XSLaren edukia

Irakasleak

JOSEBA IÑAKI ZABALETA GORROTXATEGI

Ezagutza arloa
Filosofia
Saila
Filosofia
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
i.zabaleta-gorrotxategi@ehu.eus

Filosofian Lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1989) eta Doktorea Koloniako Unibertsitatean (1998). 1999tik UPV/EHUko irakasle da eta, 2010etik, Filosofia Saileko Irakasle Titularra. Kargu hauek izan ditu: Saileko Idazkari Akademikoa (2003-2004), Fakultateko Idazkari Akademikoa (2004-2008), Antolakuntza Akademikoko Dekanordea (2008-2012) eta Filosofia Graduko Koordinatzailea (2016-2019). Egun, 2018tik, Filosofia Saileko Zuzendaria da.



Filosofiako Graduan (edo Lizentziaturan) ikasgai hauek eman eta ematen ditu: “Hermeneutika”, “Filosofiako oinarrizko testuak”, “Aro berriko filosofiaren historia” eta “Filosofia garaikideko oinarrizko obrak”. “Euskal nazionalismoa XXI. mendean” masterrean “Ilustrazioa eta erromantizismoa: hizkuntza eta nazioa” eman du eta “Filosofia, zientzia eta balioak” masterrean “Hizkuntza eta kultura” ematen du.



Bere ikerketa “alemaniar humanismo berrian” eta W. v. Humboldt-en antropologia filosofikoan, hizkuntzaren filosofian eta euskal obran zentratzen da. Oro har “hermeneutika eta hizkuntza”, “historia eta kultura”, “ilustrazioa eta erromantizismoa” eta “euskal pentsamendua” bezalako azterguneak interesatzen zaizkio. 2019tik UPV/EHUk eta DFG/GFAk hitzartutako “Pentsamendu garaikiderako Joxe Azurmendi Katedra Proiektua”-ren koordinatzailea da.