XSLaren edukia

Alemaniaren Historia eta Kultura I: Erdi Arotik XIX. Mendera arte25594

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Alemana
Kodea
25594

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Zalantzarik gabe, Aleman Filologiako ibilbidea erreferentzia puntu garrantzitsu bat da. Alemanezko komunikazio gaitasunetan egoki trebatuta dauden pertsonen beharra, ingurune akademikoan nahiz ingurune horretatik kanpo. Hizkuntza baten ahozko eta idatzizko praktika hutsetik harago doazen gaitasunak, berekin dakartzatenak ondo ezagutzea hizkuntzari loturiko errealitate kultural, sozial eta historikoa, baita hura aztertzeko eta interpretatzeko gaitasun egokia ere.

Lan arloari dagokionez, alemaniar kultura eta hizkuntzari loturiko ezagutzen eskari handia dago lan merkatuan.

Euskal Herriak merkataritza harreman estuak ditu herrialde aleman hiztunekin; bereziki, Alemaniarekin. Alemaniar kultura eta hizkuntzari buruzko ezagutza sakonak dituzten profesionalen beharrarekin batera, haziz doa ere aleman irakasle eta hezitzaile kualifikatuen eskaria, beharrezkoak profesional horien prestakuntzarako. Eskari hori nabarmena da batez ere hezkuntza sistema pribatuan, baita erakunde publikoetan eta enpresa pribatuan ere.

Alemaniaren Historia eta Kultura I irakasgaia oinarrizko gaietako bat da Filologiako graduaren Aleman Filologiako ibilbidean, eta bigarren mailan ematen da, gaztelaniaz. Alemaniaren Historia eta Kultura Moduluaren barnean dago eta Alemaniaren Historia eta Kultura II irakasgaiak osatzen du.

Alemaniaren Historia eta Kultura moduluaren helburua da alemanezko literatura ekoizpena eta hizkuntza horren aldaerak herrialde aleman hiztunen testuinguru historiko eta kulturalean kokatzea. Moduluak ikuspegi orokor bat ematen du Alemaniaren Historia, Geografia, Kultura eta pentsamenduaren alderdi garrantzitsuenei buruz. Ez dago aldez aurreko baldintzarik Alemaniaren Historia eta Kultura Modulura sartzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikaskuntza emaitzak:

- Kronologikoki kokatzea eta azaltzea herrialde aleman hiztunen Historiako prozesu garrantzitsuenak.

- Herrialde aleman hiztunen plastika, arkitektura, musika, zinema edo pentsamendu adierazpideen ezaugarri formal eta tematiko nagusiak ezagutzea.

- Kultura adierazpenen arteko harremana ulertzea, baita adierazpen horien eta aldaketa historikoko prozesuen artekoa ere.

- Adierazpen artistiko eta musikalaren forma eta teknika nagusiak identifikatzea.

- Ikuspegi teorikoak eta dagokion terminologia menderatzea, iturri ikonografiko, musikal, ikus-entzunezko edo testualak eta haien diskurtso espezifikoak aztertzeko.

- Iturri ikonografiko, musikal, ikus-entzunezko edo testualak ulertzea ikuspegi kritiko eta sortzaile batetik.

- Dokumentazio corpus bat lantzea gai historiko eta kulturalei buruz, abiapuntutzat harturik baliabide bibliografikoak eta beste informazio iturri garrantzitsu batzuk (IKTak barne).

Gaitasunak:

M05CM01. Herrialde aleman hiztunen geografia, erakunde nagusi, gizarte ohitura eta kultura adierazpenei buruzko ezagutzak eskuratzea eta horiek aplikatzea (G005,G006,G008; MEC 2,3,4,5).

M05CM02. Kronologikoki kokatzea eta azaltzea herrialde aleman hiztunen Historiako prozesu garrantzitsuenak (G004,G008; MEC 1,2,3).

G003. Ondo hitz egitea eta idaztea euskaraz edo gaztelaniaz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Herrialde aleman hiztunen Historia, Erdi Arotik Alemaniaren Baterakuntzara.

2. Arte plastikoak herrialde aleman hiztunetan, Erdi Arotik Alemaniaren Baterakuntzara.

3. Arkitektura herrialde aleman hiztunetan, Erdi Arotik Alemaniaren Baterakuntzara.

4. Musika herrialde aleman hiztunetan, Erdi Arotik Alemaniaren Baterakuntzara.

5. Pentsamendua herrialde aleman hiztunetan, Erdi Arotik Alemaniaren Baterakuntzara.

Gaitegia

1. Irakasgaiaren hastapenak - Kontzeptu nagusiak - Lan plangintza.

2. Erromatar Germaniatik Erdi Arora - Erromatar Germania eta inbasio germanikoak. - Inperio Frankoaren sorrera eta haren zatiketa Verdungo Itunean. - Erromatar Germaniar Inperio Saindua: sorrera, bilakaera. Politika eta gizarte sistema. - Inbestiduren kereila. - Hirien boterea eta federazioen sorrera: Hansa. - Arkitektura eta Arte Aplikatuak: Prerromanikoa, Erromanikoa eta Gotikoa. - Erdi Aroko musika: musika liturgikoa eta Minnesang.

