Bigarren Hizkuntza II: Frantsesa25385
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Titulazioa
- Filologiako Gradua
- Ikasturtea
- 2022/23
- Maila
- 2
- Kreditu kopurua
- 6
- Hizkuntzak
- Frantsesa
- Kodea
- 25385
IrakaskuntzaToggle Navigation
Irakaskuntza-gidaToggle Navigation
Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation
Bigarren Hizkuntza II: Frantsesa ikasgaia Filologia Graduaren 2. Ikasturteko 2. lauhilekoan eskaintzen da, 1. Lauhilekoan emandako Bigarren Hizkuntza I:Frantsesa-ri jarraipena emanez.
Bigarren Hizkuntza II: Frantsesa ikasgaiaren helburua frantses hizkuntzaren ezagutza eta erabilera sendotzea da, oinarrizko maila batean. Hain zuzen ere, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako A1.2 mailari loturik, idatzizko eta ahozko testuen ulermen eta ekoizpena garatzea.
Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation
Ikaslea ondorengo hauek egiteko gai izango da:
1- Frantsesa gelan komunikatzeko tresna bezala erabili.
2- Ahoz eta idatziz era sinple batean komunikatu, oinarrizko sintaxia eta eguneroko bizitzako hiztegia erabiliz.
3- A1.2 mailako ahozko eta idatzizko testuak ulertu.
4- A 1.2 mailako idatzizko eta ahozko testuak ekoiztu.
Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation
Ikasgaiaren edukiak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren araberako A1.2 mailaren gaitasun eta konpetentziak eskuratu eta garatzean oinarritzen dira, bai morfosintaxi, lexiko zein ahoskerari dagokienez, halaber alde soziokulturalak landuz. Edukiok ikastaldearen beharrizanei egokituko zaizkie.
MetodologiaToggle Navigation
Eskolak ardatz biren inguruan antolatzen dira, bata idatzia eta bestea ahozkoa, berauengan oinarrituta, ulermen eta adierazpen gaitasunak garatzen direlarik. Gaitasun inter kulturala testu desberdinen baitan txertatzen da. Jarduerak aurrez aurrekoak eta urrutikoak izango dira, norbere lan autonomoa indartuz, baliabide bibliografiko eta informatikoen bidez (eGela, e-maila, web estekak…). Eduki kontzeptualak klaseetan aurkezpenen bidez irakatsiko dira, ikaslegoaren partehartze aktiboa sustatuz. Eskolako galdera eta arazoak elkarlanean eta aktiboki konponduko dira, aldi berean, ikasleei bakarka edo taldeka lantzeko jarduera eta atazak eskainiko zaizkielarik.
Ebaluazio-sistemakToggle Navigation
- Ebaluazio Jarraituaren Sistema
- Azken Ebaluazioaren Sistema
- Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
- Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
- Ahozko defentsa (%): 40
- Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ebaluazioa jarraitua da eta konpetentzia desberdinen barneratze maila neurtzen du. Atal bitan banatzen da:
1) Idatzizko proba eta ahozko proba dituen azterketa: %80. Azterketa hau ohiko azterketetarako aurreikusitako datetan burutuko da.
2) Praktikak (ariketak, atazak edo jarduera desberdinak): %20. Atal honetan irakasleak eskatu eta ebaluatutako lan guztiak sartuko dira.
Ikasgaia gainditzeko gutxienez 10etik 5 puntu eskuratu behar dira, bai ahozko atalean zein idatzizkoan, hala nola lauhilekoan zehar ikaslegoak entregatuko dituen lanetan.
EBALUAZIO EZ-JARRAITUA: Ebaluazio jarraituari uko egiten dioten ikasleek, azken azterketa bakarra izango dute, beraien gaitasunen %100 ebaluatuko duena, idatzizko (%50) zein ahozko (%50) ariketen bidez. Hori egiteko, ikasleak irakasleari eskolak hasi eta gehienez 9 asteko epe barruan bere uko-egitea aurkeztu beharko dio.
Ikasgaia gainditzeko, gutxienez 10etik 5 puntu eskuratu behar dira, bai azterketaren ahozko proban, zen idatzizkoan
Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation
Ezohiko deialdian, ikasgaiaren ebaluazioa azken ebaluazio sistemaren bidez egingo da, zein azken notaren %100 izango den. Ebaluazio hau ahozko proba batek (%50) eta idatzizko proba batek (%50) osatutako azterketa baten bidez burutuko da.
Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation
- eGela plataforma birtuala
- e-maila
- Sakeleko hiztegi elebiduna (Larousse, Collins pocket…)
- BESCHERELLE. La conjugaison. Paris: Hatier.
BibliografiaToggle Navigation
Oinarrizko bibliografia
- AUGÉ, H. et al. C’est-à-dire ! Méthode de Français : Livre de l’élève, Madrid, Santillana, 2014.
-ABRY, D. ; CHALARON, M.-L. (1997) : La grammaire des premiers temps. P.U.G.
-GRÉGOIRE, M. : Grammaire progressive du Français, avec 400 exercices. Niveau débutant. Clé International.
-LIRIA, Ph. (2009) : Les cahiers de grammaire. Niveau découverte, A1. Maison des langues
-PARIZET, Marie-Louise et alii (2005) : Activités pour le Cadre Européen Commun de Référence. Clé International.
Gehiago sakontzeko bibliografia
-GARCIA-PELAYO, TESTAS, J. (1999): Gran diccionario español-francés, francés-español, Larousse.
-Grammaire du français en 44 leçons. Niveau A2. "Maison des langues".
-LARGER, N. ;MIMRAN, R. : (2004) : Vocabulaire expliqué du français. Niveau intermédiaire. Clé International.
-LEROY-MIQUEL, C.-GOLIOT, A. (2001): Vocabulaire progressif du Français avec 250 exercices. Niveau intermédiaire. CLE International.
-MONNERIE, A., (1987) : Le français au présent. Paris. Didier.
-ROBERT, P.: Petit Robert, dictionnaire de la langue française. Le Robert, Paris.
Aldizkariak
Le Monde
20 minutes
Le nouvel Obs.
Courrier international
Web helbideak
-https://www.lexilogos.com/francais_dictionnaire.htm
-http://www.françaisfacile.com
-http://www.lepointdufle.net
-http://tv5.org
-http://www.radios.syxy.com
-http://www.larousse.com/es/diccionarios/espanol-frances
TaldeakToggle Navigation
01-81A Ordenagailuko p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 213 - ELURRETA ERAIKINA (1)
- AULA 213 - ELURRETA ERAIKINA (2)
01-81B Ordenagailuko p.-1 (Frantsesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak
Asteak | Astelehena | Asteartea | Asteazkena | Osteguna | Ostirala |
---|---|---|---|---|---|
20-35 | 11:00-13:00 (1) | 11:00-13:00 (2) |
Irakasleak
Ikasgela(k)
- AULA 215 - ELURRETA ERAIKINA (1)
- AULA 215 - ELURRETA ERAIKINA (2)