00-14:00 (1)

23-24

13:00-14:00 (2)

25-25

13:00-14:00 (3)

26-26

12:00-13:00 (4)

27-28

13:00-14:00 (5)

29-29

12:00-13:00 (6)

30-30

13:00-14:00 (7)

16:00-17:00 (8)

32-33

13:00-14:00 (9)

34-34

11:00-12:00 (10)

35-35

10:00-11:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (10)