3. Errenazimentua eta Erreforma - Karlos V.aren Inperioa - Erreforma: korronte nagusiak eta ondorio politikoak. - Esmalkaldako gerra. - Pentsamendu humanista. - Pintura errenazentista. - Arkitektura errenazentista. - Musika errenazentista.

4. Hogeita Hamar Urteko Gerra eta Absolutismoa - Hogeita Hamar Urteko Gerra. - Westfaliako Ituna. - Absolutismoa. - Bi estatu boteretsu: Austria eta Prusia. - Arkitektura eta lorezaintza barrokoak. - Musika barrokoa. - Ilustrazioa. - Musika klasikoa.

5. Gerra Napoleonikoak eta Errestaurazioa - Gerra Napoleonikoak. - Vienako Batzarra. - Errestaurazioa. - Pintura erromantikoa. - Musika erromantikoa. - Idealismo filosofikoa.

6. 1848ko Iraultza eta Alemaniaren Baterakuntza - 1848ko Iraultza. -Industrializazioa. - Alemania bateratzeko bidea. - Alemaniar Inperio berriaren sistema politikoa. - Errealismo Burgesaren eta Sinbolismoaren pintura. - XIX. mendeko arkitektura: Historizismoa eta Eklektizismoa. - Materialismo filosofikoa.

7. Suitzaren Historia Habsburgoen emantzipaziotik XIX. mendera arte. - Burujabetzaranzko bidea: Der Ewige Bund. - Helvetiar Konfederazioaren sorrera eta haren lurralde hedapena. - Erreforma Suitzan. -Frantziar inbasioa eta haren ondorioak: Helvetiar Errepublika eta Bitartekaritza Akta. -Helvetiar Konfederazioaren berrezarkuntza. - 1848ko Konstituzioa eta haren erreformak.

MetodologiaToggle Navigation

Ikaskuntza honako hauetan oinarrituko da:

1. Problemetan oinarritutako talde ikaskuntza.

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Aukeratutako gaiari buruzko informazio garrantzitsua biltzea, alderatzea eta egituratzea, ikaskideen aurrean azaltzeko, baliabide egokiak erabilita; txosten bat egitea.

2. Irakasleak gaiak azaltzea eta ikasleek ikastea.

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Herrialde aleman hiztunen kultura adierazpen nagusien aldaketa historiko eta bilakaera prozesu garrantzitsuenak ulertzea eta azaltzea.

3. Iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea.

(M05CM1,M05CM2,G003) Ikaskuntza emaitzak: Era arrazoituan aztertzea iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak, kontuan izanik irizpide artistikoak eta historikoak.

4. Mapa kontzeptualak egitea.

(M05CM1,M05CM2) Ikaskuntza emaitzak: Irakasleek proposatutako gai zehatzen sintesi grafikoak egitea.



Konfinamenduaren kasuan, irakaskuntza normaltasunez ematen jarraituko da Blackboard Collaborate plataformaren bidez. Aurreikusitako ataza mota bateragarria da urrutiko irakaskuntzarekin.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

- Idatzizko proba % 40

- Bakarkako lanak % 20

- Talde lanak (problemak ebaztea, proiektuen diseinua) % 40

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 40, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada

Azterketa: Galdera zehatzak, gaiak garatzea eta iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea iruzkin modura. Konfinamenduaren kasuan, aurrez aurreko azterketaren ordez banakako ahozko azterketak egingo dira, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Kontzeptuak lotzeko gaitasuna.

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historiko eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia

Amaierako notaren ehunekoa: % 40, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada azterketaren guztizkoan.

Entregatzekoak: Iturrien iruzkinak eta mapa kontzeptualak.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Iruzkinen balorazioa, kontuan izanik irizpide hauek:

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historiko eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Mapa kontzeptualen balorazioa, kontuan izanik irizpide hauek:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Informazioa kudeatzeko gaitasuna.

- Sormena kontzeptuak lotzeko orduan.

- Baliabide grafikoak eraginkorki erabiltzea.

Amaierako notaren ehunekoa: % 20

Problemetan oinarritutako talde ikaskuntza: aurkezpena ikasgelan eta dosierra.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera baloratuko da azalpena:

- Betebeharretara egokitzea.

