XSLaren edukia

Farmazia Galenikoa25272

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25272

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5582.5
Gelako p.57.5
Laborategiko p.2639
Ordenagailuko p.46

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Farmaziako graduko hirugarren ikasturtean eskaintzen den irakasgaia da. Sendagaiak administratzeko sistemen diseinuari buruzko oinarriak azaltzen dira, zeintzuk osagaia aktiboen ezaugarri fisiko-kimikoetan, dosifikazio formen ezaugarrietan eta pazienteen baldintza fisiopatologikoetan oinarritzen diren. Hori dela eta, irakasgai honetan farmaziako graduan beste irakasgaietan ikusitako hainbat kontzeptu erabiltzen dira, esaterako 1. edo 2. mailan ematen diren Kimika Fisikoa, Giza Anatomia edo Giza Fisiologia.



Irakasgai hau 4. mailako irakasgai hauekin erlazio estua dauka: Biofarmazia eta Farmakozinetika, Teknologia Farmazeutikoa I eta Teknologia Farmazeutikoa II. Hauek egin baino lehen aldez aurretik Farmazia Galenikoa egitea komenigarria da.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GGAITASUN ESPEZIFIKOAK

1. Administrazio tokiaren ezaugarri anatomo-fisiologikoen eragina farmakoen disposizioan aztertzea

2. Farmakoen disposizioa dosifikazio formetatik baldintzatzen duten farmakoen ezaugarriak ezagutu eta baloratzea

3. Sendagaien portaera biofarmazeutikoa aztertzea eta baloratzea, dosifikazio formen diseinua baldintzatzen duena

4. Gaixoaren ezaugarrien, sendagaiaren eta bilatutako eragin terapeutikoaren arabera, administrazio biderik egokiena aukeratzea

5. Bioerilgarritasuna zehaztea, biobaliokidetasuna ebaluatzea eta hauek baldintzatzen dituzten faktoreak ezagutzea



Ikasleek farmakoen disposizio prozesuetan hainbat faktoreen eragina baloratzeko gai izango dira eta kasu bakoitzean erabiltzen diren administrazio sistemak ezagutuko dituzte. Farmakoen disposizio prozesuak pazientearen eta sendagaiarekin ezaugarriekin erlazionatzeko gai izanik – 1,2 eta 3. gaitasunak -, administrazio biderik egokiena aukeratu ahal izango dute gaixoaren ezaugarrien, sendagaiaren eta bilatutako eragin terapeutikoaren arabera (4. gaitasuna).

Gainera, ikasleak bioerabilgarritasuna kuantifikatzeko gai izango dira. Hau da, dosifikazio forma batetik abiatuta administrazio bide baterako, farmakoa zirkulazio sistemikora iristen den kantitatea eta abiadura kuantifikatu eta formulazioen arteko biobaliokidetasuna kalkulatu ahal izango dute (5. gaitasuna).



ZEHARKAKO GAITASUNAK

1. Ahoz nahiz idatziz garatu beharreko komunikazio eta informaziorako gaitasunak garatzea, lanbide-jarduna burutzeko osasun-guneetako gaixo eta erabiltzaileekiko harremanetan jarduteko. Diziplina anitzeko taldeetan lanerako eta lankidetzarako eta osasun-profesionalekiko gaitasunak sustatzea.

2. Norberaren mugak eta lanbide-gaitasuna mantendu eta eguneratzeko premia aitortzea, eskura duen ebidentzia zientifikoaren argitara, jakintza berrien autoikasketari berebiziko azpimarra jarrita.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA

Programa teorikoa 7 moduluetan antolatzen da, edukien izaera kontutan hartuz



I.go MODULUA: FARMAKOEN ASKAPENA ETA XURGAPENA

1. Farmazia Galenikoa. Sarrera

2. Farmakoen igarobidea organismoan: LADME kontzeptua.

3. Farmakoen askapena.

4. Farmakoen xurgapena.

II. MODULUA: SENDAGAIAK ADMINISTRATZEKO BIDE ENTERALAK

5. Sendagaiak administratzeko bideak.

6. Farmakoen administrazioa aho-bidetik.

7. Farmakoen administrazioa aho-barrunbean.

8. Ondeste-bideko farmakoen administrazioa.

III. MODULUA: SENDAGAIAK ADMINISTRATZEKO BIDE PARENTERALAK

9. Sendagaiak administratzeko bide parenteralak.

10. Bena-barneko eta arteria-barneko administrazioa.

11. Gihar-barneko administrazioa.

12. Larruazalpeko administrazioa.

13. Beste bide parenteralak.

IV. MODULUA: MUKOSEN BIDEZKO SENDAGAIEN ADMINSITRAZIOA

14. Sendagaien administrazioa sudur-bidetik.

15. Biriki bidezko administrazioa.

16. Sendagaien administrazioa azalean.

17. Sendagaien administrazio oftalmikoa.

18. Sendagaien administrazioa belarrietan..

19. Administrazio baginala.

V. MODULUA: SENDAGAIEN ADMINSITRATZIOA NERBIO SISTEMA ZENTRALEAN

20. Sendagaien administrazioa nerbio sistema zentralean

VI. MODULUA: BIOERABILGARRITASUNA ETA BIOBALIOKIDETASUNA

21. Bioerabilgarritasuna.

22. Biobaliokidetasuna.

VII. MODULUA: SENDAGAI BIOLOGIKOEN ADMINSITRAZIOA

23. Peptido eta proteina terapeutikoen administrazioa eta disposizioa.

24. DNA eta RNAren administrazioa eta disposizioa terapia genikoan.





EGITARAU PRAKTIKOA

1.go praktika: Azido salizilikoaren eta klorpromazinaren banatze koefizientearen zehaztapena 4 pH ezberdinetan. Emaitzak kontutan hartuz ikasleak pHren eragina ebaluatu beharko du bi farmakoen xurgapen gastrointestinalean.

2. praktika: Eszipenteen eragina osagai aktiboaren askapenean bi formulazio ezberdinetan: iodoaren askapena ebaulatzeko saioa. Ikasleak bi formulazio ezberdin prestatuko ditu eta askapen Saioa egingo du “in vitro”. Emaitzak aztertzerakoan formulazioaren eragina portaera farmazeutikoan ikusiko da.

3. praktika: Etengabeko fluxuko gelaxkak erabiliz konprimitu gastrorresistenteen disoluzio-abiaduraren azteketa. Ikasleak pHren eragina aztertuko du konprimituaren disgregazioan eta farmakoaren askapenean.

4. praktika: Farmakoen disolbagarritasunaren zehaztapena. Ikasleak bi osagai aktibo ezberdinen disolbagarritasuna zehaztuko du pH ezberdinetan. Farmakoen ezaugarri biofarmazeutikoak kontutan hartuta, ikasleak haien erabilgarritasuna eztabaidatu beharko du aho-bidez administratzeko diren askapen luzatuko formulazioak presatzeko.

5. praktika: Furantoina konprimituen disoluzio zinetika. Saioa “in vitro” egingo da Farmakopearen zehaztapenak jarraituz.

6. praktika: Formulazio erdi-solidoen barreiadura-gaitasunaren ebaluazioa Franz barreiadura-gelaxkak erabiliz. Ikasleak

askapen saio ezberdinak prestatuko ditu, Franz gelaxkak erabiliz, formulazio komertzial erdi-solido ezberdinak ebaluatzeko. Farmakoen askapenean saioaren diseinuaren eta formulazio motaren eragina aztertuko dira.

7. praktika: Ordenagailuko praktika. Zitalopram formulazio ezberdinen biobaliokidetasunaren ebaluazioa “in vitro”. Praktika honetan ikasleek zitalopram duten formulazio ezberdinen askapen profilak ebaluatuko dituzte formulazioen arteko baliokidetasuna ebaluatzeko.

8. praktika: Ordenagailuko praktika. Disoluzio zinetika eraduetara datuak doitzea: partikula tamainaren eraginaren ebaluazioa disoluzio abiaduran.

MetodologiaToggle Navigation

1. Egitarauan dauden edukiei buruzko azalpen-klaseak edo klase magistralak. (M) (5,5 ECTS).

2. Ikasgelako praktikak (PA). Egitarauaren edukiekin erlazionatutako ariketa praktikoak landuko dira (0,5 ECTS).

3. Laborategiko clase praktikoak (PL): Ikasleak bere prestakuntza osatuko du irakasgaiaren alor praktikoenak landuz. Horretarako sendagaien portaera "in vitro" aztertuko da eta lortutako emaitzak ebaluatuko dira (2,6 ECTS).

4. Ordenagailuko klase praktikoa, non ikasleak farmakoen askapenarekin erlazionatutako datuen tratamendu matematikoa egingo duen (0,4 ECTS).

