XSLaren edukia

Espainiar Literatura: Urrezko Mendea25646

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Filologiako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
25646

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Filologiako Graduko lehen kurtsoko bigarren lauhilekoan ematen da (Hispaniar Filologian) eta derrigorrezkoa da. Irakasgaien serieko bigarrena da, orden diakronikoan

Erdi Aroko Literatura Hispanikoaren ondoren espainiar literaturari zuzenduta. Garai historiko honetako literaturaren ikasketa (XVI. eta XVII. mendeak), 3. ikasturtean eskaintzen den "Espainiar Literatura: Urrezko Mendeko testuak" gaindituz osatzen da.



Testuinguru horretan, hemen deskribatutako irakasgaiak XVI. eta XVII. mendeetako literatura espainiarrera hurbiltzen du lehen aldiz ikaslea, eta bere garapen historikoa zein testuinguru soziologiko, ideologiko eta kulturala ezagutarazten dio, baita garai honetako testuak aztertzeko beharrezkoak diren planteamendu metodologikoak ere. Ikasleak garai honetako ikasketa literarioei eragiten dien problematika orokorra ezagutuko du, testuak sakonago aztertzeko eta hauek kritikoki aztertzeko beharrezkoak direnak.



Testuingurua ezagutzeaz gain, generoen eta obren azterketara ere hurbiltzen da lehen aldiz ikaslea,

testu poetiko, dramatiko eta eleberrien iruzkinak eginez. Horretarako, saiakera-testu batekin batera, "Lazarillo de Tormes" eta "La Diana" eleberriak irakurriko dira (narrazio generoaren kasuan), Garcilaso de la Vega, Fray Luis de León, San Juan de la Cruz eta beste poeta batzuen hautaketa bat, eta subgenero ezberdinetatik hartutako pasarte dramatikoak. Antzerki barrokoaren eta Urrezko Aroko komediaren hastapenak Lope de Vegaren komedia baten bidez jorratuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK (Modulua: M11 - Literatura Espainiarra, Hispanoamerikarra eta Literaturaren Teoria)



M11CM02 Gaztelaniaz idatzitako literaturaren ezagutza, bere bilakaera historikoa eta garai honetako kritika literarioaren korronte teorikoak zein metodologikoak.



M11CM03 Testu literarioak eta ez-literarioak aztertzea, arazoak eta ikerketa-gaiak identifikatzea eta horien garrantzia ebaluatzea.



M11CM05 Informazio bibliografikoa eta dokumentala aurkitzea, maneiatzea eta kritikoki ebaluatzea, eta dokumentazio konplexua laburtzea.



G006 Informazio filologikoa bilatzeko, kritikoki ebaluatzeko eta kudeatzeko gaitasuna (bibliografia, datuak eta beste iturri batzuk), baliabide tradizionalen eta teknologia berrien bidez.



G007 Eskuratutako ezagutzak komunikatzea, eta bere irakaskuntzari hizkuntzaren, literaturaren eta kulturaren ezagutzak aplikatzea.



G008 Filologiari buruzko ezagutza espezifikoak beste arlo eta diziplina batzuekin lotzea.



IKASKUNTZAREN EMAITZAK:



Ikasgai hau arrakastaz amaitzean, ikasleak gai izango dira:



1. XVI eta XVII. mendeetako gaztelaniazko literatura bere testuinguru artistiko eta ideologikoan kokatzea europar gisa).



2. XVI. eta XVII. mendeetako espainiar literaturako lan nagusietako batzuen irakurketa ulerkorra eta kritikoa egitea.



3. XVI. eta XVII. mendeetako literatura espainiarreko testu kanoniko batzuen balio artistiko, historiko eta ideologikoak ulertzea eta azaltzea.



4. Urrezko Aroko literatura espainiarra aztertzeko tresna filologiko egokiak ezagutzea eta maneiatzea (bibliografia, datu-baseak, tresna digitalak).

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Urrezko Aroko literatura espainiarraren azterketa: kontzeptuak eta tresnak



2. XVI. eta XVII. mendeetako literatura bere testuinguru historikoan: Errenazimendua eta Barrokoa. Garaiko generoak: poesia, saiakera humanistikoa, narratiba, antzerkia.