- Dokumentazio egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Taldeko kideen arteko koordinazio egokia.

- Aurkezpen baliabideak eraginkorki erabiltzea.

- Hitzezko hizkuntza eta gorputz hizkuntza menderatzea.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 40, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada



Nahi izanez gero, ikasleek idatziz jakinaraziko diete irakasleei uko egiten diotela ebaluazio mistoari, azterketa egun ofiziala baino hiru aste lehenago. Kasu horretan, honela egingo da ebaluazioa:

Bakarkako gutxienez 14 orrialdeko ikerketako lan idatzia, irakaslearekin adostutako gai baten inguruan. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

- Aurkeztutako hipotesiaren interesa.

- Dokumentazio egokia eta bigarren mailako bibliografia kritikoki erabiltzea.

- Lan filologikoaren arau formalak ezagutzea eta aplikatzea.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

- Loturak ezartzea aztergaiaren eta haren testuinguruaren artean.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada lanean.

Azterketa, honako hauek osatua: galdera zehatzak, gaiak garatzea eta iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea iruzkin modura. Konfinamenduaren kasuan, aurrez aurreko azterketaren ordez banakako ahozko azterketak egingo dira, Blackboard Collaborate plataformaren bidez. Irizpide hauen arabera ebaluatuko da:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Kontzeptuak lotzeko gaitasuna.

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historiko eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada azterketaren guztizkoan. Oharra ikasleei: plagiorik aurkitzen bada (osoa edo partziala) edo ChatGPTa erablitzen bada entregatutako lan batean, 0 nota jarriko zaio automatikoki.

Ikasle batek uko egi nahi badio deialdi bati, nahikoa izango da ez aurkeztea amaierako azterketa idatzira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Lehenengo deialdian etengabeko ebaluazioa gainditu ez duten edo deialdi horretara aurkeztu ez diren ikasleek bakarkako lan idatzi bat aurkeztu beharko dute ezohiko deialdian, proba idatziaz gainera.

Azterketa: Galdera zehatzak, gaiak garatzea eta iturri testualak, ikonografikoak eta musikalak interpretatzea iruzkin modura. Konfinamenduaren kasuan, aurrez aurreko azterketaren ordez banakako ahozko azterketak egingo dira, Blackboard Collaborate plataformaren bidez.

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

- Ezagutzen bereganatze maila egokia.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Kontzeptuak lotzeko gaitasuna.

- Iturri testual, ikonografiko eta musikal baten funtsezko ezaugarriak (estiloari eta edukiari dagozkionak) identifikatzeko gaitasuna.

- Iturri bat garai eta korronte jakin batean kokatzeko gaitasuna.

- Aztertutako iturria bere testuinguru historiko eta sozialarekin lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada azterketaren guztizkoan.

Bakarkako gutxienez 14 orrialdeko ikerlan idatzia:

Gaitasunak: M05CM1,M05CM2,G003

Irizpide hauen arabera baloratuko da:

- Aurkeztutako hipotesiaren interesa.

- Dokumentazio egokia eta bigarren mailako bibliografia kritikoki erabiltzea.

- Lan filologikoaren arau formalak ezagutzea eta aplikatzea.

- Ezagutzen artikulazio ona.

- Analisi gaitasuna eta espiritu kritikoa.

- Kultura adierazpenak eta haien testuinguru historikoa lotzeko gaitasuna.

- Azalpen argiak eta adierazpen egokia.

Amaierako notaren ehunekoa: amaierako notaren % 50, baldin eta gutxienez % 50 lortzen bada

Oharra ikasleei: plagiorik aurkitzen bada (osoa edo partziala) edo ChatGPTa erablitzen bada entregatutako lan batean, 0 nota jarriko zaio automatikoki.

Ikasle batek uko egi nahi badio deialdi bati, nahikoa izango da ez aurkeztea amaierako azterketa idatzira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Fulbrook, Mary (2009): Historia de Alemania. Akal Cambridge. Madrid.
- Gebhardt, Volker (2009): Schnellkurs Deutsche Kunst. DuMont Literatur und Kunst. Köln.
- Ries, Gerd (2009): Schnellkurs Deutsche Geschichte. DuMont Literatur und Kunst. Köln.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Bosl, Karl, Günther Franz y Hubert Hofmann (1995): Biographisches Wörterbuch zur deutschen Geschichte. 3 vols. K.G. Saur. München.

- François, Etienne y Schulze, Hagen, (eds.) (2002): Deutsche Erinnerungsorte. 3 Vols. München: C. H. Beck

- Gebhart, Volker (2004): Das Deusche in der deutschen Kunst. Köln: Dumont.