5. Autoebaluaziorako ariketak e-gela plataforma erabiliz. Modulu bakoitza amaitzerakoan e-gela plataforman autoebaluaziorako ariketa bat egingo da lortutako ezagutzak modu egokian finkatzerko asmoz. Modu honetan ikasleak jakin ahal izango du nola garatzen den bere ikaskuntza.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

E1. Derrigorrezko proba. Proba honek notaren guztizkoaren %60 balio du. Ikasleak irakasgaiari buruz irakasleak egiten dituen galdera irekiak zehaztasunez eta doitasunez erantzun beharko ditu. Ikasleak gaiari buruz ezagutza egokiak dituela erakutsi beharko du. Kalifikazioa: 0-10. Proba hau gainditzeko betebeharrak:

- Kontzeptuzko akats handirik ez

- Galderen%70an 0 baino emaitza altuagoa lortu

- Gutxienez 5 puntu lortu

- Idatzizko proba honetan ortografia eta sintaxi akatsak zigortuko dira. Akats kopurua kontutan edukiko da, bakoitzagatik -0.1 puntu kenduko direlarik, eta gehienez -0.5 puntu

Proba hau gainditu behar da irakasgaia gainditzeko.

2. Klase praktikoak. Proba honek notaren guztizkoaren %15 balio du.

2.1 Klase praktikoetara joan eta modu egokian aprobetxatu. Kalifikazioa: 0-5. Atal honek notaren guztizkoaren %7,5 balio du. Alor hauek ebaluatuko dira:

- Puntualtasuna, garbitasuna eta ordena

- Jarrera/iniziatiba

- Emaitzak eta praktiketako txostena betetzea

- Txostena egitea eta emaitzen eztabaida



2.2 Derrigorrezko proba. Proba honek notaren guztizkoaren %7,5 balio du. Ikasleak praktikei buruz irakasleak egiten dituen galdera irekiak zehaztasunez eta doitasunez erantzun beharko ditu. Ikasleak gaiari buruz ezagutza egokiak dituela erakutsi beharko du. Kalifikazioa: 0-5. Proba hau gainditzeko betebeharrak:

- Kontzeptuzko akats handirik ez

Irakasgaiaren parte praktikoa gainditzeko 2.1 eta 2.2 atalen batuketarekin 7 puntu edo gehiago lortu behar dira. Parte hau gainditu behar da irakasgaia gainditzeko.



3. Laborategiko azterketa. Proba honek notaren guztizkoaren %15 balio du. Klase praktiko guztiak egin ez dituzten ikasleek laborategiko azterketa egin beharko dute, klase praktikoen egitarauari buruzkoa. Ikasleak gaiari buruz ezagutza egokiak dituela erakutsi beharko du. Kalifikazioa: 0-10. Irakasgaia gainditzeko proba hau gainditzea derrigorrezkoa da. Betebeharrak:

- Kontzeptuzko akats handirik ez

- Gutxienez 10 puntuetatik 5 puntu lortu

- Garbitasuna, ordena eta trebetasuna kontutan hartuko dira, eta gainera lortutako emaitzak eta praktikari buruz prestatu behar den txostena.



4. Taldeka egindako lan baten aurkezpena eta eztabaida. Ikasleek, irakasgaiarekin erlazionatutako argitalpen zientifiko edo kasu kliniko bati buruzko ahozko aurkezpena prestatu beharko dute. Artikulu zientifikoa irakasleak aukeratuko du aldez aurretik. Kasu klinikoa, berriz, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten barruan landuko da. Lana taldeka egingo da. Taldekide guztiek haien partaidetza justifikatu beharko dute. Aurkezpenak 10-15 minutukoak izango dra eta ondoren beste 10 minutu erabiliko dira galderak erantzuteko eta eztabaidarako. Irakasleak aukeratuko du nork aurkezten duen lanaren atal bakoitza eta gutxienez galdera bat egingo dio taldekide bakoitzari. Irakasleak ikasle bakoitza ebaluatzeko balorazio irizpideekin egindako matrize bat erabiliko du. Lanak banatzen diren egunean ebaluazio irizpideak ikasleei jakinaraziko zaizkie, egiten duten lana eta irakaskuntza-prozesua orientatzeko eta hobetzeko. Taldeko lana sustatzeko taldekide guztien emaitza berdina izango da lanaren atalean (bakoitzak lortutako notekin batazbestekoa kalkulatuko da). Irakasgaia gainditzeko gutxienez 5 puntu lortu beharko dira. Proba honek notaren guztizkoaren %15 balio du (7% lana eta 8% aurkezpena).



