XSLaren edukia

Kimika Organikoa25195

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25195

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3680
Gelako p.99
Laborategiko p.151

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Kimika Organiko irakasgaia Giza Nutrizioa eta Dietetikako Graduan eta Farmaziako Graduan ematen da. Beste Adar Batzuen irakasgai motakoa eta lehenengo kurtsokoa da. Kimika Organiko oinarrizko kontzeptuak aurkezten dira, hala nola, konposatu organiko sinpleen nomenklatura, funtzio-taldeen araberako sailkapena, egitura (isomeria, estereokimika), propietateak eta erreaktibitatea.



Irakasgai hau funtsezkoa da Giza Nutrizioa eta Dietetikako graduko ikasleentzako beste irakasgai batzuk ulertu ahal ditzatela adibidez Biokimika, Elikagaien Kimika eta Biokimika eta, Sukaldaritza Teknologia eta Elikagaien Prozesatzea. Kimika Organikoaren bidez elikagaien gehigarriak prestatzeko eta elikagai-kontserbazio prozesuetan eta funtsezkoa da etorkizuneko Dietista-Nutrizionistak ulertu ahal dezala elikagaiek nola elikatzen duten gorputzera.



Farmaziako Graduko ikasleak lehen mailako Kimika Organikoan barneratutako kontzeptuak aplikatu beharko ditu bigarren kurtsoan izango duen Kimika Organiko Aurreratua irakasgaian, han talde funtzional bat baino gehiago duten konposatuen eta heterozikloen egitura, propietateak eta erreaktibitatea ulertu ahal izateko. Geroago, Graduaren hirugarren mailan eta modulu berean, Kimika Farmazeutikoa irakasgaia egin beharko du ikasleak eta aurretik ikasitako konposatu organikoen propietate fisikoak eta erreaktibitatea kontuan hartuta, itu biologikoen eta molekula organikoen arteko elkarrekintza motak aztertuko ditu. Modu horretan konposatuen aktibitate biologikoa aurresan ahal izango du ikasleak bai eta farmakoak diseinatzeko eta sintetizatzeko metodo nagusiak ezagutu ere. Azken zeregin hau da, hain zuzen, Farmazia gradudunen balizko lanbide-jardueretako bat.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Konposatu organikoen egituraren eta erreaktibitatearen oinarrizko terminologia eta kontzeptuak ezagutzea eta aplikatzea.

Konposatu organikoen erreaktibitatean eta aktibitate biologikoan estereokimikak duen garrantzia ulertzea

Funtzio-talde bakoitza sakon aztertzea eta funtzio-taldeen arteko elkarrekintzak ezagutzea.

Konposatu organikoen erreaktibitatea aurresatea eta interpretatzea.

Erreakzio organiko adierazgarrienen mekanismoak formulatzen gai izatea.

Kimika Organikoaren prozesu sintetiko konplexuagoei heldu ahal izateko oinarri sendoa lortzea.

Halaber, titulazioaren zeharkako gaitasunak garatzen arreta berezia jarriko da, gelako zein laborategiko praktiketan bai.



IKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:

- Nomenklatura sistematikoaren bitartez Aipatzen du eta edozein konposatu organikoen izena eta egitura egiten du.

- Kimika organikoan erabiltzen den terminología erabiltzen du.

- Konposatu organikoen estereokimika zehazten du.

- Talde funtzional desberdinen arteko interkonbertsio erreakzioak egiten ditu

- Konposatu organikoen erreaktibotasuna baita erreakzio organiko adierazgarrienen mekanismoak ere aurresaten du

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA

1. GAIA. ALKANOAK ETA ZIKLOALKANOAK

Molekula organikoen adierazpena, sailkapena, isomeria eta nomenklatura. Lotura kobalentea: hidrokarburoen eta karboniloen egiturak; lotura lekutuak eta deslekutuak (efektu induktiboa eta erresonantzia-efektua). Mekanismo motak eta erreakzioen bitartekariak. Alkano linealak eta adarkatuak. Alkanoen propietate fisikoak. Egitura aseen analisi konformazionala. Alkanoen erreakzioak. Iturri industriala. Zikloalkanoak.

2. GAIA. ESTEREOISOMERIA

Sarrera: isomeria motak. Kiralitate kontzeptua. CIP arauak. Bi karbono atomo estereogenikodun molekulak. Fischer-en proiekzioak. Enantiomero nahaste baten banaketa. Erreakzio kimikoen estereokimika.