- Grout, Donald Jay y Claude V. Palisca (1995): Historia de la música occidental. 2. vols. Alianza. Madrid.

- Mirow, Jürgen (1996): Geschichte des deutschen Volkes. Von den Anfängen bis zur Gegenwart. Parkland. Köln.

- Rademacher, Johannes (2002): Schnellkurs Musik. Köln: Dumont.

- Scheuch, Manfred (2008): Historischer Atlas Deutschland : vom Frankenreich zur Wiedervereinigung in Karten, Bildern und Texten. Christian Brandtstätter. Wien.

- Stadler, Peter (2003): Epochen der Schweizergeschichte. Zürich, Orell Füssli.

- Suckale, Robert (1998): Kunst in Deutschland. Von Karl dem Großen bis heute. DuMont. Köln.

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Bukofzer, Manfred (1994): La música en la época barroca. De Monteverdi a Bach. Alianza. Madrid.
- Fehrenbach, Elisabeth (2001): Vom Ancien Régime zum Wiener Kongress. Oldenbourg. München.
- Lautzas, Peter y Michael Wagner (1983): Die Entstehung der modernen Welt. Renaissance, Humanismus, Reformation. Ploetz. Freiburg / Würzburg.
- Vierhaus, Rudolf (1984): Deutschland im Zeitalter des Absolutismus (1648 - 1763). Vandenhoeck & Ruprecht. Goettingen.
- Waas, Adolf (1996): Der Mensch im deutschen Mittelalter. VMA-Verlag. Wiesbaden.

Aldizkariak

- Historische Zeitschrift
- Geschichte und Gesellschaft Historisches Jahrbuch
- Zeitschrift für Geschichtswissenschaft
- Archiv für Kulturgeschichte
- kea. Zeitschrift für Kulturwissenschaften
- Journal für Kunstgeschichte
- Zeitschrift für Kunstgeschichte
- Musik
- Zeitschrift für Kulturphilosophie

Web helbideak

- Art Das Kunstmagazin http://www.art-magazin.de/
- Artcyclopedia.The Fine Art Search Engin. http://www.artcyclopedia.com/
- Bildindex der Kunst und Architektur http://www.bildindex.de/intro.htm
- Cinegraph. Daten, Fakten und Hintergründe zur Geschichte des deutschsprachigen Films http://www.cinegraph.de/index.html
- Damals Geschichte online http://www.damals.de/sixcms/detail.php?template_id=3058
- Forschungsstelle "Westfälischer Friede". http://www.lwl.org/westfaelischer-friede/wfd-dok.htm
- Fundus: Forum für Geschichte und ihre Quellen http://www.fundus.d-r.de/
- Geschi.de, Geschichte finden leicht gemacht http://www.geschi.de/
- Geschichtelinks http://www.geschichtecom.org/geschichtelinks.htm
- Hacken, Richard: History of Germany: Primary Documents http://library.byu.edu/~rdh/eurodocs/germany.html Harold B. Lee Library, Brigham Young University
- Hendel, Sascha (1994-2003): archINFORM http://www.archinform.de
- Historicum.net Geschichts- und Kunstwissenschaften im Internet http://www.historicum.net/
Historische Zeitschrift http://www.oldenbourg.de/verlag/historische-zeitschrift/
- Historisches Lexikon der Schweiz. http://www.snl.ch/dhs/externe/index.html
- Internet-Adressen für HistorikerInnen Universität Bern http://www.cx.unibe.ch/hist/histlink.htm
- Kunst-und-kultur.de http://www.kunst-und-kultur.de/
- Neue Musikzeitung http://www.nmz.de/
- PSM Data Geschichte (en línea). http://www.zum.de/psm/index1.php
- Renaissance and Baroque Architecture Digital Image Center Coordinator University of Virginia Library Fiske Kimball Fine Arts Library. http://www.lib.virginia.edu/dic/colls/arh102/index.html
- Schnitt http://www.schnitt.de/
- Sozial-Geschichte online http://www.stiftung-sozialgeschichte.de/
- SUSAS Netzwerk für Wissensweitergabe. Geschichte http://www.susas.de/index.htm
- Vitruvio.ch: Architecture on the Web http://www.vitruvio.ch/index.html.
- Willkommen auf den Mittelalterseiten http://www.jadu.de/mittelalter/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • BESCANSA LEIROS, MARIA DO CARME
  • STEMPEL , REINHARD BRUNO
  • URZAINQUI ALONSO, ENCARNACION ROSA

TaldeakToggle Navigation

01-71 Teoriakoa (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:00-11:00 (1)

09:00-09:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (2)

01-71 Gelako p.-1 (Alemana - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEM. 2.45 - LETREN FAKULTATEA (1)