5. Entregatzeko atazak egitea

EGela plataformaren bidez, irakasleek sortutako zereginak entregatuko dira data jakin bat baino lehen. Zeregin horiek irakasgaiaren eduki teorikoarekin lotutako kasu praktikoak ebaztean dautza. Atazak banan-banan planteatu eta entregatuko dira, dagokion eduki teorikoa eman ahala. Proba horrek amaierako notaren % 10 hartzen du kontuan. Zeregin horiek dagokion epean entregatzen ez badira, nahitaezko proba praktiko objektibo bat egin beharko da, hainbat ariketa edo kasu praktiko ebazteko. Proba hori gainditzeko, gutxienez 10 puntutik 5 lortu beharko dira, eta ezin dira kontzeptuzko akats larririk egon.



Oharra:

Uko egitea: Azken proba idatzira ez aurkeztea nahiko izango da deialdiari uko egin eta “ez aurkeztua” kalifikazioa izateko.

Ikasleren batek ebaluazio sistema bezala amaierako proba bakarra aukeratu nahi badu (irakasgaiaren %100 balioko duena) dagokion lauhilabetearen lehenengo 9 asteen buruan jakinarazi beharko die irakasleei. Irakasgaiaren edukiak kontutan hartuta, amaierako proba horretan eduki praktikoak, entregatzeko atazen edukian eta ahozko aurkezpena ere gainditu izana kreditatu beharko da.

Idatzizko probak aurrez aurre egin ezin badira, ebaluazio ez-presentziala eGela plataformaren bidez egingo da; kasu praktikoak eta proba presentzialean planteatuko liratekeen antzeko

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia duten jardueren emaitza positiboak (laborategiko praktikak eta taldeko lana) berdinak izango dira ohiko deialdian eta ez-ohiko deialdian.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Cuaderno de prácticas de laboratorio y de ordenador. Este cuaderno es elaborado por el profesorado y se hace accesible para los alumnos a través de la plataforma eGELA. Los alumnos deben disponer de él cuando acudan a realizar las prácticas.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Tratado general de Biofarmacia y Farmacocinética. Volumen I. LADME. Análisis farmacocinético. Biodisponibilidad y Bioequivalencia. J. Domenech Berrozpe, J. Martínez Lanao, C. Peraire Guitart. Editorial Síntesis. Madrid, 2013.

-Tratado general de Biofarmacia y Farmacocinética. Volumen II. Vías de administración de fármacos: aspectos biofarmacéuticos. Farmacocinética no lineal y clínica. J. Domenech Berrozpe, J. Martínez Lanao, C. Peraire Guitart. Editorial Síntesis. Madrid, 2013.

-Biofarmacia y Farmacocinética. Ejercicios y problemas resueltos. A. Aguilar, M. Caamaño, F. Martín, M.C. Montejo. Ed. Elsevier. 2ª edición. Madrid, 2014.

-Basic Pharmacokinetics and Pharmacodynamics: an integrated textbook and computer simulations. 2ª Edición. S.E. Rosenbaum. Ed. John Wiley & Sons, Inc. Hoboken, Nueva Jersey, 2016.

-Farmacia: la ciencia del diseño de las formas farmacéuticas. M.E. Aulton. Ed. Elsevier. Madrid, 2004.

-Administración de medicamentos. Teoría y Práctica. B. Santos Ramos, M.D. Guerrero Aznar. Ed. Díaz de Santos. 1994.

-Applied Biopharmaceutics and Pharmacokinetics. Leon Shargel, Andrew B. C. Yu. Susanna Wu-Pong. McGraw-Hill. 6th edition. EEUU, 2012.

-Clinical Pharmacokinetics and Pharmacodynamics: Concepts and Applications. Malcolm Rowland, Thomas N. Tozer. Lippincott, Williams & Wilkins 4th edition. Filadelfia, 2011.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Oral Drug Absorption. Prediction and Assessment, 2nd edition. JB Dressman, C Reppas. CRC Press - Taylor and Francis Group, Nueva York, 2010
-Drug Delivery. Principles and Applications. B. Wang, T. Siahaan, RA Soltero. John Wiley &Sons, Inc., Hoboken, Nueva Jersey, 2005.
-Drug Bioavailability: Estimation of Solubility, Permeability, Absorption and Bioavailability, Volume 40, 2ª edición. H. van de Waterbeemd, B. Testa, R. Mannhold, H. Kubinyi, G. Folkers. Wiley-VCH. Berlín, 2008.
-Terapia génica. A. del Pozo-Rodríguez, A. Rodríguez Gascón, MA Solinís. Ed. Síntesis, Madrid, 2018.