3. Literaturaren soziologia Urrezko Aroan.



4. Antzerki komertziala, komedia berria eta antzerki-ikuskizuna (testu dramatikoak eta horien antzezpena).

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaia emateko, irakaskuntza magistrala (edukiak azaltzeko) eta ikasleen parte hartzea konbinatuko dira (lanak, ariketak eta iruzkinak egitea). Beraz, bertaratzea baloratuko da, ikasgelan parte hartzea, eta baita proposatzen diren ariketak eta lanak egitea ere, eta horiek guztiak ikaslearen gidan zehaztuko dira. Gauzak horrela, metodologiak kontuan hartuko ditu:



- Klase magistral teorikoak



- Testuak aztertzeko eta komentatzeko ariketa praktikoak



- Banakako lanak



- Talde-lanak





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak, talde-lanak eta klaseko zereginak (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren metodologiarekin eta ebaluazioarekin zerikusia duen guztia,"Ikaslearen gida" izeneko dokumentuan zehaztuko da, irakasleak eGela plataformara igoko duena klaseak hasi baino lehen.



Ohiko deialdiko ebaluazioa JARRAITUA da, eta honako tresna hauen bidez egingo da:

Irizpideak:



1. Klaseko zereginak, lanak edo praktikak, ikasgelan bertan zein ikasgelatik kanpo (gaitasunen aplikazioa eta irakasgaiarekiko inplikazioa, irakurketa-ulermenaren mailak eta testuak aztertzeko gaitasuna; 1., 2. eta 3. ikaskuntzak). Ataza horiek guztiak ikasgelan azaldu eta eztabaidatuko dira (beraz, klasera joatea beharrezkoa da) eta, noizbehinka, zereginen bat idatziz entregatzeko eskatu ahal izango da. Azken notaren ehunekoa: % 20



2. Azterketa literarioarekin erlazionatutako lan labur bat edo lan batzuk entregatzea. Lan edo lan horien ezaugarriak ikasgelaren gidan zehaztuko dira, eta bakarka zein taldeka izan daitezke lan hauek. Ehunekoa: % 20



3. Idatzizko froga bat edo gehiago, ikasturtean zehar eta/edo deialdi arrunt ofizialaren egunean egingo direnak. Froga hauetan garatzeko galderak zein testu-iruzkinak egongo dira (testu-iruzkin horiek ikasleen aplikazio-gaitasuna neurtuko dute). Irakasgaia gainditzeko, gutxienez puntuazioaren erdia atera beharko da azterketan. Azken notaren ehunekoa: % 60





OHIKO DEIALDIA: ORIENTABIDEAK ETA UKO EGITEA

- Garatu beharreko idatzizko proba: %60

- Banakako lanak, talde-lanak eta klaseko jarduerak: % 40



EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:



UPV/EHUko ebaluazio-araudiak ezartzen duenaren arabera (8.3), ikasle guztiek dute amaierako ebaluazio-sistemaren bidez ebaluatuak izateko eskubidea. Horretarako, uko egiteko idazki bat aurkeztu beharko diote irakasleari irakasgaiaren lehenengo bederatzi asteetan zehar.





AZKEN EBALUAZIOA:



Honela egingo da:



1) Idatzizko froga bat edo gehiago. Froga horiek amaierako notaren %60a osatuko dute, eta

ikastetxeak ohiko deialdirako ezarritako data ofizialean egingo dira.



2) Etengabeko ebaluazioaren 2. puntuan adierazitako lana edo lanak entregatzea, kasu honetan banakakoak izango direnak, eta irakasleak ezarritako dataren egunean entregatuko da.



OSASUN-LARRIALDIETAN, UNIBERTSITATERA BERTARATZEA DEBEKATUZ GERO, EBALUAKETA SISTEMA:



Etengabeko ebaluaziorako zein azken ebaluaziorako, irakasgaiaren programari eutsiko zaio, aldaketarik gabe ahal izatekotan, eta ebaluazioa honela egokituko da, ehunekoak ere mantenduz:



1) Ikasgelako jarduerak: eskolak eGela bidez eskuragarri dagoen BBC plataformaren bidez emango dira.

Ikasleek ikasgela birtualean izandako bertaratzea eta parte hartzea baloratuko da eta, honen ondorioz, kanal horren bidez egindako zereginak eta ariketak. Horietakoren bat idatziz eman beharrez gero, eGela erabiliko da.



2) Azterketa literarioko lan laburra ala lan laburrak: eGelan horretarako gaitutako atazara igoko litzateke.



