Breadcrumb

Sarrera-nombregrado

Filologiako Gradua

Aplikazio habiaratuak

Filologiako Gradua - Aurkezpena

Hizkuntza eta gure komunikatzeko modua etengabe ari dira eboluzionatzen, eta tresna eta aplikazio teknologiko berriak gure bizitzaren parte dira jada, eta gure komunikazioa baldintzatzen dute. Testuinguru horretan, hizkuntzaren ezagutza sakonak beste dimentsio bat hartzen du.

Filologiako Graduan, literatura eta hizkuntzak testu idatzien analisiaren bidez aztertuko dituzu, eta haien alderdi zabalenean, hots: hizkuntzen etimologia eta gramatika, baita haien ikusmolde historiko, kultural eta soziala ere. Aztertutako hizkuntzaren gaineko ezagutza sakona emango dizu titulu honek. Aipamen eta ibilbide hauek izango dituzu aukeran: Aleman Filologia, Frantses Filologia, Filologia Hispanikoa eta Filologia Klasikoa.

Gradua gainditu ondoren, hizkuntza eta literatura prestakuntza sakona izango duzu, eta analisi metodologia menperatuko duzu azterketa filologiko, linguistiko eta literarioetarako, baita haren aplikazioa ere beste arlo batzuetan.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Letren Fakultatea

Campusa

Araba

Harremanetarako

isabel.muguruza@ehu.eus

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Alemana, Arabiera, Errusiera, Euskara, Frantsesa, Galiziera, Gaztelania, Greziera modernoa, Ingelesa, Italiera

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

13,42 €

Gutxieneko nota

8,620 ohiko deialdian (2023/24)

Eskainitako plazak

80 plaza

botoia-liburuxka-Letren-Fakultatea

Grado-filologia-Arrazoiak

Irudia

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Hizkuntza nagusiaz beste, bigarren hizkuntza bat edo hirugarren baten maila batzuk (italiera, arabiera, galegoa edo egungo greziera).
  • Goi mailako instalazioak izango dituzu eskura Letren Fakultatean eta Micaela Portilla ikergunean: psikolinguistika, fonetika eta besteko laborategiak.
  • Lektoretza hitzarmenak 10 herrialdetatik gora.
  • Mugikortasunerako programak unibertsitate nazional zein nazioartekoetan: Erresuma Batua, AEB, Australia...

nombreGrado-Perfil

Sarrera-profila

Hizkuntzak eta haien azterketa liluratzen bazaituzte, irakurtzea atsegin baduzu, literatura eta kultura ezagutza sakonagoa lortu nahi baduzu edo zure sormen idazketako trebetasunak hobetu, eta, gainera, analisi, sintesi, arrazonamendu eta abstrakziorako gaitasunak badituzu, zalantzarik ez izan, Filologiako Gradua da zure aukerarik onena.

Irudia

Irteera profesionalak

Batez ere, arlo hauetan:

  • Irakaskuntza (bigarren hezkuntza eta unibertsitatea, akademiak eta hizkuntzak ikasteko zentroak)
  • Hizkuntzalaritza eta literatura ikerketa
  • Hizkuntza eta literatura aholkularitza eta plangintza
  • Testuen edizioa eta zuzenketa; argitalpenen industria
  • Hizkuntzari, literaturari eta kulturari lotutako multimedia euskarrien produkzioa, dokumentazioa eta dibulgazioa
  • Marketing: Copywriting
  • Sormen idazketa eta literatur kritika
  • Terminologia eta hizkuntza espezializatuak
  • Itzulpengintza eta Interpretazioa
  • Dokumentazioa, agiritegiak eta liburutegiak
  • Kultura Politika eta Kudeaketa