3. GAIA. ALKENOAK

Egitura eta propietate fisikoak. Lotura bikoitzen egonkortasun erlatiboa: hidrogenazio-beroak. Alkenoen prestaketa. Alkenoen erreakzioak. Alkenoak naturan. Dienoak.

4. GAIA. ALKINOAK

Egitura eta ezaugarriak. Alkinoen prestaketa. Alkinoen erreakzioak. Alkino interesgarriak.

5. GAIA. BENTZENOA ETA BERE ERREAKZIOAK I

Hidrokarburo aromatikoak. Bentzenoaren egitura. Bentzenoaren erreakzioak: Ordezkapen Elektroizalea Aromatikoa ( SEAr) : halogenazioa, nitrazioa, sulfonazioa, alkilazioa eta azilazioa.

6. GAIA. BENTZENOA ETA BERE ERREAKZIOAK II

Ordezkapen Elektroizalea Aromatikoa bentzeno ordezkatuetan. Erreakzioen orientazioa eta abiadura. Bentzeno eta deribatuen oxidazioa.

7. GAIA. HALOGENODUN DERIBATUAK

Egitura eta propietate fisikoak. Sintesi metodoak eta aplikazioak. Hidrokarburo halogenatuen aplikazioak. Ordezkapen nukleozalezko erreakzioak. Eliminazio erreakzioak. Konposatu organometalikoak.

8. GAIA. ALKOHOLAK ETA ETERRAK

Alkoholen egitura eta propietate fisikoak. Alkoholen sintesia. Alkohol konplexuen sintesirako estrategiak. Konposatu organikoen azidotasuna eta basikotasuna. Alkoholen erreakzioak. Eterren egitura eta propietate fisikoak. Eterren sintesia. Eterren erreakzioak.

9. GAIA. ALDEHIDOAK ETA ZETONAK.

Egitura eta propietate fisikoak. Sintesia. Karbonilo taldearen erreaktibitatea, Adizioa, Erredukzioa, Oxidazioa.

10. GAIA. AZIDO KARBOXILIKOAK

Egitura eta propietate fisikoak. Sintesia. Erreaktibitate orokorra. Adizio-eliminaziozko mekanismoa.

11. GAIA. AZIDO KARBOXILIKOEN DERIBATUAK.

Azil haluroak. Anhidridoak. Esterrak. Amidak. Nitriloak. Propietate fisikoak eta sintesi metodoak. Erreaktibitatearen azterketa konparatiboa. Talde funtzional bakoitzaren erreakzioak.

12. GAIA. AMINAK.

Egitura eta propietate fisikoak. Lorbidea. Aminen portaera kimikoa. Erreakzio nagusiak.



EGITARAU PRAKTIKOA

1.- Konposatu solidoen purifikazioa: kristalizazioa eta sublimazioa

2.- Konposatu likidoen purifikazioa: destilazioa

3.- Disolbatzaileen bidezko erauzketa

4.- Geruza meheko kromatografia.

5.- Azetilazio erreakzioak

6.- Konposatu organikoen funtzio taldeen identifikazioa



MetodologiaToggle Navigation

Ikasturte osoan eskola magistralen bidez irakasgaiaren oinarriak azalduko dira.

Gelako praktiketan ikasgaiaren edukiekin zerikusia duten ariketak planteatu eta taldeka zein banaka ebatzi egiten dira, modu honetan, kontzeptuak kasu praktiko bihurtuta, edukien ulermen sakonagoa ahalbidetzen da.

Laborategiko praktiketan, berriz, oinarrizko teknikak landu egingo dira. Gainera, teknika hauek konposatu batzuen sintesia lortzeko erabiliko dira.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 75
    • Test motatako proba (%): 15
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Bi ebaluazio sistema aplikatuko dira: etengabekoa eta azkena.

Etengabeko ebaluazioa.-

- Laborategiko derrigorrezko praktikak: praktiken inguruko fitxak, azterketa praktikoa eta idatzizko azterketa (Fakultateko egutegiaren araberakoa):

(%10a)

- Formulazioari buruzko autoebaluazio/kontrolerako froga idatzia (%10a). Nota hau azken kalifikazioan kontuan hartu ahal izateko, frogan %70 gainditu beharko da.