3) Idatzizko frogak: aldez aurretik eGelan sortutako hainbat ataza tenporizatu irekiko ziren, edo

eGelako galdetegiak test motako azterketetak egiteko.



OSO GARRANTZITSUA:



Ebaluazioa mota guztietan (jarraitua edo azkena) eta ohiko deialdian zein ez-ohikoan, ebaluazio m froga eta ataza kalifikagarri guztietan, ahozko eta idatzizko adierazpena ebaluatuko da, eta akats ortografikoak eta gramatikalak zigortu egingo dira.



- Edozein froga ETENTZAT joko da iruzurrezko ekintzaren bat ikusten bada (kopia edo plagio gisa, gailu elektronikoa, apunteak, etab. erabiliz). Iruzur akademikotzat hartzen da baita ere idazketa zintzogabea eta ez-etikoa, idatzizko azterketa edo froga batean, testuen jabetzea eta egile-eskubideak urratzea (plagioa eta/edo ziberplagioa), identitatea ordeztea edo lan akademikoak erostea eta saltzea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko ebaluazioa egitekotan, ebaluazio tresna berberak erabiliko dira, eta ohiko deialdian (amaierako ebaluazioan, konkretuki) erabilitako ehuneko berberak erabiliko dira (azterketak notaren %60a balioko du eta banakako lanek, % 40a). Azterketa edo azterketak ikastetxeak adierazitako data ofizialean izango dira.



Aplikagarriak dira, halaber, metodologiari buruzko aurreko ataleko oharrak eta OSO GARRANTZITSUA epigrafea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Internet konexioa.
Testu-prozesadorea.
Urrezko Aroko literaturako testu kanonikoak (irakaslearen hautaketa, ikasgelaren gidan zehaztuko dena lauhilabetearen hasieran).

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

CANAVAGGIO, Jean, y otros, Historia de la literatura española, vols. II: El siglo XVI, y III: El siglo XVII, Barcelona: Ariel, 1995.

ESTÉBANEZ CALDERÓN, D., Diccionario de términos literarios, Madrid: Alianza, 1996.

RICO, F., dir., Historia y crítica de la literatura española, Barcelona, Crítica, vols. 2 (1980), 3 (1983), 2/1 (1991) y 3/1 (1992).

RODRÍGUEZ CACHO, Lina, Manual de Historia de la Literatura española I. Siglos XII al XVII, Madrid: Castalia, 2009.

RUIZ PÉREZ, P., Manual de estudios literarios de los Siglos de Oro, Madrid: Castalia, 2003.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BATAILLON, M., Erasmo y España: Estudios sobre la historia espiritual del siglo XVI, México-Madrid-Buenos Aires, Fondo de Cultura Económica, 1983.
BLECUA, A., "La transmisión de textos en los siglos XVI y XVII", Manual de crítica textual, Madrid: Castalia, 1983, pp. 169-215.
CANAVAGGIO, J., ed., La invención de la novela, Madrid: Casa de Velázquez, 1999.
CARRASCO URGOITI, M. S., F. LÓPEZ ESTRADA, y F. CARRASCO, La novela española en el siglo XVI, Madrid¿Frankfurt: Iberoamericana¿Vervuert, 2001.
CASA, F. P., L. GARCÍA LORENZO y G. VEGA GARCÍA-LUENGOS, dirs., Diccionario de la comedia del Siglo de Oro, Madrid, Castalia, 2002.
CHEVALIER, M., Lectura y lectores en la España del siglo XVI y XVII, Madrid: Turner, 1976.
DÍEZ BORQUE, J.Mª, ed., Culturas en la Edad de Oro, Madrid: Universidad Complutense, 1995.
FRENK, M., Entre la voz y el silencio. La lectura en tiempos de Cervantes, Alcalá de henares: Centro de Estudios Cervantinos, 1997.
GARCÍA CÁRCEL, R., Las culturas del Siglo de Oro, Madrid: Historia 16, 1989.
GARIN, E., La revolución cultural del Renacimiento, Barcelona, Crítica, 1981.
GUILLÉN, C., El primer Siglo de Oro. Estudios sobre géneros y modelos, Barcelona, Crítica, 1988.
HUERTA CALVO, J., dir., Historia del teatro español, Madrid, Gredos, vol. 1, 2003.
INFANTES DE Miguel, V., F. LÓPEZ, J.-F. BOTREL (eds.), Historia de la edición y la lectura en España 1472-1914, Madrid: Fundación Germán Sánchez Ruipérez, 2003.
LÁZARO CARRETER, F., Clásicos españoles, Madrid, Alianza Editorial, 2002
MACÍAS VILLALOBOS, Cristóbal, Panorama actual de la Filología Hispánica y Clásica en la Red, Sevilla: Editorial El Alfar, 2006.
MARAVALL, J. A., La cultura del Barroco: Análisis de una estructura histórica, Barcelona, Ariel, 1983 (3ª ed.).
-----, "El concepto de Renacimiento como época histórica", Estudios de historia del pensamiento español: Serie 2ª, La época del Renacimiento, Madrid: Cultura Hispánica, 1984, pp. 35-74.

