XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • Beste hizkuntza osagarri batzuk ahoz eta idatziz erabiltzea eta hizkuntza horien kultura-testuingurua ezagutzea.
  • Eskuratutako ezagutzak komunikatzea eta haien irakaskuntzan hizkuntzaren, literaturaren eta kulturaren inguruko ezagutzak aplikatzea.
  • Etengabe ikasteko eta eguneratzeko gai izatea, eta arazoak autonomiaz eta taldean planteatu eta konpontzea, aniztasunean eta kultura-aniztasunean oinarrituta proiektu akademiko eta profesional propioa garatzeko.
  • Filologiari lotutako ezagutza espezifikoak beste arlo eta diziplina batzuekin lotzea.
  • Gai izatea hizkuntzaren gramatika, erabilera, historia eta aldaerak hizkuntzalaritzaren korronte teoriko eta metodologikoen arabera aztertu, laburbildu eta azaltzeko.
  • Gauzak euskaraz edo gaztelaniaz ahoz eta idatziz zuzen adieraztea.
  • Hizkuntza bat instrumentalki menderatzea eta hizkuntza horretako hainbat motatako testuak (orokorrak, akademikoak, espezializatuak edo sormen- edo arte-izaerakoak) landu edo ulertzeko gaitasuna eskuratzea.
  • Kultura eta literatura, literaturaren bilakaera historikoa eta literatura-kritikaren korronte teoriko eta metodologikoak ezagutu eta interpretatzea.
  • Ohiko baliabideen eta IKTBen bidez informazio filologikoa (bibliografiak, datu-baseak eta beste iturri batzuk) bilatu, kritikoki ebaluatu eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Testuen edizio eta zuzenketan, itzulpenean, terminologian, neologian eta hizkuntza-plangintzan filologiaren aplikazio-alderdiekin ohitzea.