- Autoebaluazio/kontrolerako 2 froga idatzi (%20a).

- Bukaerako ohiko azterketa idatzia (%60a). Praktiketako (%10a) eta kurtsoan zehar etengabeko ebaluazio frogatan (%30a) lortutako kalifikazioak gehitzeko, azterketaren atal bakoitzean gutxienez %40 gainditua egon beharko da.



Azken ebaluazioa.- Ebaluazio sistema honetan ondokoa egin beharko da:

- Laborategiko derrigorrezko praktikak: praktiken inguruko fitxak eta azterketa (Fakultateko egutegiaren araberakoa) (%10a)

- Bukaerako ohiko azterketa idatzia (%90). Azterketaren %40 gainditua izan beharko da, atal guztietan jakinduria minimo bat erakutsiz, praktiken nota gehitu ahal izateko.



Edozein kasutan, EHUko Gestio Akademikorako Araudiaren arabera, ikasleak ebaluazio mistoa ala bukaerako proba bakarra egin, GAITASUN TEORIKO ZEIN PRAKTIKOAK BEREGANATU dituela frogatu beharko du.



EHUko Arautegiaren arabera, ikaslea ez bada bukaerako probara (ohikoa nahiz ez-ohikoa) aurkezten deialdiari uko egin diola ulertuko da eta -Ez aurkeztua- jarriko zaio.



Praktikak egin dituzten ikasleei praktiketako nota urtebetez gordeko zaie (0,5 baino hobeagoa bada), honen ostean praktikak errepikatu beharko direlarik. Matrikulatutako ikasle guztiek, berdin ebaluazio jarraitua zein ebaluazio proba bakarra hautatuta, eskubidea dute praktikak errepikatzeko dagokien txandan. Praktika orduko %100era joan beharko da (egoki justifikatutako arrazoiak salbu).



Etika akademikoari buruzko protokoloa

Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak irakasgaia gainditzen ez badu, bukaerako froga bakarrera aurkeztu ahal izango da ezhoiko deialdian, eta ebaluazio sistema azken ebaluazioa hautatu duten ikasleen berdina izango da:

- Laborategiko derrigorrezko praktikak: praktiken inguruko fitxak eta azterketa (Fakultateko egutegiaren araberakoa) (%10a)

- Bukaerako ohiko azterketa idatzia (%90). Azterketaren %40 gainditua izan beharko da, atal guztietan jakinduria minimo bat erakutsiz, praktiken nota gehitu ahal izateko.

Aipatu Araudia kontuan harturik, ikaslea ez bada bukaerako probara aurkezten, ohiko ala ezohikoa izan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta -Ez aurkeztua- jarriko zaio



Etika akademikoari buruzko protokoloa

Irakasgaiko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. [Bakarrik baimentzen da kalkulagailua eramatea]. Jokabide makur eta iruzurrezkoren bat gertatzekotan, UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloan zehazten dena aplikatuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Praktiketako laboratorioan ezinbestekoa da mantala eta segurtasun betaurrekoak erabiltzea.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Vollhardt PC, Schore NE Kimika Organikoa: egitura eta funtzioa. Bilbao: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua; 2008

- UEUko KIMIKA SAILA, Kimika Orokorra. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea;1996.

- Wade LG. Química Orgánica 5ª Edición. Pearson Prenticell; 2004.

- Hart H, Craine L, Hart D, Hadad C. Química Orgánica 12ª Edición. Mexico: McGraw-Hill; 2007

-Klein D. "Química Orgánica". Editorial Panamericana. 2013.

-Yurkanis Bruice P. "Fundamentos de Química Orgánica". 5ª Edición. Pearson. 2023



Nomenklaturari buruzko liburuak:

- Peterson WR. Formulación y Nomenclatura Química Orgánica 8ª Edición. Barcelona: Eunibar; 1986.

- Peterson WR. Introducción a la nomenclatura de las sustancias químicas. Barcelona: Reverté; 2010.

- Quiñoa E. Nomenclatura y representación de los compuestos orgánicos Madrid: McGraw-Hill-Interamericana; 2005.