Web helbideak

-http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=199
-http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=291
-http://ocw.ehu.eus/course/view.php?id=352
-www.wits.ac.za/pharmacy/biopharmacy.htm
-A First Course in Pharmacokinetics and Biopharmaceutics. David Bourne, Ph.D. www.boomer.org/c/p1/
-www.farm.kuleuven.ac.be/pharbio/aplink.htm
-Internet Tutorial for Pharmacists: Finding Drug Information on the Web. http://pharmacy.dal.ca/youcanfindit/tutorial.html
-WILEY. http:///www3.interscience.wiley.com
-ELSEVIER http:///www. Sciencedirect.comRevistas

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • CALVO HERNAEZ, MARIA BEGOÑA
  • HERNANDEZ MARTIN, ROSA MARIA
  • PEDRAZ MUÑOZ, JOSE LUIS

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-22

11:00-12:00 (1)

21-26

11:00-12:00 (2)

21-34

11:00-12:00 (3)

21-35

11:00-12:00 (4)

22-28

11:00-12:00 (5)

28-28

11:00-12:00 (6)

28-29

11:00-12:00 (7)

29-35

11:00-12:00 (8)

30-34

11:00-12:00 (9)

32-32

10:00-11:00 (10)

11:00-12:00 (11)

35-35

11:00-12:00 (12)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

11:00-12:00 (1)

29-29

10:00-11:00 (2)

33-33

10:00-11:00 (3)

34-34

10:00-11:00 (4)

35-35

10:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
27-27

12:00-13:00 (1)

29-29

13:00-14:00 (2)

33-33

13:00-14:00 (3)

34-34

13:00-14:00 (4)

10:00-11:00 (5)

35-35

10:00-11:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-23

15:00-19:30 (1)

15:00-19:30 (2)

15:00-19:30 (3)

15:00-19:30 (4)

24-24

15:00-19:00 (5)

15:00-19:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

15:00-19:30 (1)

15:00-19:30 (2)

15:00-19:30 (3)

15:00-19:30 (4)

30-30

15:00-19:30 (5)

15:00-18:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-19:00 (1)

15:00-19:30 (2)

15:00-19:30 (3)

25-25

15:00-19:30 (4)

15:00-19:30 (5)

15:00-19:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

01 Laborategiko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
32-32

15:00-19:30 (1)

15:00-19:30 (2)

15:00-19:00 (3)

33-33

15:00-19:30 (4)

15:00-19:30 (5)

15:00-19:00 (6)

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
24-24

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
30-30

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
33-33

15:00-19:00 (1)

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

09:00-10:00 (1)

09:00-10:00 (2)

09:00-10:00 (3)

21-28

09:00-10:00 (4)

22-28

09:00-10:00 (5)

22-34

09:00-10:00 (6)

22-35

09:00-10:00 (7)

28-28

10:00-11:00 (8)

29-35

09:00-10:00 (9)

30-35

09:00-10:00 (10)

32-32

10:00-11:00 (11)

34-34

09:00-10:00 (12)

35-35

11:00-12:00 (13)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (13)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

11:00-12:00 (1)

32-32

12:00-13:00 (2)

33-33

12:00-13:00 (3)

35-35

09:00-11:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

09:00-10:00 (1)

32-32

11:00-12:00 (2)

33-33

15:00-16:00 (3)

34-34

10:00-12:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.8 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-25

15:00-19:00 (1)

15:00-19:30 (2)

26-26

15:00-19:30 (3)

20:00-21:00 (4)

15:00-19:30 (5)

15:00-19:30 (6)

15:00-18:30 (7)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-19:00 (1)

27-27

15:00-19:30 (2)

15:00-19:30 (3)

15:00-19:30 (4)

15:00-19:30 (5)

15:00-19:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

15:00-19:30 (1)

15:00-19:30 (2)

15:00-19:30 (3)

15:00-19:30 (4)

15:00-19:30 (5)

29-29

15:00-18:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
26-26

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
28-28

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

31 Ordenagailuko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
29-29

15:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)