Aldizkariak

Analecta malacitana: Revista de la Sección de Filología de la Facultad de Filosofía y Letras (1978-)
Anales cervantinos (1951-)
Anuario de estudios cervantinos (2004-)
Anuario Lope de Vega (1995-)
Bulletin hispanique (1899-)
Bulletin of the Comediantes (1948-)
Calíope: journal of the Society for Renaissance and Baroque Hispanic Society (1995-)
Cervantes. Bulletin of the Cervantes Society of America. (1981-) Accesible on-line: http://www.h-net.org/~cervantes/bcsalist.htm
Criticón (Revista del equipo de investigación ¿Literatura Española Medieval y del Siglo de Oro¿: LEMSO; 1978-). Accesibles on-line todos los números publicados hasta 2004: http://cvc.cervantes.es/obref/criticon/indice.htm
Cuadernos de teatro clásico (1988-)
Edad de Oro (Universidad Autónoma de Madrid. 1982-)
La Perinola: Revista de investigación quevediana (1997-)
Teatro de palabras: revista sobre teatro áureo (2007-)
Revistas electrónicas:
Artifara: http://artifara.com/
eHumanista (Spanish and Portuguese Medieval and Early Modern Literatures and Cultures): http://www.spanport.ucsb.edu/projects/ehumanista/index.shtml
Etiópicas. Revista de Letras Renacentistas:
http://www.uhu.es/programa_calidad_literatura_amatoria/etiopicas.htm
Tirant lo Blanc (Boletín sobre Literatura Caballeresca): http://parnaseo.uv.es/tirant.htm
LEMIR (Revista Electrónica sobre Literatura Española Medieval y del Renacimiento): http://parnaseo.uv.es/lemir.htm
Speculo (Revista electrónica de Estudios Literarios): http://www.ucm.es/info/especulo/
Studia Aurea (2007-): http://www.studiaaurea.com/index.php
Tirant: Butlletí informatiu i bibliogràfic: http://parnaseo.uv.es/Tirant.htm

Web helbideak

AISO (Asociación Internacional Siglo de Oro): http://webs.uvigo.es/siglosdeoro/default.htm
Asociación Internacional de hispanistas: http://asociacioninternacionaldehispanistas.org/inicio.htm
Association For Hispanic Classical Theatre: http://www.trinity.edu/mstroud/ahct/
Bibliografía de la Literatura Española desde 1980: http://ble.chadwyck.co.uk/
Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes: http://www.cervantesvirtual.com/
Dialnet: http://dialnet.unirioja.es/
Centro Virtual Cervantes: http://www.cvc.cervantes.es/
CLARISEL. Base de datos de literatura caballeresca (Universidad de Zaragoza): http://clarisel.unizar.es/
GRISO: Grupo de Investigación Siglo de Oro (Universidad de Navarra): http://griso.cti.unav.es/docs/inicio/principal.html
La SEMYR. Sociedad de Estudios Medievales y Renacentistas:
http://www.la-semyr.es/
PARNASEO (Universidad de Valencia): http://parnaseo.uv.es/
PROLOPE, Grupo de investigación sobre Lope de Vega de la Universitat Autònoma de Barcelona: http://prolope.uab.es/
Proyecto Cervantes: http://www.csdl.tamu.edu/cervantes/V2/index.html
Quijote Banco de Imágenes: http://www.qbi2005.org/
Real Academia Española: Tesoro Lexicográfico: http://buscon.rae.es/ntlle/SrvltGUILoginNtlle
TESO (Teatro español del Siglo de Oro. Base de datos de texto completo): http://teso.chadwyck.co.uk/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

11:00-13:00 (1)

20-35

09:00-11:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-36

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 217 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-24

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 216 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
25-35

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 215 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)