Gehiago sakontzeko bibliografia

- Clayden J, Greeves N, Warren S, Wothers P. Organic Chemistry. Oxford: Oxford University Press; 2001.
- Ege S. Química Orgánica Vol. 1. Barcelona: Reverté; 1997.
- Morrison RT, Boyd RN. Química Orgánica 5ª Edición. USA: Addison-Wesley Iberoamericana; 1990.
- McMurry J. Química Orgánica 7ª Edición. Mexico: Thomson Paraninfo; 2009.
- Streitwieser A, Heathcock CH. Química Orgánica 3ª Edición. Madrid: Interamericana; 1986.

Aldizkariak

The Journal of Organic Chemistry. Accesible en URL: https://pubs.acs.org/journal/joceah
(2023/04/04 kontsulta egina)
Chemical Reviews. Accesible en URL: http://pubs.acs.org/journal/chreay
(2023/04/04 kontsulta egina)
Jounal of the American Chemical Society. Accesible en URL: http://pubs.acs.org/journal/jacsat
(2023/04/04 kontsulta egina)
Organic Letters. Accesible en URL: http://pubs.acs.org/journal/orlef7
(2023/04/04 kontsulta egina)
Tetrahedron. Accesible en URL: https://www.sciencedirect.com/journal/tetrahedron
(2023/04/04 kontsulta egina)
Tetrahedron Letters. Accesible en URL: https://www.sciencedirect.com/journal/tetrahedron-letters
(2023/04/04 kontsulta egina)

Web helbideak

Kimika orokorra eta organikoa euskaraz (sarrera) - http://www.hiru.com/kimika
(2023/04/04 kontsulta egina)
kimika organikoaren sarrera - http://www.chem.ox.ac.uk/vrchemistry/OrgCompounds/HTML/page01.htm
(2023/04/04 kontsulta egina)
Tutorialak: kimika organikoa, erreaktibitatea - http://www.chem.uiuc.edu/weborganic/organictutorials.htm
(2023/04/04 kontsulta egina)
molekulak irudikatzeko ChemSketch doako programa - http://www.acdlabs.com/download/chemsk.html
(2023/04/04 kontsulta egina)
taula periodiko interaktiboa - http://www.webelements.com/index.html
(2023/04/04 kontsulta egina)
nomenklatura - http://www.chem.qmul.ac.uk/iupac/
(2023/04/04 kontsulta egina)
nomenklatura IUPAC : https://iupac.qmul.ac.uk/BlueBook/
Consultado 04-04-2023.
animazioak (orbitalak, estereokimika, erreakzioak, - http://www.colby.edu/chemistry/OChem/demoindex.html
(2023/04/04 kontsulta egina)
Kimika Organikoa, sintesia, erreaktibitatea, espektroskopia - http://guest.portaportal.com/mrchemistry
(2023/04/04 kontsulta egina)


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FUERTES SANCHEZ, MARIA
  • MASDEU MARGALEF, CARMEN
  • OCHOA DE RETANA MENDIBIL, ANA MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-25

11:00-12:00 (1)

21-27

11:00-12:00 (2)

21-34

11:00-12:00 (3)

22-28

11:00-12:00 (4)

29-35

11:00-12:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-32

11:00-12:00 (1)

28-28

11:00-12:00 (2)

33-35

11:00-12:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.3 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

15:00-19:00 (1)

15:00-18:30 (2)

29-29

15:00-19:00 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

15:00-19:00 (1)

15:00-18:30 (2)

29-29

15:00-19:00 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

11:00-12:00 (1)

21-26

11:00-12:00 (2)

21-30

11:00-12:00 (3)

22-32

11:00-12:00 (4)

27-28

10:00-11:00 (5)

28-28

11:00-12:00 (6)

30-32

10:00-11:00 (7)

32-32

11:00-12:00 (8)

32-34

11:00-12:00 (9)

33-33

10:00-11:00 (10)

33-35

11:00-12:00 (11)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-24

10:00-11:00 (1)

26-26

10:00-11:00 (2)

27-27

11:00-12:00 (3)

29-32

11:00-12:00 (4)

34-34

11:00-12:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-24

12:00-13:00 (1)

26-26

09:00-10:00 (2)

27-27

12:00-13:00 (3)

29-29

13:00-14:00 (4)

30-32

12:00-13:00 (5)

34-34

10:00-11:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

15:00-18:30 (1)

28-28

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

15:00-18:30 (1)

28-28

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

15:00-18:30 (1)

15:00-19:00 (2)

15:00-19:00 (3)

15:00-18:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)